Ekonomia > Langile borroka > Frantziako Lan Erreforma

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Frantziako Lan Erreforma
Iritziak
2016-09-15 | ARGIA
Iraila hemen da, lan erreformaren kontrako protestak ere bai

“Irailean elkar ikusiko dugu”. Halaxe abisatu diote abuztu sargorian behin baina gehiagotan sindikatu eta norbanakoek Frantziako errepublikako presidente Hollanderi. Iraila hemen da, eta hamabost bete dituenean, kurtso berriko lehen mobilizazio handia egingo dute hamaika hiritan Lan Legea indargabetzea eskatzeko. Baionan manifestazioa deitu du Jusqu’au retrait kolektiboak.


Frantziako Gobernuak dekretu bidez onartu du Lan Erreforma, mobilizazio artean

Eztabaidarik eta botoa emateko aukerarik ez da izan Frantziako Asanblada Nazionalean. Manuel Valls Frantziako Lehen Ministroak uztailaren 5ean Lan Erreforma dekretu bidez onartuko dela adierazi du. Maiatzean ere bide hau erabili zuen Alderdi Sozialistak, lehenengo irakurketan legea onartzeko.


Jendetza bildu da Parisko Bastilla plazan, lan erreformaren aurkako protestan

Antolatzaileen arabera, 55.000 lagun bildu dira, eta 200.000tik gora Frantzia osoan. Poliziak 30 lagun atxilotu ditu manifestazioaren aurretik.


Claude Larrieu gogoan izan dute lan erreformaren kontrakoek Baionan

Mendi istripuz larunbatean hil zen Jusqu’au Retrait kolektiboko kide eta NPAko militanteari omenaldia egin diote San Izpirituko zubian.


2016-06-27 | ARGIA
Frantziako sindikatuen astearteko manifestazioa baimendu egin du poliziak

Frantziako poliziak baimendu egin du sindikatuek lan erreformaren aurka Parisen deitu duten manifestazioa. Astearte arratsaldean bozkatuko du Senatuak gobernu sozialistak aurkeztutako lege proiektuaren inguruan.


2016-06-26 | Jakes Bortairu
Borrokan su eta ke lan legea kendu arte!

Pasa den martxoan hasi zen, modu atipikoan: internet bidezko izenpetze bilketa eta sare sozialetan deialdi bat. Hiru hilabete berantago El Khomri izeneko lan legearen kontrako mugimenduak irauten du. Zergatik? Hamarkadetako borroken ondorioz langileria babesteko sortu zen lan kodearen kontrako eraso latza da lege proiektua. Arauen hierarkia hankaz gora ezartzen du, erran nahi baitu, orain arte enpresa edo sektore mailan adosturiko hitzarmenek legean finkaturiko minimoen gainetik izan behar... [+]


2016-06-23 | ARGIA
'Txetx' Etcheverry jipoitu du poliziak Lan Erreformaren kontrako protestan

Bizi mugimenduko militanteak Baionako suprefekturaren okupazioan hartu du parte ostegun goizean; atxilotu ondoren jipoitu dute esku-burdinak jarrita zituela.


2016-06-23 | ARGIA
Bost lagun atxilotu ditu poliziak Baionan, Lan Erreformaren kontrako protestan

Suprefeturaren blokeatzen ari ziren kideen kontra gasa eta borrak erabili dituzte agenteek. Baionako komisaldegiaren aurrean bildu dira atxilotuak askatu ditzatela eskatzeko.


Istilu gogorrak Parisen lan erreformaren aurka orain arteko manifestaziorik jendetsuenean

CGT Frantziako sindikatu nagusiak deituriko manifestazioak milaka lagun bildu zituen atzo Parisen, lan erreformaren aurka. Manifestarien eta Poliziaren artean liskarrak sortu eta 26 lagun zauritu ziren eta 15 atxilotu. Frantziako Estatuko hiri nagusietan ere kalera atera ziren, Tolosan eta Marseillan, esaterako. Ipar Euskal Herrian Miarritzeko ordainlekua blokeatu zuten, Hendaiarako noranzkoan.


Miarritzeko ordainlekua blokeatua lan erreformaren aurkako beste protesta batean

Jusqu'au retrait kolektiboak deituta ehun lagun inguru bildu ditu lan erreformaren aurkako protestak Miarritzeko ordainlekuan.