Zientzia > Fisika

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-02-16 | Oier Lakuntza

Grabitazio uhinen aurkikuntzak aro berri bat irekiko du gure unibertsoaren ezagutzan. Izan ere, grabitazio uhinei esker unibertsoaren iraganeko bilakaera ezagutu ahalko dute ikerlariek.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Fisika
Sakonean
Marie Curie eta Gerla Handia

Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat.


2013-05-09 | Lide Hernando
Stephen Hawking fisikariak Israeli boikota egingo dio

Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek argitaratu duenez.


2012-07-04
Partikula elemental guztien jatorria azalduko lukeen 'Higgsen bosoia' izan daitekeena aurkitu dute zientzialariek

CERN laborategiko zientzialariek Higgsen bosoia izan daitekeen partikula aurkitu dutela iragarri dute gaur goizean. 1960ko hamarkadan Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela, eta bosoi deitu zion. Orain arte ez da frogatu halakorik zegoenik. Zientziaren argotean “Jaungoikoaren partikula” ere esaten zaio Higgsen bosoiari.


2012-04-29 | Unai Brea
Zalantza asko sortzen duen iraultzaren atarian

Azken hamarkada bitan, materia atomoz atomo eta molekulaz molekula manipulatzeko gaitasuna garatu dugu gizakiok. Hartara, gauzatu egin da 1950eko hamarkadan Richard Feynman fisikari ospetsuak irudikatutakoa, berak izen hori eman ez bazion ere: nanoteknologia. Aukera berrien eskutik datoz arriskuak ordea. Nanoproduktuen toxikotasunaz oraindik behar beste ez dakigula salatu dute nazioarteko zenbait taldek.


2012-04-29 | Unai Brea
Zein neurritatik behera da nanoa?

Nanoeskalaren eremua 0,1 eta 100 nanometro bitartekoa dela dio Jose Mari Pitarkek: “0,1ean atomoa dago; DNAren helize bikoitzaren diametroak 2,5 nanometro ditu, erribosomak 10, eta birusak 100 nanometrotik beherakoak izan ohi dira”. Zergatik 100? “Hortik behera, mekanika kuantikoak aurreikusten dituen energia-maila kuantizatuak ageri-agerian jartzen dira eta sistemak makro-eskalako ohiko ezaugarrien aldean propietate nabarmenki ezberdinak erakusteko adinako txikiak... [+]