Helen Clark

Zeelanda Berriko lehen ministro ohia eta Nazio Batuen Erakundeko Garapen Programako idazkari ohia da Helen Clark (Hamilton, Zeelanda Berria, 1950). Munduko emakume liderrik eraginkorrenetakoa, ustelkeriaren aurka egin duen lana nabarmendu izan dute. Hitzaldiak ematen ditu han-hemen, jasangarritasunaz eta emakumeak botere postuetan izatearen garrantziaz.