"Estatu polizial militarizatu autokratikorantz doa Frantzia"

"Frantzia larrialdi egoera amaigabean sartu da, Poliziaren botere maila altua, gizartearen militarizazioa, eta eskubide eta askatasun demokratikoen etetea oinarri dituena. Herritarrak beldur etengabean bizitzera eta eskubide demokratikoak ordezkatzen dituen larrialdi-botereen menpe egotera baldintzatu ditu Gobernuak".

Pertsona batek 84 pertsona hil ditu Nizan kamioiarekin harrapatuta

Gizonezko batek gidatutako kamioi batek 84 pertsona hil eta ehunka zauritu zituen ostegun gauean Nizan, Frantzian, bi kilometrotan zehar su-artifizialak ikusten ari zen jendea harrapatuz.

Futbol partida pantailaren alde batean, poliziarekin liskarrak bestean

Portugal eta Frantziako futbol selekzioak Europako txapelketaren finala jokatzen ari ziren bitartean, jada lepo zegoen Eiffel dorrearen alboko fan zone delakora sartzen ahalegindu ziren dozenaka zale. Poliziak bidea itxi zien, lagun gehiagorentzako lekurik ez zegoela-eta; orduan hasi ziren...

Zaborretik elikagaiak berreskuratzen dituen jatetxeak irekita jarraituko du

Elikagaiak zaborretik berreskuratuta lan egiten duen Europako lehenengo jatetxea eta bakarra da Freegan Pony. Bederatzi hilabeteren ostean, Parisko Udalarekin akordio batera iritsi dira bertako langileak eta lanean jarraitu ahalko dute.

Frantziako Gobernuak dekretu bidez onartu du Lan Erreforma, mobilizazio artean

Eztabaidarik eta botoa emateko aukerarik ez da izan Frantziako Asanblada Nazionalean. Manuel Valls Frantziako Lehen Ministroak uztailaren 5ean Lan Erreforma dekretu bidez onartuko dela adierazi du. Maiatzean ere bide hau erabili zuen Alderdi Sozialistak, lehenengo irakurketan legea onartzeko.

Ostegunetik plastikozko zorrorik ezin da eman Frantziako komertzioetan

Uztailaren 1ean sartuko da indarrean Trantsizio energetikoaren legeak ezarritako debekuaren lehen fasea: saltokiek ezin dute banatu erosketak eramateko plastikozko poltsarik.

Jendetza bildu da Parisko Bastilla plazan, lan erreformaren aurkako protestan

Antolatzaileen arabera, 55.000 lagun bildu dira, eta 200.000tik gora Frantzia osoan. Poliziak 30 lagun atxilotu ditu manifestazioaren aurretik.

Ibon Fernandez Iradi preso gaixoaren askatasun eskaera berriz aztertzeko atea irekita

2015ean Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak ebatzi zuen Ibon Fernandez Iradi preso lasartearrak espetxean jarrai zezakeela, haren gaixotasuna –esklerosi anizkoitza du– eta kartzelan egotea bateragarritzat joz, behar bezalako arreta jasoz gero. Orain, Kasazio Auzitegiak atzera bota du ebazpen hori, eta bidea ireki du Fernandez Iradiren zigorra bertan behera uzteko eskaria berriro azter dadin.

Frantziako sindikatuen astearteko manifestazioa baimendu egin du poliziak

Frantziako poliziak baimendu egin du sindikatuek lan erreformaren aurka Parisen deitu duten manifestazioa. Astearte arratsaldean bozkatuko du Senatuak gobernu sozialistak aurkeztutako lege proiektuaren inguruan.

Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak

Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.

Emakumeen erdiak ez du gonarik janzten garraio publikoan eraso ez dezaten

Txistuak, komentario iraingarriak, jarrera desegokia, sexu eraso zuzenak… Emakumeen %87k jazarpena jasan dute metroan edo trenean, Frantziako Estatuko 6.000 emakume baino gehiagori egindako inkesta baten arabera.

Istilu gogorrak Parisen lan erreformaren aurka orain arteko manifestaziorik jendetsuenean

CGT Frantziako sindikatu nagusiak deituriko manifestazioak milaka lagun bildu zituen atzo Parisen, lan erreformaren aurka. Manifestarien eta Poliziaren artean liskarrak sortu eta 26 lagun zauritu ziren eta 15 atxilotu. Frantziako Estatuko hiri nagusietan ere kalera atera ziren, Tolosan eta Marseillan, esaterako. Ipar Euskal Herrian Miarritzeko ordainlekua blokeatu zuten, Hendaiarako noranzkoan.

Uholde handiak Parisez gain Frantzia eta Alemaniako eskualde askotan

Sena ibaiak ohikoa baino 4 metro goragoko maila harrapatu dezake gaur bertan, ostirala, Parisen 1910eko uriola handitik ikusi ez den moduan. Ur bazterreko eremu asko eta ibaiaren maila azpitik dauden metro eta bestelako instalazioak husten ari dira, tartean Louvre museoaren barreneko sotoak arte lanez mukuru daudenak.

Errefuxiatuentzat kanpamentu bat zabalduko duela iragarri du Parisko alkateak

“Ehunka batzuk” hartuko lituzkeen gunea datozen asteetan eraikitzeko asmoa adierazi du Anne Hidalgo sozialistak. Egun 10.000 errefuxiatu inguru daude Parisko harrera etxeetan.

Sindikatuen zortzigarren greba eguna Frantziako Estatuan

Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen batzar eta manifestazioak.

Lan erreformaren aurkako protestak areagotu dituzte Frantziako Estatuan

Estatu mailako protesta eguna deitu dute ostegunean Frantzian, Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurka. Baionan dagoen Europako merkantzia zentroa okupatu du Jusqu'au Retrait kolektiboak. “Ekonomia blokeatzea” da protesten xedea.

“Dena blokeatzeko” deia, Frantziako Gobernuaren lan erreformari aurre egiteko

Lan erreformaren aurka mobilizatu dira Baionan asteartean, seigarren egunez. Ostegunean “dena blokeatzeko” deia egin dute. Goizeko 7:30ean elkartuko dira Baionako San Andres plazan.

Lan-erreforma dekretuz onartu nahi du Manuel Vallsek

Ezohiko ministroen kontseiluak baimena eman du astearte arratsean Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen lan-erreforma dekretuz onartzeko, Asanblada Nazionalaren bozka saihestuz. Lan-erreformak Frantziako Estatuan duen aurkakotasunak bultzaturik dator erabakia. PSko sektore ezkertiarrena ere ez dago oso kontent erreformarekin, Berriak jaso duenez.

Gose greba hasi dute Fresneseko euskal presoek Itziar Morenoren isolamenduarekin bukatzeko

Gose greba mugagabea hasi dute Fresneseko espetxeko gizonen moduluan dauden euskal preso politikoek. Itziar Morenoren isolamendua salatzeko hasi dute protesta.

Makronita

Doi bat galduak direla nabaritzen duten jendarte guztiek gizon (bereziki gizon) probidentzialak, dirua usnatzen zaiela, espero dituzte gobernuburu edo armarik gabeko iraultzak urrezko botereraino eramateko. Pitilina airean New Yorken erori Strauss-Kahn (DSK) zirtzilaren ondotik, orain Frantzian,...

A-28ko greba eta borroken konbergentzia

Greba eta mobilizazio eguna biziko da ostera ere apirilaren 28an Frantzia osoan. Helburua: El Khomri legea edo François Hollanderen lan erreforma  atzera botatzea. Inkesten arabera, Frantziako populazioaren %75 legearen aurkakoa da. Funtsean, Espainian PPk bultzatu zuen lan erreformaren...

'Festa amaitu da' dokumentalaren emanaldia ostegunean ARGIAren eta Txantxarrekaren eskutik

Europako Kultur Hiriburutzak Marseillan izan zuen inpaktua aztertzen du La fête est finie dokumentalak. Euskarazko azpidatziekin ikusi ahal izango duzue ostegun honetan Antiguoko Txantxarreka Gaztetxean. Donostia 2016ri buruzko eztabaida publikoa sustatzeko Donostiaren 2016 Ertzak proiektuaren parte da emanaldia.

Frantzian ere zutik, EBren bihotzean

Errepublika plazako  mobilizazioetatik zer aterako den inork ez daki oraindik, baina Nuit Debout (Gaua Zutik) mugimenduaren abiadak Frantzian arrasto sakona utziko duela iragarri liteke. Manuel Valls lehen ministroaren lan erreforma atzera botatzeko martxoaren 31ko greba orokorraren ondoren...

Poliziak Parisko kanpalekua hustu arren, mugimenduak esna darrai 'martxoaren 42an'

Martxoaren 31ko greba nagusiaren ostean Parisen hasi eta Hexagonoko hainbat hiritara zabaldutako Nuit Debout kale okupazio mugimendua hamabigarren egunean sartu da ("martxoak 43" ditu gaur mugimenduko kideen kontabilitatean).

Citta dolente

Parisko multzo hilketa odoltsuen ondotik, hona Brusela, bihotzean kolpatua: Dante miresgarriaren infernuko aurreneko kapituluetan igeri zebiltzala, uste bide zuten hiritarrek Zaventemeko aireportuan edo Maelbeek metro geltokian harrapatuak suertatu zirenean: “Hemen sartzen denak esperantza...

Lan erreformaren kontra hasi den mugimenduak “amets jenerala” du xede

Lau egun igaro dira jada, zakua eta kanpin denda eskutan, Parisko Place de la Républiquen lehenengo manifestariak bildu zirenetik. Martxoaren 31n aldaketa politikoa aldarrikatzera kalera atera zirenei ehunka herritar batu zaizkie denbora tarte honetan, estatuko 15 hiritan banaturik.

Nuit Debout mugimenduak lehen asteburua bete du Frantziako plazak okupatuz

Ehunka lagunek hirugarren gauez Parisko République plaza okupatu dute igandetik astelehenera Nuit Debout ekimenaren baitan. Frantziako lan erreformaren kontrako manifestazioaren ondoren hasitako dinamikak Espainiako Estatuko M15a eta AEBetako Occupy mugimendua ekarri ditu gogora.

'Merci Patron' filmarekin obreroak behingoagatik nagusia izorratu du

François Hollanderekin sozialdemokrazia ari denean langileei ehun urteotako eskubide murrizketarik handiena antolatzen, astekari txiki batek ekoiztutako film dokumental xumeak inarrosi du klase borroka Frantziako estatuan. Klase borroka, bai, pobreak aberatsen kontra, ez gutxiago, baina oraingoan txiroak menderatu du aberatsen arteko aberatsena.

Atenasko porrotetik Parisko sarraskietara, garai konplikatuak Europako ezkerrentzat

Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean abiatu balitz bezala, 2008an mundua eta batik bat Lurraren ipar aldeko mundu garatua eten gabeko ezustekoz betetako bidaian sartua da, hazkunde ekonomikoaren burbuila lehertuz geroztik, klase guztietako gatazka eta desorekak egonkortu nahi eta ezinean. Bihotzondoko berriak agintzen zaizkigu 2016rako.

Epaile frantziar baten galderak ETAko militante baten aurrean

Gallimard argitaletxea bezalako eskaparatea eduki arren, eta kontatzen duen istorioa oso gurea izatearen despit, euskal prentsan ari garenon aurretik nahiko oharkabean pasa zen François Sureauren Le chemin des morts eleberri laburra 2013ko rentrée literaire hartan. Iaz argitaratu zen oihartzun handirik gabe euskaraz (Zurrunbidea, Utriusque Vasconiae). Gaztelaniazko edizioak bai, eragin du zaratarik.
Multimedia

2015-01-12  |  Frantzia

Charlie Hebdo, adierazpen askatasuna edo islamofobia?

Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako erasoa adierazpen askatasunari mugak jarri behar zaizkion ala ez eztabaida berriz piztu du gurean ere. Martxelo Diaz, Haritz Paskual eta Uxue Barkos kazetariekin hitz egin dute Ahotsa.info-ko lagunek, baita Katakrak liburudendako kidea Hedoi...

2013-03-08  |  Frantzia

El gran salto p´atrás

Zer geratzen zaigu gizarte-eredu frantsesetik hogeita hamar urteko neoliberalismoaren ondoren? Pribatizazio sistematikoa eta merkatuen irentsi-nahia aseezinak dira. Soziologo, kazetari, ekintzaile, paperik gabeko, ijito, errefuxiatu politiko eta artistek publikoa den horren lapurreta...

2012-11-23  |  Frantzia

Banlieues. Pariseko erreboltak

2005eko urriaren 27an, Ziad Benna eta Bouna Traoré gazteak Pariseko periferian hil egiten dira poliziak jarraitzen dituen bitartean. Hurrengo asteetan 8.700 auto erretzen dira eta 2.700 pertsona atxilotu egiten ditu poliziak. Kolonialismoaren bortizkeria gordinik agertzen da metropoliaren...

2012-10-04  |  Frantzia

Euskara ezagutzeko eskubidea

2003ko azaroaren 27an Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak antolatutako mahai-ingurua, Zutik alderdiak Barakaldon zuen egoitzan. Ondorengo lagunek parte hartu zuten:  - Gabi Basañez, EHE taldeko kidea  - Igor Arroyo Euskal Herriak bere Eskola taldeko kidea  - Zigor...

2011-12-15  |  Frantzia

Vascuencearen legea 25 urtez

2011ko abenduaren 15ean Vascuencearen legeak 25 urte: urte gehiegi euskararen normalizazioa galerazten, urte gehiegi nafarren hizkuntza-eskubideak urratzen... baina, hala ere, ezin izan dute herritarren euskaraz bizitzeko nahia makurrarazi. Aitzitik, nahi hori inoiz baino indartsuagoa da...

2011-10-19  |  Frantzia

Ekologisten aurkako oldarraldia zezenketa batean

Joandako urriaren 8an Frantziar Estatuko Rodilhan herrian zezenketen aurkako ekintza baketsua burutu zuten hainbat ekintzailek. Zezenketa ikustera zein parte hartzera joandakoen erantzun bortitza jasotzen du 14 minutuko bideo honek.

2011-06-10  |  Frantzia

Lucio

Anarkista asko izan dira munduan, eta dira oraindik ere. Ugari izan dira kausaren alde lapurretan edo kontrabandoan arituak. Oso gutxi izan dira Ché-rekin estrategia-eztabaidan jardunak, edo Eldridge Cleaver Pantera Beltzen buruari lagundu diotenak. Bakarra izan da, horri guztiari batuta,...

2011-06-07  |  Frantzia

José Bové:" Demokrazia berrasmatu behar da"

José Bové globalizazio alternatiboaren aldeko munduko pertsonaiarik ospetsuenetakoa da. Frantziako nekazaritza-sindikalismoan hasita, desobedientzia zibileko ekimenei esker lortu du ospea, batik bat laster janaren kontra egindakoen ondorioz. Berarekin izan gara Bruselako bere...

2010-03-22  |  Frantzia

Frantziako eskualdeetako hauteskundeen emaitzak

Ezkerra nagusi berriz ere Estatuan, Akitanian eta Iparraldean. Nicolas Sarkozyren UMP izan da galtzaile.

2008-04-21  |  Frantzia

68ko maiatza Parisen

40 urte pasa dira 1968ko maiatzetik. Zer geratu zaigu udaberri hartatik? Dokumental labur honetan bildu ditugu urte hartan Parisen ikasle ziren hiru pertsonaren testigantzak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys