Bullyingari aurre egitea lortzen ari den metodo finlandiarra ezarriko dute 52 ikastolatan

2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute. Arreta biktiman edota erasotzailean bakarrik jarri beharrean, talde osoa gidatzen duten arauak aldatzea da metodoaren oinarria, gertatzen denaren lekuko direnengan eraginez. Datorren ikasturtetik aurrera, 52 ikastolatan ezarriko dute KiVa.

"Bullyinga denen ardura dela ulertzen dute ikasleek"

2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute, eta herrialdeko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %90etan ezarri da. Metodoaren arrakasta ikusita, hamar bat herrialdetara hedatu dute eta gurean ere, KiVa aztertzeko lan jarduna antolatu du Ikastolen Elkarteak. Besteak beste, programaren nazioarteko koordinatzaile Johanna Alanen izan dute gonbidatu.

Ikasgaiak ezabatuko dituzte Finlandian

Eskola-orduak materiaka eta ikasgaika banatu ordez, gaitasunak ikuspegi globalagotik proiektuka eta egoera errealetan oinarrituta landuko dituzte ikasleek Finlandian, 2016tik aurrera.

800 euroko oinarrizko errenta unibertsala ezarriko dute Finlandian

Eman beharreko pausoak mahai gainean jarri ditu Finlandiako Gizarte Segurantzak, herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jaso ahal izateko. Hilero 800 euro jasoko lituzke finlandiar bakoitzak, inongo baldintzarik gabe.

Emakumeak telesail nordikoetan

New Yorkeko Film Akademiak Genero berdintasunik eza zineman izenburuko txostenean 2007tik 2012ra bitartean diru gehien bildu duten Hollywoodeko 500 filmetan oinarrituta, emakumezko rolak aztertu zituen zinemaren barruan orain hilabete batzuk. Bertan irakur daiteke testua duten rol guztien %30,8...

Finlandian protesta jendetsuak murrizketen aurka

Irailaren 18an milaka pertsona irten ziren kalera Finlandiako hiriburuan, Helsinkin, murrizketa sozialen aurkako manifestaldian. Hiru sindikatu nagusiek antolatutako mobilizazioan Finlandiako lehen ministro Juha Sipilä eskuindarraren aurka jo zuten.

Derrigorrez ikusi beharreko telesail nordikoak

Herrialde nordikoak, bost estatuz osaturiko eskualde geografikoa: Danimarka, Finlandia, Islandia, Norvegia eta Suedia.

EBn Pioneer-en arto transgenikoa landatzeko bidea zabaldu da

Europako Batzordea prest dago arto transgenikoa Europako lurretan landatzea baimentzeko, hemeretzi estatu kidek erabaki horren aurka bozkatu badute ere.

Finlandia eredu

Finlandia haurtxoen babesean ere eredugarria da. Adibidez, ume guztiak aukera berdinekin jaio daitezen, Gobernuak haurdun dauden emakume guztiei kaxa bat ematen die duela 30 urtetik.

Eredu finlandiarraren gakoak

Irakaskuntzan eredu dira finlandiarrak eta munduko emaitzarik onenak lortu ohi dituzte neurgailuetan. Hona Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsuaren gakoak, gaian aditu den Xavier Melgarejori Eldiario.es egunkarian egin dioten elkarrizketatik aterata.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys