Galeseraren aldeko "Korrika" lehen aldiz

Galesen ere lehen aldiz egin dute “Korrika” Ras yr Iaith izenpean (hizkuntzaren lasterketa). Ekainaren 20an izan da, ostiralean eta 22 kilometroko ibilbidean bederatzi herritatik igaroko da.

Galeseraren aldeko "Korrika" lehen aldiz ostiralean

Orain gutxi jakinarazi dute Galesen ere lehen aldiz egingo dutela "Korrika" ekainean, Ras yr Iaith izenpean (hizkuntzaren lasterketa). Ekainaren 20an izango da, ostiralean eta 22 kilometroko ibilbidean bederatzi herritatik igaroko da.

Galeseko gazteen herenak baino ez du erabiltzen galesa lagunekin

Ikerketa berrien emaitzak dituzte Galesen, besteak beste gazteei galdetu diete galesaren erabileraz. 16 eta 24 urte arteko gazteen erdiek esan dute galesez erraz hitz egiteko gai direla. Hirutik batek erabiltzen du galesa lagunekin. Carmarthenshire Galesko hirugarren lurralde zabalena da,...

'Ras yr Iaith'! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da

’Ras yr Iaith’  da galeseraren aldeko lasterketaren izena eta lehen edizio hau behintzat, 3 egunekoa izango da.

Zergatik txiokatzen dugu euskaldunok euskaraz, galesdunek galesez halako bi?

"Zergatik txiokatzen dute euskaldunek, galesdunok halako bi?" tituludun artikulua argitaratu du Rhodri ap Dyfrig Aberystwyth Universityko irakasleak bere blogean, euskara darabilten kontuen kopurua eta galesa darabiltenena berdintsuak direla kontuan izanda.

S4C, ETBren ispilu galestarra

S4C galeserazko telebista kateak 2012ko azaroaren 2an ospatu zituen 30 urte antenan, ETBk baino aste batzuk lehenago.

Ustekabean, hiztunak galdu ditu galesak

Beti pentsatu izan dut euskaldunok Europan dugun hizkuntza komunitaterik antzekoa galesdunena dela eta Euskal Herrian ez ditugula behar bezala jarraitzen bertako bilakaera soziolinguistikoa eta galesaren aldeko ekimenak. Ia 600.000 hiztun (biztanleriaren %20 inguru), ingelesarekiko distantzia linguistiko handia eta hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko dinamika sozial indartsua eta maila bateko babes instituzionala.

Galesa tutik ere ez

The Guardian egunkariaren bertsio digitalean irakurri dugu. Errepideko seinalean ingelesez hala jartzen du euskarara honela itzuliko genukeena: “Ez sartu ibilgailu astunak”, eta galesezko itzulpena: “Ez nago bulegoan. Mesedez, itzultzeko lanak bidali”. Nola liteke...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai√Īa Argia Antza iametza Adur Luditoys