Ingurumena > Energia nuklearra > Garoņa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-03-17 | Unai Brea

Jaurlaritzak eskura dituen tresna juridiko, politiko eta instituzional guztiak erabiliko ditu Garoñako zentral nuklearra berriro ireki ez dadin, Josu Erkoreka bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez. Hala ere, zuhurtziaz jokatu behar dela eta ezer baino lehen ahalik eta informazio gehien bildu behar dela gehitu du Erkorekak.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Garoņa
Sakonean
2017-02-23 | Unai Brea
Garoņa behin betiko ixteko eskatu du Espainiako Parlamentuak

Espainiako Diputatuen Kongresuko Energia Batzordeak Garoñako zentral nuklearra itxi eta eraisten hasteko plan bat abia dadila eskatu du otsailaren 22an egindako saioan. Horrez gain, zentrala dagoen eskualdea ekonomikoki berpizteko neurriak galdatu dituzte. Talde guztiek bozkatu dute alde, PPk izan ezik.


Rajoyk Garoņa ixtea proposatu dio EAJri aurrekontuak babestearen truke, 'Cinco Días'-en arabera

Cinco Días egunkariak zabaldu duenez, Mariano Rajoy Espainiako presidentea EAJrekin negoziatzen ari da, Garoñako zentral nuklearra ixteko, Estatuko Aurrekontu Orokorren babesaren truke. Aurrekontuen proiektua aurrera eraman ahal izateko beste alderdien laguntza behar dute popularrek. Informazioaren jatorri gisa, zehaztu gabeko iturri politikoak aipatu dituzte.


2017-02-19 | Juan Mari Arregi
Lemoiz ez, Garoņa ere ez

Euskal Herritik oso gertu dagoen Garoñako zentral nuklearraren egungo egoerak Lemoiz ixtearen alde izan ziren mobilizazio urteetara garamatza.


2017-02-14 | Unai Brea
CSNko teknikarien lana "aitortu gabeko helburuetarako" erabili izana salatu dute

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) Garoñaren bizitza 2031ra arte luzatzeko baimena eman zuen otsailaren 8an; egun bereko iluntzean zabaldu zen zentralaren jabea den Nuclenorrek (Endesak eta Iberdrolak osatua) ez duela Garoña berriro martxan jartzeko asmorik. ASTECSN Kontseiluko teknikarien elkartearen ustez, “horrek indartu egiten du erakunde erregulatzailea aitortu gabeko helburuetarako erabilia izan delako tesia”.


2017-02-10 | Juan Mari Arregi
Lemoiz ez, Garoņa ere ez

Euskal Herritik oso gertu dagoen Garoñako zentral nuklearraren egungo egoerak Lemoiz ixtearen alde izan ziren mobilizazio urteetara garamatzate. Helburu hura azkenean lortu zen. Basordako kalan jarraitzen du zementuzko munstroak deseraiki gabe, eta erokeria nuklear hura egin nahi izan zen erantzukizun faltaren eta ilegaltasunaren testigu isila da orain.


Garoņa "behin betiko" ixtea eskatu dute alderdi eta sindikatuek

Albiste garratza jaso zuten atzo goizean herritarrek: Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak onartu du Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aldeko eskaera. Prozesuaren hasiera baino ez da hau, baina erreakzio ugari sortu du albisteak: erabakiaren aurka azaldu dira ia talde parlamentario, alderdi eta sindikatu guztiak, baita talde ekologistak ere. Manifestazioa egingo da martxoaren 18an.


2017-02-08 | Unai Brea
CSNk onespena eman dio Garoņa berriz irekitzeari

Ez da ustekabekorik izan eta Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) oniritzia eman dio Garoñako zentralaren bizitza 2031ra arte luzatzeko eskariari, Kontseiluak berak eskatutako zenbait erreforma oraindik egin gabe badaude ere. Behin CSNk argi berdea emanda, Industria Ministerioari dagokio orain zentrala berriz martxan jartzeko baimena ematea edo ukatzea.


Garoņari bizitza luzatzea baldintza egokirik gabe erabakiko dutela salatu dute

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) datozen egunetan erabakiko du Garoñako zentral nuklearrak berriz ere funtzionamenduan jartzeko baldintzak betetzen dituen. Ordea, ASTECSN, Kontseiluko teknikariak biltzen dituen elkarteak salatu du erabakitze prozedura behar bezainbesteko gardentasunik gabe egin dutela, eta ez dagoela baldintzarik zentrala berriz abiatzea baimentzeko.


2017-02-06 | Arabako Alea
CSNren "obskurantismoa" salatu du Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak Bruselan

Gardentasun Nuklearraren Behatokiak gonbidatuta, Arabako ahaldun nagusiak Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) "obskurantismoa" salatu du Europako Legebiltzarrean, eta ez direla betetzen ari ere segurtasun nuklearrari buruzko zuzentarauak.

 


2017-02-01 | Unai Brea
Garoņa berriz irekitzearen aldeko txostena, gero eta hurbilago

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren (CSN) osoko bilkurak beste astebeteko epea eman dio bere buruari Garoñako zentralaren bizitza luzatzeko eskariaz erabakitzeko, otsailaren 1ean egindako bileraren ostean. Nolanahi den ere, itxura osoz zentrala berriro martxan jartzearen aldeko iritzia emango du CSNk.