Politika > Faxismoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-05-21 | Jordi Borras

Urteak dira gerra garaiko faxismo zaharrek bizikide dutela bere burua birsortzen asmatu duen ultra eskuin berria. Eredu zaharrekoak gatazken lehen lerroan dira kalean eta berriak bozak biltzen aritzen dira.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Faxismoa
Iritziak
Krabelinak faxismoak eraildakoak gogoan izateko

3.500 krabelin gorrik kolorea eman zioten larunbateko manifestazioari. 1936ko biktimak izan dituzte gogoan. Kolore guztiak izan ziren faxismoaren aurkako protestan. UPN eta PP izan ezik, alderdi politiko guztietako ordezkariak izan ziren. Sindikatuak, gizarte eragileak eta elkarteak ere atera ziren kalera. 


Berlingo kaleetan faxismoari aurre egiten dion 70 urteko aktibista

Graffitiak eta aktibismoa gazteen kontua direla? Irmela Mensah-Schramm emakume berlindarrak 70 urte ditu eta hiru hamarkada daramatza paretetako mezu homofobo, antisemita, arrazista eta naziak, gorroto mezuak oro har, ezabatzen edo mezu baikorrengatik ordezkatzen. Epaitegietatik pasa berri da.


Pintaketa faxista gehiago egin dituzte Iruñerrian

Elkarretaratzea egin zuten Iruñeko udal plazan larunbatean, Euskal Herria faxismo eta arrazakeriaren aurka lelopean.


Bandera espainiarra margotu dute German Rodriguezen hilarrian

Asironen aurkako pintaketak azaldu dira Buztintxuri eta Berriozar arteko pasabidean.


2016-09-11 | Asier Blas
Soroskrazia

George Soros, munduko pertsonarik aberatsenetako bat, finantza munduan espekulatuz aberastu zen. Horrez gain, ezaguna da neoliberalismoa eta Mendebaldeko sistema politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren supremazia moral eta materialaren ideiak hedatzen laguntzeagatik. Aspalditik globalizazioaren bertsio progrea finantzatu du mundu osoan, indar berezia jarriz herrialde sozialista ohietan eta herrialde soberanista-aurrerakoietan.

Sorosen helburua “gizarte irekiak” eraikitzea... [+]


2016-09-01 | ARGIA
"Asiron, ausartu zaitez bizirik daudenekin"

Joseba Asiron Iruñeko alkatearen kontrako pintada mehatxugarriak egin dituzte hiriburuko hainbat tokitan, Mola eta Sanjurjoren gorpuzkinak deshobiratuko dituztela jakin eta hurrengo egunean.


Magufismoaz eta feminismoaz

ARGIAko 2.509 zenbakian June Fernandezek idatzitako Magufak irakurri du artikuluegileak. Ez dio Fernandezen tesiari osoko helegitea egin nahi, baina hark eginiko adierazpenen aurrean beste ikuspuntu bat aurkeztu du.


2016-05-12 | Axier Lopez
'El Jueves' aldizkariko zuzendariari eraso egin diote nazien aurkako azala zabaldu ostean

Europan azken urteotan mugimendu ultraeskuindarren eta neonazien berragerpena salatzeko azala argitaratu du El Jueves aldizkariak. Ahoan bilorik gabe umorea egiteak kritikak jasotzea dakar berarekin. Baina kasu honetan, kritika eraso fisiko bilakatu da. Mayte Quilez zuzendariari eraso egin diote bere etxeko atarian, ElNacional.cat hedabideak jaso duenez.


2016-03-09 | ARGIA
Alemaniako NPD alderdi faxistaren ilegalizazioa eskatuko dute Bilbon

Martxoaren 11an 18:00etatik aurrera kontzentrazioa egingo dute Alemaniako kontsulatuaren aurrean NPD alderdiaren ilegalizazioa bultzatzeko. NPD (Nationaldemokratische Partei Deutschlands), faxismo eta nazismotik oso gertu dagoen alderdia da Sare Antifaxistak salatu duenez. Gaur egun ez dauka ordezkaritzarik parlamentu federalean bai ordea zenbait eskualdeetako eta Europakoan.


Pintada faxistak agertu dira martxoaren 3ko hildakoen omenezko monolitoetan

Gasteizko Zaramaga auzoko –gertaerak izan ziren auzoan– eta Dulantziko monolitoetan agertu dira pintadak, HalaBedi irratiak jakinarazi duenez. Espainiako banderak marraztu eta Falangeko pegatinak jarri dituzte. Hasi dira dagoeneko margoketak garbitzen. 1976ko martxoaren 3an poliziak eraildako bost langileen omenezko oroigarriak dira.