2018-06-19 | Axier Lopez

Estadio, taberna eta albistegietako orroak futbola ez den gainerako guztia estaltzen hasi dira, baita nazioarteko futbolarekin lotutako negozio ilun eta ustelak ere. 2015eko AEBetako fiskal nagusiaren hitzak ahanzturaren zingiran urperatu dira jada: “Futbolaren kupuletan agerikoa, sistematikoa eta sakonki errotutakoa da ustelkeria”. Errusiako gizonezkoen munduko futbol txapelketari begira izango dira 3.400.000 lagun, FIFAren datuen arabera. Eta badakigu kiroletik baino negoziotik... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

'FIFA go home'
Guaranien buruzagi bat bahitu eta torturatu dute, Munduko Kopa hasteko 10 egunen faltan

Guaranien komunitateko lider indigena gazte bati eraso egin diote astelehenean, Survival erakundeak zabaldu duenez. Bere kasuak irakurketa politiko nabarmena du, guaraniek beren lurretara itzultzeko aurrera daramaten borrokan pieza gakoetako bat baita Valmir izeneko gaztea.