Usteko erasotzaileak 18 eta 55 urteko bi gizonezko dira. Erasoa pairatu zutenak, 13 eta 17 urte arteko hiru gaztetxo. Bartzelonako eta Cambrilsgo biktimen omenezko minutu bateko isilunearen ondotik gertatu zen erasoa.
Fiteroko monasterioko liburutegia erostea onartu du Nafarroako Gobernuak. Erosketa burutzeko 631.047,53 euroko aurrekontua izango du. Gobernuak Fiteroko Udalaren hainbat eskari bete beharko du, hala nola, monasterioaren historiari buruzko museoa bat sortzeko helburua izango duen fundazio bat sortzea.