Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n, Jean-Marie Le Pen aitari lekukoa hartzerakoan. Diskurtso eta tonu aldaketaren... [+]

Harrera "beroa" egin diote Fronte Nazionalari Baionan

Eskuin muturreko alderdiak ekitaldia egin du Baionan asteartean. Ehunka lagunek protesta egiteko elkarretaratzea egin dute. Poliziak bost pertsona zauritu ditu gomazko pilotaz.