Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu



   


Zuberoak bizi nahi du


Aste honetako ARGIA astekariak gai nagusitzat Zuberoa lantzen du, eta azala ere berari eman dio: "Txikiena Krisian. Zuberoak Bizi Nahi du" izenburupean. Mikel Asurmendi kazetariak prestatu du dossierra. Euskal Herriko lurralde ttipiena, doi-doi iritsia da 2000. urtearen atarira. Mendiko laborantza eta Maule hiriburuko industria izan dira Zuberoako euskarri ekonomiko nagusiak mende honetan Ekonomiari buruzko artikuluan deskribatzen denez. Gaur egun, berriz,  Zuberoak iraunen badu, bere ekonomia azkartu beharraz ohartu dira bertako herritarrak. Kari horretara, azken hiru urteotan ekimen berriak sortu izan dituzte zuberotarrek: Herrien Erkidegoa (Communauté de Communes) da eraturiko egitura berria. Antzinako Batzorde Sindikala eta ODACE elkartea dira Zuberoako ekonomiaren beste eragile nagusiak. ARGIAn azken aldi honetan Zuberoari buruz plazaratutako beste bi artikulu ere intereseko izango zaizkio irakurleari, alor honetan: "Zuberoako ekonomia bihurgune garaian" erreportaia eta Jean Jaques Manterolarekin egindako elkarrizketa: "600 lanpostu berri behar dira Zuberoan". 

Zuberoa husten ari da, alta. 13.471 dira biztanleak; azken hamar urteotan 1.000ko bat galdu ondoren. Alabaina, Euskal Herriko beste nehongo eskualdetan bezainbatean, urterik urtera, kultur bizi baten agerle biziak dira 
zuberotarrak: neguko maskaraden ondotik pastoral berri bat landu digute engoitik zuberotarrek. Zuberoako mugaz landako Eskiulako herritarrek jokatua izanen delarik. Zuberoako kultur aktualitatea ere aztertu dugu ARGIAn, tarte zabala utziz Kultur Eragileen kexuei. Zuberoaren soziologia azaleratzen dute hauteskundeek eta horien ondorioz indarrean diren kargu politikoen filiazioak; hor ageri da Erdira Lerratzen den Gizarte Anitza. Guzti honetan garrantzia berezia dute Hedabideek eta beren eraginak. 

Lau zuberotar garrantzizkoren iritziak ere bildu ditu ARGIAk: Pier Paul Berzaitz, Allande Socarros, Jean Louis Davant, Jean Pierre Miranderenak.

 
Eta non da Zuberoa sarean?

 

Gauza gehiegirik ez du aurkituko bilatzaile batean "Zuberoa" hitza ipiniko duenak. Harluxet hiztegi entziklopedikoan Zuberoaren definizioa ageri da. Zuberoako zenbait abizenen genealogiak eskaintzen dituen orri bat ere bada. Eta gutxi gehiago. Datorren irailean ARGIA eta Zuberoako Ideki elkartearen artean Zuberoa.net martxan jarritakoan besterik izanen da. 

Alta, Soule izenarekin zerbait gehiago aurkituko duzu. Zuberoak Interneten duen presentzia urria frantsesez da eta. Sohütako Lanbide Eskolak dauka orri polit bat, ikasleentzako erakargarriak diren hainbat informaziorekin, tamalez frantses hutsez... Eperra ikastolatik ehun metrora! Basaburuako informazioa eskaintzen du Haute Soule Accueil guneak, frantses hutsez Etxahunen irudiarekin, eta musikatxoak "Pello Joxepe" jotzen dizula. Eta oraintsu zabaldu berria duet Paysdesoule.com gune berria. Mendira igo eta parapentea egitea laket baduzu, Errobert "Pipas" Larrandaburuk proposamena ipini dizu.
 


 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403