Ekonomia > Finantza eta ekonomia krisia > Fiskalitatea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-01-13 | Estitxu Eizagirre

Bidegi kasua, Donostiako erraustegiaren afera, iruzur fiskala... aztertuko dituzte, besteak beste, "Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldietan: urtarrilaren 17an hasita, asteartero 19:00etan Zakela Herriko Tabernan.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Fiskalitatea
Iritziak
Erreportajeak
2016-11-09 | ARGIA
Aristrain enpresariarentzat 64 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak

ArcelorMittal-en jabe nagusietakoa den Olaberriako Jose Maria Aristrain enpresaburuak iruzur fiskal erraldoia egin zuen 2005etik 2009ra, Castellanako Paperetan ageri denez.


2016-11-02 | Arabako Alea
Arabako patronala kexu eta mehatxuka, Gasteizko zerga igoera dela-eta

Ekonomiaren Jarduerarako Zerga %1,93 ordaindu behar izatea enpresen "sinesgarritasunaren aurkako erasoa" da, SEAren arabera. Gasteizko Udalarekin harremanak apurtuko dituela ohartarazi du.


Applek Irlandari 13.000 milioi euro itzuli behar dizkiola ebatzi du Europak, urtetan ordaindu gabeko zergengatik

Apple konpainiak eta Irlandak legez kanpoko zerga aginduak adostu zituztela ebatzi du Europako Batzordeak. Zerga gutxiago ordaintzeko sare konplexu bat baliatuz Europan izandako mozkinen ehuneko txiki bat soilik ordaindu zuen multinazionalak Irlandan hainbat urtez, sozietate zergei dagokionez: irabazien %1 2003an eta %0,005 2014an (%12,5ekoa da sozietateen gaineko zerga Irlandan).


2016-07-31 | Mikel Zurbano
Paradisu sekretuak

Panamako paperen filtrazioaren inguruko ika-mikak paradisu fiskalen zergen inguruko ezbaia berpiztu du. Zerga-paradisuen kontzeptua okerra da,  berez “jurisdikzio sekretuak” diren lurraldeetako ezaugarri bakar bat azpimarratzen baitute. Izan ere, lurralde horietako egoiliarrak ez direnei eskaintzen dizkieten zerga eta babes onurez harago, toki horiek banku sekretuaren zein finantza desarautzearen hobariak eskaintzen dituzte. Hala ere, lurralde bakoitzak ezaugarri bereizgarriak... [+]


2016-07-06 | Mikel Asurmendi
Michčle Alliot-Marieren enpresa Panamako "offshore" elkarte batekin nahastuta

Frantziako Mediapart hedabidearen informazioen arabera, Pirinio Atlantikoetako Errepublikarrak alderdiaren buru Michèle Alliot Marie Panamako “offshore” edo legez kanpoko finantzaz arduratzen den enpresa bati lotuta egon liteke.


2016-06-21 | Unai Brea
ArcelorMittali lotutako Aristrain familiak milioika euro ezkutatu zituen Liechtensteingo sozietate opakoetan

Euskal altzairugintzari estu lotutako Aristrain familiak milioika euro ezkutatu izan ditu Liechtensteinen sortutako sozietate opakoen bitartez, ElDiario.es, Diagonal eta La Marea hedabideek argitaratu dutenez. Castellanako Paperak izenez bataiatu duten dokumentazio eskergatik ateratako datuetan oinarrituta argitaratu dute informazioa.


2016-06-07 | ARGIA
"Castellanako Paperak": Espainiako aberatsek Ogasuna saihesteko erabilitako bideak agerian

Filtrazio eskerga batetik abiatutako ikerketaren emaitza argitaratuko dute ekainean zehar Diagonal, eldiario.es eta La Marea hedabideek, Madrilgo Castellana Pasealekuan egoitza duten hainbat aholkularitza fiskaletako 38.600 agiri aztertu eta gero. Zenbait fortuna handi, enpresa eta funtzionario publikok beren betebehar fiskalak saihesteko erabilitako bideak agertuko dituzte datozen asteetan.


EH Bildu: “Bizkaiko etxebizitza garesti gehienek ez dute Ondare Zergarik ordaintzen Bizkaian”

 “400.000 eta 1,6 milioi euro arteko balioa duten etxeek ez dute Ondare Zerga ordaintzen, EAJk ezarritako formulari esker”, Arantza Urkaregi batzarkideak eta Niko Moreno EH Bilduko kideak salatu dutenez.


Gipuzkoako aberastasunaren gaineko zerga kentzeko lehen pausoa eman dute EAJk, PSEk eta PPk

Lege erreformaren proiektuari EH Bilduk egindako osoko zuzenketa atzera bota dute eta urtea amaitu baino lehen enpresetako partizipazioak salbuetsita geratuko lirateke guztiz.


Jaurlaritzak murrizketak iradokita, berriz piztu da zerga-erreformaren eztabaida

EH Bilduk dio Bizkaiko eta Arabako ogasunek diru gutxiago biltzea, EAJren zerga-politikaren “porrota” litzatekeela. Gaur emango dituzte bilketa datuak Euskal Finantza Kontseiluan.