Komunikazioa > Fotokazetaritza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Fotokazetaritza kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Fotokazetaritza
2014-09-24 | Axier Lopez
Loiolako Askegunearen erresistentzia iruditan

Arratseko 7ak aldera Ertzaintza Loiolako Askegunera zetorrela abisatzeko alarma jo zuenetik, hiru ordu beranduago "gaur guk irabazi dugu" oihuen artean amaitu zen asanbladara arte egindako argazkiak.


Andoni Lubakik Chris Hondros saria
irabazi du Sirian ateratako argazkiengatik

Atlanta Photojournalism Seminarrek 2011n Libian erahildako Chris Hondros kazetariaren omenez fotokazetaritza alorreko nazioarteko lehiaketa antolatzen du urtero. Kazetari eta argazkilari urretxuarra Siriako gerran eginiko lanagatik saritu dute Best In Show sailean.


2013-10-31
Gerrako argazki garratzak
MULTIMEDIA - solasaldia

James Nachtwey gerra-argazkilariak bere bizitzako lana erakusten du TED.com atariari, garai digitalean prentsan argazkilaritzaren erabilpen berritzaile eta zirraragarri baten bitartez istorioak kontatzen jarraitzeko.


2013-10-31 | Irantzu Pastor
Check-pointean

Argazkilaritza irudiz, literalki, mila mugen munduan mugitu ohi da. Argia erabiltzen du idazteko baina itzalak ere bai, bata bestea gabe ezin delako, argiaren osotasuna argazki zuri bat litzakeelako eta argi eza, beltza. Argi eta ilunen dantza, nolabait ordenatzen saiatzen gara. Egiaren testimonioa bailitzan batzuetan, gezurren erretratista hipokrita besteetan. Enkoadratu duenak zergatik ordenatu du horrela mundua? zergatik ez zentimetro batzuk harago?


2013-10-17 | Lander Arbelaitz
Fotokazetari kataluniar bat Espainiako eskuin muturraren ikusmiran

Jordi Borràs fotokazetari kataluniarra aukeratu dute Espainiako ultraeskuindarrek urriaren 12an Bartzelonan izandako istiluen erantzule edo arduradun. Democracia Nacional talde neonaziko bi kidek jasotako jipoiagatik seinalatu dute.


2013-10-10
Detroit, hiri bat harian
MULTIMEDIA - argazki-galeria

Hustasuna eta bakardadea nabari dira Detroit (Michigan, AEB) zapaldu bezain laster. Hamabost pisuko etxebizitza-dorre hutsak Downtownaren sarreran. Haietariko baten goialdean graffiti aski handi bat, Zombieland. Kotxe bakan batzuk ere ikus daitezke errepide orain zabalegietan. Oinezkoak apenas. Hain dira gutxi, ezen agurtu egiten zaituztela ondotik pasatzean. Hau ez da Detroiti buruzko argazki-erreportaje apokaliptikoa, baina zaila da tentazioari eustea.


2013-09-20
Bortxatzaileen hitzak biktimen eskuetan
MULTIMEDIA - argazki-galeria

Project Unbreakable (Proiektu Apurtezina) argazkiak ardatz dituen internet bidezko egitasmoa da, artearen bitartez, emakumeen aurkako sexu erasoen zauriak ixteko lagungarria izan nahi duena. 21 urteko Grace Brown argazkilaria da proiektu honen egilea. Orain bi urte ekin zion bortxaketak jaso dituzten emakumeei argazkiak egiteari. Argazki hauen berezitasuna da emakumeak kartel batekin azaltzen direla. Kartel horietan erasotzaileak biktimari esandakoak azaltzen dira.


2013-08-30 | Axier Lopez
Emakume gerrillarien ikonoa 30 urte berantago

Mundu osoan ezagun egin zen 1984ko argazki honen protagonista, Blanca Lopez gerrilari sandinista ohia, berriz erretratatu dute ia 30 urte beranduago.