Firefox nabigatzailearen 20. bertsioa argitaratu dute, hasieratik euskaraz

Mozilla fundazioak Firefox nabigatzailearen 20. bertsioa kaleratu du Linux, Windows, Mac eta Android plataformetarako. Lotura honetatik jaitsi daiteke euskarazko bertsioa.

Alemaniak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu du

Alemaniako Gobernuak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu zien herritarrei asteartean, nabigatzailean errore bat aurkitu ondoren. Microsoftek adierazi du crackerrak nabigatzaileren segurtasun sistema erasotzen saiatzen ari direla, baina sortutako arazoak txikiak direla.

Firefox 3 nabigatzaile librea euskaraz deskargatu daiteke

Gaur da Firefox 3 nabigatzailearen lantzamendu ofiziala. Mozilla Fundazioak, nabigatzaile librearen egileak, errekorra egin nahi du, egun bakarrean egindako software deskarga gehien lortuta. Gainera, Firefox 3 euskaraz deskargatzeko aukera ere badago dagoeneko.

Firefoxek Internet Explorerrek baino zabalpen handiagoa du Finlandian eta Eslovenian

XiTi aholkularitza enpresa frantziarrak emandako datuen arabera, europarren %25ek erabiltzen dute Mozillaren Firefox nabigatzailea. Oraindik Microsoften Internet Explorer da nagusi ia herrialde guztietan, baina kode irekiko nabigatzaileak geroz eta zabalpen handiagoa du, bereziki Europa erdialdean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys