Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean ARGIAri Etxepare Lizeoko eta Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko ikasleek. Korsika, Okzitania, Alsazia eta Bretainiako ikasleek ere hizkuntza eskubideen aldeko aldarria egin dute.

Auziperatua izanik ere, Frantziako Justizia ministro karguan segitzen du Dupond-Morettik

“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.


Frantziak Gazara bidalitako itsasontzi-ospitalearen gaitasuna: "Lau zauritu larri arta ditzakegu"

Radio France Frantziako irrati publikoen sarea egon da Tonnerre izeneko ontzian eta goiz honetan zabalduriko erreportajean jakitera eman du ospitaleko oheak ia hutsik direla, mediku eta artatzaile eskasagatik.


2023-09-26 | Leire Artola Arin
Frantziako 1.500 soldaduak Nigerretik erretiratuko ditu Emmanuel Macronek

Uztaileko estatu kolpeaz geroztik protesta ugari egin dituzte Nigerren Frantziako eragin oro herrialdetik kanporatzeko. Macronek iragarri du datozen hilabeteetan “era ordenatuan” kanporatuko dituztela soldaduak.


Espagnac, Brisson eta Saint-Pék segituko dute Ipar Euskal Herriko senatari izaten

Azken sei urteetan senatari izandakoek segituko dute Frantziako Senatuan: Frederique Espagnac (Alderdi Sozialista, ezkerra), Max Brisson (Errepublikanoak, eskuina) eta Denise Saint-Pé (Modem, zentroa). Hauteskunde horietan ez dute zuzenean herritarrek bozkatzen eta... [+]


Frantziako kartzeletako gainpopulazioa bukatzeko neurriak eskatu ditu Kartzelen Ikuskari Orokorrak

Abuztuaren 1ean 74.237 preso ziren 60.000 lekurentzat, 179 presondegitan banaturik. Baionako kartzelak, demagun, 75 leku ditu eta 135 preso daude gaur egun bertan. Gainpopulazio horren ondorioak zerrendatzen ditu bere oharrean CGLPL Frantziako Kartzelen Ikuskari Orokorrak:... [+]


2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Euskal Hirigune Elkargoak alokairuen prezioak mugatu ahal izango ditu tentsiopeko herrietan

Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Eskolan pantailekiko gehiegizko esposizioa normalizatzen ari dela salatu dute

Ingurune digitalean moldatzen irakatsi ordez, zuzenean eskolak pantailaz eta teknologia digitalez betetzen ari direla eta gogoetarik gabeko bide arriskutsua egiten ari garela salatu du CoLINE kolektiboak. Haur eta gazte bakoitzari tableta edo ordenagailu eramangarria emateak ez... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Lurraren Altxamenduak sarea desegin du Frantziako Gobernuak

Gerard Darmanin Barne ministroak aurkeztu du dekretua Ministroen Kontseiluaren aitzinean. "Aurrekari larritzat" jo du eragile sozial, ekologista eta politiko andanak. Erabakia epaitegira eramanen duela argi utzi du Lurraren Altxamenduak sareak.