Kultura > Folklorea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-09-18 | Oier Araolaza

Smithsonian Fundazio estatubatuar ahaltsuak Euskal Kulturari eskaini dio Washingtonen egin ohi duen folklore jaialdi erraldoia. Eztabaida izan da euskal ordezkaritza folklorikoegia ala justu kontrakoa, folklorearekin akonplejatua izan ote den. Nik bigarrena diot, eta salatu nahi izan dut euskaldunok Ameriketan erakutsi dugula gure folkloreaz lotsatzen garela.

Munduko kultur ondare bizia ezagutzera ematea du helburu Smithsonian Folklife jaialdiak.

Antolatzaileek euskal agintariei egindako... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Folklorea
Iritziak
Sakonean
2016-01-17 | Oier Araolaza
Urbeltzen Argia

Orain 50 urte bezala, gaur egun ere, mainstream izan eta kultura nagusien ekoizpen komertzialekin homologatzeko obsesioak gidatzen ditu euskal dantzari saiatuen oinak. Aldi berean, orain bost hamarkada bezala, bazterrean, itzalean, fokutik kanpo, erditu dituen dantza isolatu eta gutxietsian diraute euskal dantzari elebakar kikilduek, Youtube globalaren aroan euskal dantza hutsean bizi daitekeela frogatuz eta euskal dantza haien baitan osorik bizi dela erakutsiz.

Baldorbarekin kantu bidez... [+]


Euskarazko lehen soinuak

Hurrengo lerroetan, fonografoaren sorreratik Lehenengo Mundu Gerrara bitarteko aldian Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo egindako euskarazko grabazioez eta euskal folklorearen grabazio musikalez jardungo dut; alegia, 1877tik 1917ra bitartekoez. Bidean desagertu diren grabazioak aipatu gabe utziko ditut, arreta gaur egun ditugunetan jarriz.


Euskaldunak kantari grabatu zituen ikertzailea

100 urte dira aurten Alan Lomax (Texas, AEB, 1915) jaio zenetik. Folk musika biltzen jardun zuen bizi guztian, eta milaka grabazioren artean, Euskal Herrian egindakoak ageri dira haren artxiboetan.