Ingurumena > Frackingaren arriskua

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Frackingaren arriskua kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Frackingaren arriskua
Frackingaren aurkako EAEko legearen behin-behineko debekua kendu dute

EAEko legebiltzarrak 2015. urtean onartu zuen frackinga eragozten duen legea. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zion joan den maiatzean, eta hori aintzat hartuta, Konstituzio Auzitegiak legea bertan behera utzi zuen behin-behinean.


2016-10-05 | Unai Brea
Subilla Gasteizen ireki nahi duten gas putzua dela-eta kezka agertu du Fracking Ez plataformak

Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.


2016-07-31 | Unai Brea
"Argi dago gasak eragotzi egiten duela berriztagarrietan inbertitzea"

Kataluniako Observatori del Deute en la Globalització zentroko ikertzaile-aktibista da Alfons Pérez ingeniari teknikoa. Energi Burujabetzaren aldeko Sarean ere badabil.  2015ean ezagutu genuen, Gasteizko Frackanpadan. Han, Pérezek azpimarratu zuen frackingaz hitz egitean betiere gogoan izan beharko liratekeela hainbesteko oihartzuna ez duten beste proiektu mota batzuk: gasa, lehorrez bezala itsasoz, garraiatzeko azpiegiturak. Gaiaz solas egin dugu, ia urtebete... [+]


2016-07-19 | Unai Brea
Frackingaren alde jardutea leporatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari, "kontrakoa esan arren"

“Lakua gezurretan ari da hastura hidraulikoari uko egiten diola esaten duenean”, EH Bilduren ustez. Dani Maeztu koalizioko legebiltzarkideak prentsaurrekoan erakutsitako txosten batean ageri denez, hidrokarburoak ikertu eta ustiatzeko sozietate publikoak (SHESA) frackingaren segurtasuna eta beharra defendatzen ditu.


Hidrokarburoak bilatzeko baimenari uko egin dio BNK enpresak Burgosen

“Ziurgabetasun politiko eta legala” tarteko hartutako erabakia dela argudiatu du enpresak. Ekologistak Martxan taldearen iritziz, “herritarren aurkaritzak” geldiarazi du proiektua.


2016-05-22 | Jaizki Fontaneda
Frackaman vs Ka˝aeman

Gasteiz, maiatzaren 13ko iluntzea. Ezkerrean, Frackaman, zulatzaileen ordezkaria, Espainiako Konstituzio Auzitegiak EAEn frackingari aukerak zeharo murrizten zizkion legea bertan behera utzi izanaz pozarren. Eskuinean, berriz, Kañaeman, beren sinaduraz lege hori bultzatu zuten 103.000 herritarren izenean. Fracking Ez plataformak “borrokaldi” umoretsu honen bidez salatu zuen Espainiako Gobernuak “herri burujabetzari egindako erasoa”.


2016-05-12 | ARGIA
Frackingari ezetz esateko deialdi bikoitza asteburuan, Gasteizen eta Azpeitian

Fracking Ez plataformak bi hitzordutarako deia egin du: bata Araban eta bestea Gipuzkoan, datorren astebururako. Bi kasuetan, EAEn haustura hidraulikoa arautzen duen legea behin-behinean bertan behera geratu izanak edukiko du protagonismoa.


2016-05-05 | Unai Brea
Eusko Legebiltzarra, frackingaren aurka ia aho batez

EAEn frackinga eragozten duen legea bertan behera geratu arren, Jaurlaritzak bere esku dauka teknika horren bidezko hidrokarburo esplorazioa eta ustiapena (egingo balitz) geldiaraztea neurri handi batean, helburu horrekin EAEn emanda duden baimen-eremu gehienetan –denetan, batean izan ezik– SHESA sozietate publikoa baita parte hartzen duten enpresetako bat. Bestela esanda, Jaurlaritza bera.


2016-05-03 | Unai Brea
EAEko frackingaren legea baliogabetu du Espainiako Konstituzio Auzitegiak

Konstituzio Auzitegiak aintzat hartu du Espainiako Gobernuak EAEko frackingaren legeari aurkeztutako helegitea, eta ondorioz behin-behinean bertan behera utzi ditu, erabaki irmoa hartu arte, lege horren 3. eta 5. artikuluak, hala nola 2. eta 6. artikuluen zati bana. Hala jakinarazi du Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Jaurlaritzak hamabost eguneko epea izango du erabakiaren aurkako alegazioak aurkezteko. Erkorekak iragarri... [+]


2016-04-26 | Unai Brea
Kataluniako fracking legea bertan behera; EAEkoa hurrena?

Espainiako Gobernuak ipinitako helegitea aintzat hartuta, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du haustura hidraulikoari (fracking) buruzko Kataluniako legea. Beste autonomia erkidego batzuen kasuetan bezala, estatuari baizik ez dagozkion eskumenak bereganatu nahi izatea egotzi dio Auzitegiak legeari. EAEn frackinga oztopatzen duen legearen aurka helegitea jartzeko espainiar gobernuak erabilitako argudio bera da.