Gizartea > Herri mugimenduak > Feminismoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Zuriñe Rodriguez kazetariari beti interesatu zaio ea emakumeek zer rol bete dituzten gatazka armatuetan, baina konturatua zegoen beti dela errazago urrutiko korapiloak aztertzea norberarenak baino. Hara non, ordea, masterreko lanean zer gai landuko zuen erabaki behar zuen astean, orduantxe iragarri zuen ETAk behin betiko utziko zuela jardun armatua. Eta hala ekin zion Rodriguezek hura aztertzeari, gure hau.

Feminismoa kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Feminismoa
Iritziak
Sakonean
2018-04-15 | Miren Osa Galdona
EITBko eztabaida saioak
Emakumeak jokoz kanpo

Oso boladan daude, iritzi sortzaile indartsuak dira: irrati-telebistetako tertulia saioez ari gara. Hitz eta pitz aritzen dira, makina bat gaiez, sarri elkarri hitza kentzen eta ahotsa goratzen. Solaskideen artean nabarmen gailentzen dira gizonezkoak. Datuak EHUko ikertalde batek eskaini ditu. ARGIAk hainbat tertuliakide eta aurkezleren iritzia jaso du. Zergatik gonbidatzen dituzte hain emakume gutxi? Eta zergatik esan ohi diete emakumeek ezetz gonbidapenei? Zer egin daiteke desoreka... [+]


Ama txarra dela esanez etengabe epaitzen dutenei barre egin die emakume honek

Kirolaz mintzatzen da sare sozialetan (entrenatzaile pertsonala da), baina uzten dizkioten komentario askok ama bezala epaitzen dute: ama txarra dela haurdun zegoenean entrenatzeagatik, abdominalak izateagatik, seme-alabekin batera lo egiteagatik, haurrak nahikoa ez estaltzeagatik… Zerrenda luzea da eta testuz lagundutako argazki bat eskaini die kritika horiei guztiei; ardoa edaten ageri da bertan, alaba txokolatea jaten eta semea tabletarekin.


2018-04-06 | Baleike
Zumaiako ehun bat emakumek eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu dute jaien atarian

Ostiralean hasiko dira San Telmo jaiak Zumaian, zalantzarik gabe herriak dituen jai garrantzitsuenak. Festa giroa eta alaitasuna nagusituko dira beste behin ere. Hori hala izanda ere, eraso sexisten arriskuak hor jarraitzen duela salatu zuten atzo Amaiako plazan bildutako emakumeek. Irakurketa bat egin zuten eta baita eraso sexisten aurkako protokoloaren berri eman ere. 


Gorputzetik pasa gabe ezin da ikasi

Emakumeak bertsogintzan bidetxoa egiten hasi arte, apenas aipatu den “gorputza” bertsolaritzan. Bazirudien lepotik gorakoa bakarrik zela bertsolaria. Baina bazen kontraesan handi bat: “plazan egiten da bat bertsolari” esaten baitzen. Eta zer da plaza,  jendaurrean kantari ari den gorputz bat ez bada?


2018-04-05 | Gazte Akelarrea
Kontraesanak
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

"Hau ez da koherentzia kontua. Kontraesanek egiten gaituzte, kontraesanak gara. Zeharkatzen gaituzte zalantzek, lehertu batzuetan. Horiek gainditzearekin batera, egiten dugu aurrera, gainditzen gara. Hau ez da koherentzia kontua, kapitalismo heteropatriarkala da". 2018ko Gazte Akelarrearen ekitaldi nagusian jarritako bideoa.


2018-04-01 | Amaia Zabala
Louisa Wall
"Datozen hamar urteetan Zeelanda Berriaren erabateko deskolonizazioa lortzeko esperantza daukat"

Zeelanda Berriko errugbi izarra, LGBTI kolektiboaren borrokan liderra eta herrialdeko komunitate indigenaren defendatzaile sutsua da Louisa Wall maoria (1972). Parlamentari dihardu, britainiarren kolonizazioak utzitako ondorioei aurre egitea helburu.


2018-04-01 | Garazi Zabaleta
emakumeentzako sendabelar tailerrak
Osasunaren autogestioa lantzen

Arrasaten dihardu Ekin Emakumeak elkarteak. “Gure hiru ardatzak euskara, aniztasuna eta emakumeak dira”, azaldu du Amagoia Muniozguren Urkiza kideak. Osasunaren autogestioa lantzeko emakumeentzako sendabelar tailerra egin dute otsailean eta martxoan.

Ama lurrak eskainitako lehengaiekin botikina osatzen

“Galtzen hasita zegoen jakintza berreskuratzea eta gure osasunaren autogestioa guk geuk egitea da asmoa”, dio Muniozgurenek. Izan ere, ahaztu egiten zaigu askotan... [+]


Reiki terapia
Energiaren kanalizatzaileak

Rei; unibertsoa eta Ki; energia, unibertsoaren energia, alegia. Izen hori hartzen du eskuen bitartez energia gorputzera transmititzea helburu duen terapiak, desorekan dagoena orekatzeko. 


2018-03-28 | Axier Lopez
Odolkiak eta emakumeak parekatzen dituen iragarki sexista salatu dute Baionan

Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".