Piztu Ezazu Argia 970x90

Franco urduritu zuen greba orokorrak 40 urte

40 urte igaro dira. Franco oraindik bizirik zela, Hego Euskal Herrian sekulako greba orokorra egin zen 1974ko abenduaren 11n: 223.000 lagunek gelditu zituzten makinak. Giro politiko nahaspilatsuari, lan gatazka gogorrak gehitu zitzaizkion, eta Nafarroa izan zuen epizentroa.

Espainiak ez ditu frankistak estraditatuko

Frankismoko hemeretzi agintari eta polizia atxilotzeko agindu du Interpolek, Maria Servini epaile argentinarrak diktadurako krimenak argitzeko martxan daukan prozeduraren baitan emandako aginduari jarraituz. Espainiako Gobernuak erantzun du inor ez duela estraditatuko.

Frankismoaren kontrako eraso handiena gidatu zuen komunista nafarra

Pirinioetako Aran haranean barrena 3.000 gerrillari sartu ziren 1944ko urrian, behin-behineko gobernu errepublikarra ezartzeko asmoz. Erasoa Jesus Monzon Reparazek (Iruñea, 1910-1973) diseinatu eta gidatu zuen, eta garesti ordaindu zuen erabakia.

Felix Padin frankismoaren aurkako borrokalari historikoa omenduko du CNTk

Felix Padin, frankismoaren aurkako borrokalari anarkista historikoa omenduko du CNTk urriaren 18an Bilbon.

Carlos Slepoy: "Frankismoaren erantzule ugari bizi da oraindik"

"Erantzuleen artean daude epaileak, torturatzaileak eta diktadura garaian heriotza-epailak sinatu eta demokrazian kargudun izan diren ministro ugari", adierazi du franskimoko krimenen aurkako kereilaren sustatzaile Carlos Slepoy abokatu argentinarrak, Donostian emandako hitzaldian.

Krimen frankisten aurkako Argentinako auzia ardatz, bi eguneko jardunaldiak Donostian

Donostiako Udalak eta frankismoko krimenak ikertzeko Argentinako kereilaren aldeko euskal plataformak elkarlanean antolatu dituzte jardunaldiak. 1936ko kolpe militarrean, frankismoan eta trantsizioan izandako krimenen aurrean zenbait instituzio eta elkarte egiten ari diren lanei buruz elkarren arteko informazio trukaketa da xede nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere babestu du ekimena.
CNT

Felix Padin, anarkista azken unera arte

Felix Padin Gallo anarkista bilbotarra asteartean hil zen 98 urte zituela. 1936ko Gerran eta ondoren hamaika sufrimendu pasatakoa zen Padin, sei urtez langile batailoietan ibili zen esklabo.

Punta-puntako ikerlariak izango dira Iruñean oroimen historikoaz egingo den topaketan

Desobiratze prozesuetan, auzi judizialetan eta 1936ko gerrako historia ikertzen punta-puntan dabiltzan adituak izango dira Nafarroa, oroimena irabazten jardunaldietan, irailaren 12tik 14ra. Queralt Solé gerra zibileko hobi komunetan adituak eta Ana Messuti abokatu argentinarrak hartuko dute parte, besteak beste.

Frankismoaren aurkako kereila masiboak etor daitezkeela iragarri du Carlos Slepoy abokatu argentinarrak

Giza Eskubideen aldeko borrokan lanean diharduen Carlos Slepoy abokatu argentinarra elkarrizketatu du Deia egunkariak. Frankismoko biktimen abokatua da, tartean Jesus Muñecas guardia zibilak bortizki torturatu zuen Andoni Arrizabalagaren familiarena. Krimen frankisten aurkako kereilak “masiboki” aurkezteko baldintzak daudela adierazi du, eta lehenak Euskal Herrian izan daitezkeela Jesus Muñecas eta Antonio Gonzalez "Billy el Niño"-raurka.

NBEk errieta egin dio Espainiari gerra zibileko desagertuak ahaztu nahi dituelako

Abuztuaren 30arekin munduko hainbat txokotan Desagertutakoen Nazioarteko Eguna gogoratuko den honetan, Nazio Batuen errelatoreak txosten oso gogorra (pdf) argitaratu du Espainiako Gobernuaren kontra, gerra zibileko eta frankismoko krimenak ikertu nahiz erreparatzeko ezer gutxi egiten duelako.

Frankismoak fusilatutako 52 nafartar omenduko dituzte larunbatean

Nafarroako Fusilatutako Senitartekoen Elkarteak 1936an hildako 52 nafartar omenduko ditu larunbatean Cadreitan. Elkarteak “ikerketa serioa” egitea eskatu du, 78 urteren ostean senideen gorpuzkiek desagerturik jarraitzen dutelako.

98 urterekin aurrenekoz frankismoa salatzen epaile aurrean

98 urterekin, Felix Padin CNTko kideak lehen aldiz diktadura frankistan bizitakoa deklaratu du epaile aurrean. Frankismoko krimenen aurka Argentinan abian dagoen kereilaren baitan egin zituen deklarazioak astelehenean Miranda de Ebroko auzitegian.

"Gazte ausartak baino ez ginen izan, egoera sozial baten espoleta"

(Altzola-Elgoibar, 1933). 1958an apaiztu zen. 1968an klandestinitatera pasa zen, ETAko kide liberatua bihurtuz. Mogrovejon atxilotu zuten. Burgosko prozesuan epaitua beste hamabost kiderekin. Zamorako Konkordatu kartzelan zazpi urte eman zituen. 1977an libre geratu zen.

Ataolaztin bada Oriol Solé oroitzen duenik

1976an Segoviako espetxetik ihes egin zuten 29 presoetako bat zen Oriol Solé Sugranyes. Guardia Zibilak hil zuen Ataolaztiko gainean. Militante katalanaren bizitza eta heriotza aitzaki hartuta, gertaera haiek gogoratu ditu The Segovia Big Band dokumentalak.

Espainia 1, Argentina 0

JUSTIZIA UNIBERTSALA kontzeptu zoragarria da teorian, munduan inork nahi duena egin ez dezan, eta jakin dezan mundu mailan delitutzat hartzen dena eginez gero, munduan zehar jazarria izango dela eta, hala badagokio, zigortua. Baina, munduan zer da delitu eta zer ez? Hor dago koska ugarietako...

Servinik Espainiaren geldotasuna salatu eta inputatu gehiago egon daitezkeela esan du

Frankismoko krimenak aztertzen ari den Maria Servini epaile argentinarrak Espainiako Estatuarengandik  “trabarik ez baina bai moteltasuna” jasaten ari dela esan zuen asteartean Donostiako Udaletxean egindako agerraldian.
ETA

Iulen Madariagak bere memoria politikoak argitaratuko ditu

EKIN taldearen sortzaileetakoa izan zen Iulen Madariaga 1952an, ETAren hazia izanen zena. 1950eko hamarkadaren bukaeran sortu zuten ETA, beste hainbat kiderekin batera. Garai hartakoak eta ondorengoak Egiari zor liburuan (Erein) jaso ditu.

Frankismoko krimenak ikertzen ari den Servini epailea Euskal Herrira etorriko da

Maiatzaren 18an Frankismoko krimenak ikertzen ari den Maria Servini epaile argentinarra Euskal Herrira etorriko da, duela lau urtetik irekita dagoen prozedura judizialerako baliagarri izango zaion informazioaren bila.

"Egungo sistema politikoak frankismoari zilegitasuna kendu beharko lioke"

Parlamentaria eta Batzarreko kidea izateaz gain, 1936an Nafarroan fusilatu, hil eta desagerrarazitako senideen elkartean dabil Ioseba Eceolaza (Iruñea, 1979). Oroimen historikoaren berreskurapenak 2014an Nafarroan eman ditzakeen urratsez mintzo zaigu.

Kirol fitxari esker 'Billy el Niño' torturatzailearen argazkia bolo-bolo

Hau da Juan Antonio Gonzáez Pacheco, Billy el Niño bezala ezagunagoa, frankismo garaiko tortura kasuengatik Maria Servini epaile argentinarrak estraditatua izan dadin eskatu duen polizia.

"Billy el Niño" estraditatzearen aurka agertu da fiskaltza

Fiskaltzak ez du onartu Billy el Niño bezala ezagun den Juan Antonio González Pacheco Argentinara estraditatzea. Frankismoaren biktimen nahiak asetzeko, Espainiako Estatuan egindako epaiketak nahikoa izan behar lukeela argudiatu du.

Segoviako ihesean hil zuten Oriol Soléri buruzko dokumentala aurki ikusgai

Gemma Serrahima 1976ko Segoviako ihesean hil zuten Oriol Soléren iloba da. Ihesa eta testuinguruari buruzko informazioa bildu ditu, Joan Rossellekin batera, The Segovia Big Band: Protagonistekin elkarrizketak dokumentalean.

Muñecas torturatzaileak bi galderari baino ez die erantzun bere estradizio saioan

Jesus Muñecas Guardia Zibileko kapitain ohia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoan eseri da ostegunean Frankismoan egindako torturengatik. Argentinara estraditatu dezatela eskatzen ari dira, herrialde horretan Francoren diktadurako krimenak aztertzen ari den auzia dela-eta.

Gasteizko autobus geltokiari Adolfo Suarez jartzea "probokazio hutsa" da martxoaren 3ko biktimen ustez

Javier Maroto alkateak Gasteizko autobus geltoki berriari Adolfo Suarez izena jartzea erabaki izana kritikatu dute martxoaren 3ko biktimek: “Adolfo Suarezek ez du omenaldirik merezi Gasteizen”.

Frankismoaren arkitekto kutuna

Pedro Muguruza arkitektoa (Elgoibar, 1893-Madril, 1952) aholkulari nazionala, gerraosteko Arkitektura zuzendari nagusia, Falangeko buru eta Espainiako Gorteetako prokuradorea izan zen diktaduran. Valle de los Caídos, eta Donostia nahiz Bilboko Jesusen Bihotzen egilea dugu, besteak beste. Elgoibarko seme kutuna da eta kale batek bere izena du oraindik. Hondarribian adopzio-semetzat dute.

Paris Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara

Espainian 1976ko uztailean boterea hartu bezain fite, uda hartan Adolfo Suárez presidenteak elkarrizketa egiteko aukera eman zion Philippe Ganier-Raymond kazetariari. Bere hitzak Paris Match astekarian karrikaratu ziren, 1976ko abuztuaren 28an.

Frankismoaren biktimek Europan bilatuko dute babesa

Frankismoko biktimen senide eta elkarteek Bruselan aurkeztu dituzte Francoren erregimeneko krimenen aurkako salaketak.

Bilboko alkate frankisten koadroak ikusgai mantenduko dituzte

Bilboko udaletxeko alkate frankisten koadroak beste espazio munizipal batera eramango dituzte, gainontzeko alkateenekin batera. Koadro bakoitza testuinguru historikoan kokatuko duten elementuak ere izango dira bertan, “Bilboko Udalaren historia ulertzen laguntzeko”.  Horixe da EAJ eta PSEren aldeko bozekin gaur goizeko udalbatzan onartu dena. EH Bilduk eta PPk kontra bozkatu dute.

Bilboko alkate frankisten koadroak Udalean geratuko dira

Bilboko udalbatzak, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, erabaki du alkate frankisten argazkiak Udalean mantentzea. Beste objektu batzuk ere jasoko dituen leku batean paratuko ditu koadroak, "testuinguru" historiko baten adierazle gisa. EH Bildu eta PP kontra azaldu dira.

Inpunitate frankista salatzeko elkarretaratzea ostegunean Bilboko udaletxean

Iñaki Azkunak Bilboko udaletxean dauden alkate frankisten erretratuak kentzeari uko egin zion pasa den astean, eta erreakzioak askotarikoak izan dira. Sare Antifaxistak elkarretaratzea egingo du ostegunean, Bilboko udaletxearen atarian.
Multimedia

2014-08-11  |  Frankismoa

Euskal mendizaletasuna frankismoaren garaian 1939-1960

Donostiako Bagera elkarteak antolatutako hitzaldia, Antxon Iturrizaren eskutik.

2014-06-16  |  Frankismoa

Frankismoak atxilotutako emakumeen testigantzak

Frankismo garaiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zuten emakumeei Urrezko Domina eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak, aitortza moduan. Egoera horretatik pasatako hiru emakume zaldibiarren testigantzak bildu ditu GoiBerri aldizkariak.

2013-07-12  |  Frankismoa

Udazkena oraindik

1936ko Hernaniko fusilamenduak gogora ekartzen dituen dokumentala, 2006an egindakoa. Zuzendaritza eta gidoia: Sabin Egilior Produkzio exekutiboa: Carlos Juárez Argazki zuzendaria: Jon D. Domínguez Muntaketa: Haritz Zubillaga Dokumentazioa: Jimi Jimenez Zuzeneko...

2013-05-10  |  Frankismoa

Frankismoaren itzal luzea Espainian

Grup de Periodistes Ramon Barnils eta Mèdia.cat hedabideen behatoki kritikoak 2012an, hedabide ohikoetan gutxi edo batere agertu ez diren gaiak jorratu dituzte. Gai hauetako bat da: Francoren ministro izandako bederatzi pertsonaren ibilbidea azaltzen duen bideoa. Azken 30 urteotan kargu...

2013-04-26  |  Frankismoa

Zerutik sua dator

Espainiako Gerra Zibilean Bizkaiak jasan zituen bonbardaketa ugariei eta haien ondorioei buruzko dokumentala. Esperientzia hura bizi izan zuten pertsonen lekukotzak jasotzen dira. Iturria: eitb.tv

2012-11-30  |  Frankismoa

Egunez hiltzea

Transiziotik gaur egun arteko Kataluniako historia bere alde izkutu batetik begiratuta: heroina. Kontrakultura eta giro politikoko pertsonai garrantzitsuenetarikoen agerpenak Pau Malvido, Mercè Pastor, Pepe Sales edota Juanjo Voltes adikzioak markaturik dagoen bizi baten erronkaz mintzo...

2012-02-10  |  Frankismoa

Isiltzen ez den isiltasuna

"Oiartzuarren lekukotasunak josatzeaz gainera, Euskal Herrian ikus-entzunezko formatuan estreinakoz bildu den gertaera bat erakusten digu erreportaje honek: bost fusilatuen gorpuzkinak zituen hobi komun baten bilatze eta hobitik ateratze prozesua zuzen-zuzenean eta irudi zirraragarriz...

2012-01-31  |  Frankismoa

Frankismoaren biktimei Gipuzkoako Aldundiak egindako omenaldia

Gipuzkoako Aldundiak frankismoaren biktimei iazko abenduaren 14an eskeini zien omenaldia osorik. Malko haiei esker, orain itsasoa gara izenburupean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zen ekitaldia. Bertan Pako Etxebarria Aranzadi elkarteko kideak, Josu Chueca historialariak, Eñaut...

2010-12-01  |  Frankismoa

Haizea eta sustraiak

“Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartuko gara. Bere bizitza, bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuk, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanstura lurperatzen duten bitartean, bere senide, lankide eta...

2009-05-28  |  Frankismoa

Gose greba gotzaindegian

1969an bost abadek itxialdia eta gose greba egin zuten Bilboko Gotzaindegian. Horren ondorioz espetxeratuak izan ziren, baina handik ihes egiteko zorian ere izan ziren. Beren hitzak bildu ditugu.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys