Nondik datoz futboleko txartel hori eta gorriak?

Kenneth Aston arbitro britainiarrari Ingalaterra eta Argentinaren arteko partida nahasia epaitzea egokitu zitzaion 1966ko Futboleko Munduko Kopan. Partida amaitu eta, etxean zegoenez –txapelketa Ingalaterran jokatu zen–, bere autoa gidatuz irten zen epailea estadiotik. Semaforo batean...

Preso eta iheslarien aldeko Futbol 7 txapelketa Hendaian, maiatzaren 30ean

Futbol 7 txapelketa soilik ez, maiatzaren 30ean euskal preso eta iheslarien aldeko ekimen gehiago izango da Hendaian, herri bazkaria eta kontzertuak tartean.

55 milioi kostatu den Navarra Arena behingoz amaitzeko eskatu du Kontuen Ganberak

Navarra Arena kiroldegiaren lanak behingoz amaitu eta errentagarritasunaren bila jo behar dela nabarmendu du Kontuen Ganberak egin duen txostenak.

Diego Armando Maradona, Kolonbiako bake prozesuaren aldeko partiduan

Kolonbiako bake prozesuari bultzada ematea helburu, futbol partidua jokatuko dute bihar Bogota hiriburuan, Gatazkaren Biktimen Eguna dela-eta prestatutako egitarau oparoaren baitan.

Guraso ipurterreentzat komikia, futbol zelaietan azaltzen duten jarrera zuzentzeko

Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak eta Brontxek komikia plazaratu dute, helburu duena guraso askok futbol zelaietan erakusten duten jarrera azaleratu eta haurrek kirolarekin disfrutatu egin behar dutela aldarrikatzea.

Kontuzek salaketa penala aurkeztuko du Sanz, Miranda, Vizcay eta Izcoren aurka

Kontuz elkarteak iragarri du, ustezko prebarikazio delitua medio, zigor-salaketa aurkeztuko duela Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren, Alvaro Miranda Ogasun kontseilariaren, José Ignacio Pérez de Albéniz Ogasun zuzendari nagusi ohiaren, Pachi Izco Osasunako presidente ohiaren eta Angel Vizcay Osasunako gerente ohiaren kontra.

Berdintasuna ipurdiz gora

Podiumeko azafata baten ipurdia; tratu txarrak justifikatzen dituzten kantak; eta homofobia borrokatzea xede duen egitasmoa. Kirolean ere,urrats asko falta da matxismoa desagerrarazteko.

Nafarroako Ogasuneko ikuskatzaile batek bazekien Osasunaren partidu erosketaz

Angel Vizcay Osasunako gerente ohiak jakinarazi duenez, Nafarroako Ogasuneko teknikari batek bazekien Osasuna dirua ateratzen ari zela partiduak erosteko.

Patxi Izco Osasunako presidente ohia atxilotu dute

Patxi Izco, Juan Pascual eta Diego Maquirriain atxilotu egin ditu poliziak, Diario de Navarrak jakinarazi duenez.

Osasuna aferan atxilotutakoek epailearen aurrean deklaratuko dute

Espainiako Poliziak ostegun goizean atxilotu zituen Osasunako lehendakari ohi Miguel Archanco, Angel Vizcay gerente ohia eta Txuma Peralta, hauen zuzendaritzako kide zena.

“Puta bat zen; ongi egin zenuen”. Indarkeria matxistari gorazarre Betisen zelaian

Indarkeria matxistari gorazarre egiten diote Betis futbol taldeko ultrek, haien taldeak etxean jokatzen duen aldiro.

Ortzadar koloreko sokak, homofobiarik gabeko futbolaren alde

Rayo Vallecano futbol taldeko jokalariek ortzadar koloreko sokak eramango dituzte euren zapatiletan, Espainiako Estatuko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Federazioaren (FELGTB) deiari erantzunez.

Turin Juventus baino gehiago da

Gizarteak orokorrean Italiako Turin hiria Juventus futbol taldearengatik ezagutu izan du.  Futbola gustuko ez dutenek Italiako triangelu industrialaren ardatzetako bat delako eta beste hainbatek 2006. urteko Neguko Joku Olinpikoak bertan ospatu zirelako.

Anoeta eraberritzeko obrak: lehiaketa hutsetik hastera behartua?

Donostiako Anoeta estadioa eraberritzeko lehiaketa bertan behera geratu da. Optima Sport Media enpresak eta Fernando Goñi abokatuak helegitea jarri zuten, haien iritziz lehiaketan “erraztasun guztiak” jarri dizkiotelako Realari irabazlea bera izan dadin.

'Thinking Football': Futbola eta zinema soziala elkar helduta Bilbon

Gizarte gaiak ditu ardatz Thinking Football jaialdiak, futbola eta zinema uztartzen dituen egitasmoak. Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak antolatua, otsailaren 9tik 15era bitartean ospatuko da 3. edizioa.

Marcelo Bielsaren merezitako zaplaztekoa kazetarien gremioari

Kazetariak: “Guk ez dugu deus pentsatzen; galderak egiten ditugu, besterik ez”. Bielsak: “Bai, horretan ados nago”.

"Futbolaren errebeldia": Sistemari gola sartzeko, talde-lana

“Errebeldia egoera da futbola, mehatxua, ez soilik kirola maneiatu nahi dutenentzat, baita herrien bizitza-kalitatea kontrolatu nahi dutenentzat ere”, dio La Rebeldía del Fútbol erreportajearen aurkezpen moduan La Pulenta egunkari txiletarrak idatzitako testuak.

Eskandalagarria

Hogeita hamar bat urte joan dira, Sadarrera hamabostean behin jaisten ginen, Alzateren indiarrak ikustera. Ezizena norbaiti gogoratu, bidea egin zuen: trumilka eta lasterka agertzen zirelako, alde guztietatik. Osasuna hartaz harro geunden. Etxeberriak ikusarazten zigun hirugarren mailatik lehen...

Futbolzale galiziarraren hilketaren ustezko hiru erantzule espetxera

Francisco Romero hil izana leporatuta, hiru gizonezko kartzelaratu ditu poliziak. Aste honetan atxilotutako gainerako 30ak aske utzi dituzte kargupean, militar bat izan ezik; hau kargurik gabe askatu dute.

Militar bat eta Guardia Zibil bat, futbolzale galiziarraren hilketarekin lotutako atxilotuen artean

Larrialdietarako Unitate Militarreko kide bat eta Guardia Zibil bat atxilotu ditu poliziak, beste 34 pertsonarekin batera, Francisco Romero “Jimmy” hil zuten istiluetan parte hartu izana leporatuta.

Osasunak “faborezko traturik” ez duela jaso frogatu beharko du Nafarroako Parlamentuak

Osasunak duen 53 milioi euroko zorraren berregituratze-legeari buruzko txostena osatu beharko du Nafarroako Parlamentuak, Europar Batzordeak (EB) hala eskatuta, norbanako batek jarri duen salaketaren harira.

Frente Atleticoko neonaziek estadioetan jarraitzen dute

Agur faxistak egiten agertu dira Atletico de Madrileko ultrak Italian, Torinon, Juventusen aurka jokatutako Championseko partiduan.

Futbol Errebelde txapelketa, zapatistek antolatuta

Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak (EZLN) eta Indigenen Biltzar Nazionalak (CNI) antolatuta, gizarte eragileen arteko Futbol Errebelde txapelketa jokatuko da Mexiko Hirian abenduaren 24an eta 25ean.

Orduan, zerikusia du futbolarekin ala ez?

“Noski futbola dela”, dio El Mundoko kazetari Manuel Jaboisek: “Manzanaresen gertatutakoak zerikusia du futbolarekin. Bateak, burdinezko makilak, amerikar ukabilak, botilak, hilotzak: futbolaren parte dira".

Galdera desbideratuak artaldea zuzentzen

Frente Atleticoko neonaziek beste pertsona bat hil dute. Galiziarra izan da oraingoan. Aitor Zabaleta labankadaz hil zutela 16 urte bete dira. Sinets genezake kirol-afera soila dela. Edo ez.

Osasunari zorra barkatu dio Nafarroako Parlamentuak: politikarien erreakzioak

Nafarroako Parlamentuak –UPN, PSN eta PPren botoekin– onartu egin du Osasuna futbol taldeak Foru Ogasunarekin zuen zorraren –53 milioi euro– parterik handiena kitatzeko foru legea. Sadar estadioa eta Taxoareko instalazioak Nafarroako Gobernuari eman dizkio Osasunak....

Anoeta eraberritzeko obrak: datuak

45 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Anoetako estadio eraberrituak ez du atletismo pistarik izango, eta orotara 40.000-45.000 ikusle hartu ahal izango ditu.

Futbola eta ustelkeria: atxiloketak Frantzian, irregulartasun salaketak FIFAn

Frantzia aldetik datoz lehendabiziko bi albisteak. Batetik, Marseillako Olympique taldeko presidente Vincent Labrune atxilotu du poliziak, André-Pierre Gignac aurrelariaren fitxaketaren ingurumarian fondoak bidegabe erabiltzeagatik.

Zorra kitatzeko ondasun guztiak eman ditu Osasunak

Askoren iritziz, Osasuna futbol taldeak sekula hartu duen erabakirik garrantzitsuena da hau: Foru Ogasunarekin pilatu duen zorraren parte bat kitatzeko –53 milioi eurotik 43–, Sadar estadioa eta Taxoareko instalazioak Nafarroako Gobernuari eman dizkio.
Multimedia

2015-04-21  |  Futbola

“Iraultza txiki bat behar dugu euskaldunen artean"

Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzailea eta futbol jokalari ohia Sanagustin kulturgunean izan zen martxoaren 10ean , Erlo Telebistako Aho Bizarrik Gabe solasaldian.

2015-02-18  |  Futbola

Gure herri jokoan?

Realeko jokalari ohi Mikel Labaka eta Eibarko entrenatzaile Gaizka Garitano erabakitze eskubideaz, hizkuntzaz... aritu ziren hizketan Hernaniko Gure Esku Dagok antolatutako hitzaldian.

2014-06-13  |  Futbola

Selekzio baten ibilbidea

2008an Elixir Filmsek egindako dokumentala Euskal Herriko gizonezkoen futbol selekzioari buruz. Zuzendaria: Nuria Ruiz Cabestany Errealizazioa: Iñigo Zudaire Argazki zuzendaria: Juantxu Beloki Gidoia eta dokumentazioa: Ainhoa Irazu

2013-12-27  |  Futbola

Euskal Selekzioa herri baten ametsa

Euskal selekzioak historian izandako ibilbidea jasotzen du 2011n egindako dokumental honek. Iturria: EiTB Nahieran

2013-09-17  |  Futbola

Zarauzko Plaieroak

1944tik Zarauzko hondartzan urtero egiten den "plaieroak" futbol txapelketari buruzko bideoa. Iturria: zuzarautz.info Egilea: Debolex

2010-07-12  |  Futbola

Ametsa amaitu da

Hainbeste denboran mintzagai nagusi izan den Munduko Kopa amaitu da. Batzuk Espainiaren alde, besteak Holanda babestuz, horrela bizitu dute guar Durbango biztanleek txapelketako finala.

2010-01-11  |  Futbola

Kirolhaerria, Euskal Herriko selekzioen alde

Euskal Herriko Kirolariak taldeak jaialdia antolatu zuen Donostiako Belodromoan 2009ko abenduaren 27an. www.euskalherrikokirolariak.org webgunean elkar trukatzen dituzte beren iritziak. Bideo hau laburpen moduan sareratu dute.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys