Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela. Asturiasera doanari beti gomendatzen diot Porrua herriko Etnografia Museoaren atarian dagoen ahuakateondo erraldoiari bisita egitea, merezi du haren azpian tartetxo bat lasai igarotzea, haren tamainari eta zeureari... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
FruituakEuskal Herriko isuri atlantiarrean gaztainondoak eta gaztainadiek berebiziko garrantzia eduki zuten nekazarien elikaduran, hemengo paisaiaren elementu nagusi ere izanez. Ez da kasik haien arrastorik geratu, ez behintzat Gipuzkoa eta Bizkaian, batetik gaixotasunek ahuldu eta... [+]
Udazkena fruituen sasoi nagusia da. Negua elikagaiz osatzeko fruituak eta horien aleak jasotzen ditugu. Fruituak ez direnak ere pilatzen ditugu, patataren tuberkulua (Solanum tuberosum) adibidez, baina haiek dira gehienak: altxasagarrak edo gordesagarrak (Malus domestica),... [+]
Nafarroan ahuakate ekologikoa landatzen duen lehen pertsona bihurtu da Xixo Ayestaran: Lesakako bere baserrian 700 ahuakate zuhaitz landatu ditu eta 2024an merkaturatzea espero du.
Lagun baten gomendioa dela medio, Nafarroako Gobernuaren altzoko INTIA nekazaritza institutuko Laborantzen Babeserako atalean dagoen jakinarazpengunetik Fruta-arbolen osasun kudeaketa zuzena egiteko kontuan izan behar dituzun gomendioak dokumentua eskuratu dut, eta baita amaren... [+]
Fruta arbolen inausketa lanetarako prest bazaude, bost aholku eman nahi dizkizut.
Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]
Udaren amaieran eta udazkenean egin ziren ardoak. Sagarrarenak, udarearenak, mahatsarenak, fruituen nahasteenak eta abar. Zer emaitza emango dute, ordea? Nork daki? Nork esango du, aurrez, aho sabaira zer dasta emango duten? Sagardogintza eta ardogintza arte baldin badira, ardo... [+]
Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]