Piztu Ezazu Argia 970x90

“PSN ez dago egiazko aldaketa sozial eta politikoaren alde”

Datorren astean bilera egingo dute EH Bilduk eta Geroa Baik. Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentari hautatu berriak dioenez, gobernua nortzuen artean hasiko den negoziatzen lehenbailehen argitzea eskatuko diote Geroa Bairi.

Bost aukera Nafarroako gobernu berrirako

Aldaketaren indarrek hauteskundeak irabazi ondoren, Gobernu aukerak ari dira aztertzen egun hauetan. Ikusi beharko da ekainaren 17an Nafarroako Legebiltzarra eratzen denerako Uxue Barkosek formularekin asmatu duen.

Dena konpondu da Donostia 2016n

Igandea izango zen oraindik, 23:00ak pasatxo edo. Ordurako nahiko argi adierazten zuten zenbaketek Gipuzkoako botoen tortillak (arrautza pare batekin!) buelta eman zuela. Eta horrek, gure hiriburu oso europar, tope kultural eta erabat inminenteari aldaketa garrantzitsuak ekarri dizkio.

EAJk zentraltasuna irabazi du

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusien gobernagarritasunak EAJren esku izanen dira ia ziur. Jeltzaleek Bizkaian sendo jarraitzen dute, Araban indarrez sartu dira eta EH Bildurekiko lehia irabazi dute Gipuzkoan.

Barkos lehendakari, EH Bildu edo PSNrekin?

Geroa Baiko Uxue Barkos izango da Nafarroako Gobernuko lehen lehendakari abertzale eta euskalduna. Iritsi da aldaketa azkenean, baina ez dago garbi nola jantziko den. 

"Botoa eman ez digutenei aditu diegu eta kasu egingo diegu"

Hasier Arraizek (Sortu) analisi hau egin du 23:20ean: "Urrats handi bat eman nahi izan dugu eta onartu behar dugu ezingo dugula nahi adinako urratsa eman, eta zoriondu behar ditugu gu baino emaitza hobeak lortu dituztenak. Botoa eman ez diguten herritarrei aditu diegu eta kasu egingo diegu. Dena ez dugu ongi egin, kudeaketan eta elkarlanean hobetu behar dugu".

#M24 : hauteskunde gauaren zuzeneko jarraipena

Hauteskundeen jarraipena egiten ari gara minutuz minutu. Emaitzak eta ondorengo balizko paktuak.

Euskadi Irratiak Xabier Olanoren adierazpen "larri" batzuk ezkutatu dituela salatu dute erredaktoreek

EAJren garaian Gipuzkoako Aldundiak enpresa handiak ez ikuskatzeko agindua eman zuela adierazi zuen EH Bilduko hautagaiak irratiko elkarrizketa batean, baina albistegietan ez zen agertu.

Markel Olanoren eta Xabier Olanoren arteko eztabaidaren aurrerapena

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko EAJren eta EH Bilduren hautagaien arteko lehen aurrez aurrekoa ikusgai jarriko dugu maiatzaren 11n, gaueko 21:00etan. Bitartean, aurrerapen gisa, abertzaleen arteko balizko elkarlanaz galdetuta eman zizkiguten erantzun beroak bildu ditugu.

Bi herri elkarganatzeko bi soslai

Udal eta Foru Aldundietarako hauteskundeen kanpaina hasi da. Bi alkate bildu ditugu zio horretara: Urretxuko Oihane Zabaleta eta Zumarragako Mikel Serrano. Bi herri elkarganatzeko bi soslai.

24 euskal kulturgilek 'Free Otegi, Free Them All' kanpainari babesa

24 euskal kulturgilek atxikimendua eman diote Europako Parlamentuan aurkeztu zen Otegiren askatasunaren eta dispertsioaren aurkako manifestuari.

Esa handitzeko lanak gelditzeko eskatu dute hainbat alderdik

Esa gehiagorik ez eta Rio Aragon plataformek bultzatu duten manifestua sinatu dute EH Bilduk, Geroa Baik, Podemos Ahal Dugu-k, Ezkerrak, UPDk, Equok eta Libertate Nafarrak. Urtegia handitzeko lanak sortu dituen lur mugimenduek eta inguruko etxeak hustuarazi izanak kezkak areagotu ditu herritarren artean.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko lehen harria jarriko du EAEko Legebiltzarrak

Etxebizitza eskubidea aitortuko duen lege berria onartuko du EAEko Legebiltzarrak datozen hilabeteetan EH Bildu, PSE-EE eta UPyDren babesarekin. Aldaketa garrantzitsua ekar dezake, herritarrek eskubide hori exijitu ahal izango baitute epaitegietara joz.

Aipatzen ez den klabea: EAJ-EH Bildu

EH Bilduk bakegintzan aurrera egiteko aurkeztu duen bide orri berriak badu barrura begirako logika bat eta badu gizarteari begira egindakoa. Barrura begirakoan, 2011tik hasitako urratsetan, eta batez ere Aieteko Konferentziaren bultzadan oinarrituta, EH Bilduk gatazkaren konponbidean jarri zituen...

Aresti "berpiztuz" Bilbo euskalduntzeko bide-orria aurkeztu dute

“Euskalduntasun urbanoa” garatzeko proposamena aurkeztu du Bilboko EH Bilduk astearte goizean, Udaletxeko eskaileretan egindako ekitaldiaren bidez. Hiriko euskaldun guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituen ordenantza egitearen alde agertu dira, besteak beste.

Bidegiren zorrari aurre egiteko diru-ekarpena egin du Gipuzkoako Aldundiak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Bidegiren finantza beharrei aurre egiteko foru araua argitaratu du eta aurten 8,9 milioi euro emango dizkio.

Beste 10 milioi euroko zuloa Bidegi auzian, Gipuzkoako Aldundiaren arabera

Bergarako Basagoiti eremuko lur mugimenduetan ustez izandako irregulartasunak gehituta, orotara 13,6 milioi eurokoa litzateke balizko iruzurra.

Gipuzkoan euskara ikastea doan izateko neurriak iragarri ditu EH Bilduk

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduko hautagaiak azaldu du helduen euskalduntzea doakoa izateko urratsak emanen dituztela hurrengo legegintzaldian.

Arraiz epaitzea babestu dute "xake-mate" esateagatik

Sortuko presidente Hasier Arraiz epaitzea babestu du EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburu Juan Calparsorok. Herriraren aurkako operazioan, urtarrilaren 12ko atxiloketen ondoren, Guardia Zibilari “xake-mate ematera" deitu zuen Arraizek prentsaurrekoan. Hori delitua izan daitekeela uste du fiskalburuak.

Aldaketari puntua jartzen

Klima aldaketaren kontuan kontzeptu bi dabiltza ahoan, bestelako aldaketetan ere kontuan hartzekoak. Mitigation, hau da, gerora izan daitekeen aldaketa arintzen saiatu, kausetan eraginez aldaketa leuntzeko; funtsean, tenperatura igoera mugatzea. Adaptation, nahitaez bidean den aldaketara egokitzea,...

"Ez dugu kontuan hartzen gobernua Parlamentutik sostengatzea"

EH Bilduko Nafarroako Gobernurako hautagaia da. 2002tik Sakanako Mankomunitateko gerentea da, baina iragan irailean eszedentzia hartu zuen hauteskundeetan burubelarri jarduteko. 1961ean Tafallan jaioa, abokatu lanetan aritu da urte luzez. HBko parlamentaria izan zen 1991tik 1997ra, honen Mahai Nazionaleko auziagatik espetxeratu zuten arte.

Erabakitzeko eskubideaz eztabaidatuko du Nafarroako oposizioak, aldaketaren aldeko manifestazioaren atarian

Nafarroan Aldaketa Sozialerako Batzarrak erabakitze eskubidearen aldeko mahai ingurua antolatu du. Eztabaida datorren ostegunean izanen da, martxoak 12, 19:00tan Iruñeko Katakrak gunean .

Arraiz auzia: EAEko Auzitegi Nagusiaren kotoiaren proba

Segurako makroepaiketaren baitan epaituko dute Hasier Arraiz Sortuko lehendakaria, beste 35 kiderekin batera, baina Eusko Legebiltzarreko parlamentaria denez, bera EAEko Auzitegi Gorenean.

Oiolako urtegia saretik deskonektatzeko eskatuko dio Eusko Legebiltzarrak Barakaldoko Udalari

Ingurumen Batzordeak onartutako legez besteko proposamenaren arabera, Eusko Legebiltzarrak zuhurtzia printzipioa aplikatzeko eta Oiolako urtegiko urik erabiltzen ez dela bermatzeko galdatuko dio Barakaldoko Udalari, kontsumorako egokia dela guztiz frogatu bitartean. Txosten teknikoek hala gomendatuz gero urtegi osoa garbitzeko ere eskatuko dute. 

Laura Perez: "Nafarroan oso argi dago 'kasta' zer eta nor den"

Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi izendatu ostean, Laura Perezek Euskalerria Irratiari eskaini dio lehen elkarrizketa. Aldaketa politikoaren aldeko mezua berretsi du adierazpenetan.

"Helburu bakarrerantz abiatu nahi dugu, erritmo ezberdinetan"

Larzabale, 1975. Euskal filologoa. Irakaslea. EH Baiko eleduna. Martxoko departamenduetako  bozetan hautagaia Amikuze eskualdean. EH Bilduk eta EH Baik Euskal Bidea aurkeztu zuten –Irungo FICOBA erakustazoka– egunaren bezperan elkarrizketatu genuen Donibane Garazin.

Guggenheimen hitzarmena: finantzazioa eta programazioa eztabaida iturri

“New Yorkeko Guggenheimen laguntzaile ezinbestekoak gara, ez bezero hutsak”. Hitz horiekin defendatu du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak datozen 20 urteetarako Solomon Guggenheim fundazioarekin sinatutako akordioa.

Guardia Zibilak "justifikatu gabeko" kontrolik ez egiteko eskatu dute EAJk eta PSEk

Guardia Zibilak "justifikatu gabeko" kontrol gehiago ez egiteko eta Ertzaintzaren eskumenak errespetatzeko eskatu dute EAJ eta PSE alderdiek, EH Bilduk aurkeztutako proposamen bati erantzunez. Koalizio abertzaleak polizia kontrol oro desagertzea eskatu du.

Herri galdeketen araudi berria prest izango da Donostian martxorako

Donostiako udal gobernuak aurkeztutako herri galdeketen araudiaren proposamena onartu da ostegunean egindako bilkuran. Martxoan behin betiko onarpena ematen bazaio, herritarren ekimenez sustatutako galdeketak ez dira udal batzarretik pasa beharko.

Ikurrinak debeku ofizialarekin jarraituko du Nafarroan

Nafarroako Legebiltzarrak atzera bota du Sinboloen Legea aldatzeko gaur aurkeztu den herri ekinaldi legegilea, Guztion Nafarroa guztien ikurrak herri ekimenak aurkeztua. 9.000 sinadura aurkeztu ziren horretarako eta 5.016 eman zituen balekotzat Legebiltzarreko Mahaiak. Bozketaren unean, 23 boto ekimenaren aurkakoak izan dira (UPN, PSN eta PPN) eta 17 alde (EH Bildu, Aralar-NaBai, Ezkerra eta Geroa Bai).
Multimedia

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Erabakitzeko eskubidea #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Xabier Olanoren mezua #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Udalbiltza #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Kutxabank #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Hondakinen kudeaketa #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Gizarte eredua #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Genero berdintasuna #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Euskara #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Ekonomia eta enplegua sustatzeko hiru neurri #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Bidegi auzia #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-12  |  Ezker abertzalea

Zerga eredua #olanotarrak

Markel Olanoren (EAJ) eta Xabier Olanoren (EH Bildu) arteko eztabaida saioa osorik: www.argia.eus/multimedia/olanotarrak/olanotarrak

2015-05-11  |  Ezker abertzalea

Olanotarrak

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagai nagusien arteko lehen aurrez aurrekoa. Markel Olanok (EAJ) eta Xabier Olanok (EH Bildu) ordubetez erantzun dizkiete Xabier Letonak zuzendutako galderei.

2015-02-25  |  Ezker abertzalea

Autodeterminazio eskubidea Euskal Herrian

Autodeterminazio eskubideari buruzko foroa egin zuten Baionako Unibersitatean 2014ko azaroaren 22an, Institut Universitaire de Varenne eta Autonomia Eraiki elkarteak antolaturik. Horren barruan, Euskal Herrian autodeterminazio eskubidea eta horren aldeko mugimendua zertan den aztertu zuten...

2015-02-17  |  Ezker abertzalea

Euskalduntasun urbanoa

Imanol Galfarsoro eta Txerra Rodriguezen hitzaldia, Bilboko EHBilduk antolatuta.

2015-02-09  |  Ezker abertzalea

Energia burujabetzaren alde

Goiener kooperatibako kide Olatz Azurza, EHUko irakasle Gorka Bueno eta EHBilduko parlamentari Dani Maezturen hitzaldia, Markel Peñalbak gidatuta. Zumaiako EH Bilduk antolatu du.

2015-01-19  |  Ezker abertzalea

Politika parekidea al da?

Emakumeek politikagintzan izan dituzten eta oraindik ere bizi dituzten arazoen inguruan aritu dira IDEMtitateak saioan bost politikarirekin. Itxaso Atutxa (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (Ezker Abertzalea), Ainhoa Aznarez (PSN), Josune Ariztondo (EAJ) eta Uxue Barkos (Geroa Bai) elkarrizketatu...

2014-03-13  |  Ezker abertzalea

Jesus Egiguren aho bizarrik gabe

PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi Jesus Egiguren eta Enekoitz Esnaola kazetariaren arteko solasaldia. Irudiak: Erlo telebista.

2013-05-28  |  Ezker abertzalea

LOMCE legeari buruzko mahai-ingurua

2013ko maiatzaren 22an Zumaian, Maria eta Jose ikastetxeak antolatuta Argia eta Baleike aldizkarien laguntzarekin, Espainiako gobernuak onartu berri duen LOMCE hezkuntza legearen inguruko mahai-ingurua. Hizlariak: Jone Berriozabal (legebiltzarkidea - EAJ), Juanjo Agirrezabala...

2013-03-08  |  Ezker abertzalea

Arritxu Santamaria eta Nekane Garmendia (Eusko Ekintza)

Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri mugimenduarekin...

2012-12-21  |  Ezker abertzalea

Xabi Larralde

(Izura-Azme 1970, Baxenabarre). Batasuna alderdiko eleduna da eta Lapurditik egin digu Euskal Herriak bizi duen egoerari buruzko azterketa. Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2347 zenbakian irakurgai dago: www.argia.eus/argia-astekaria/2347/xabi-larralde

2012-10-26  |  Ezker abertzalea

Bakegintzaren aukera eta murrizketen arriskua

EAJk uste baino errazago garaitu ditu EAEko hauteskundeak, baina EH Bilduk ere emaitza oso onak lortu ditu. Bien artean azken urteotako legebiltzar abertzaleena osatzen dute. Ez dirudi ordea burujabetzaren arloan ados jarriko direnik, bakegintza eta normalizazioa sendotzea izango da bien...

2012-10-19  |  Ezker abertzalea

Urkullu eta Mintegi aurrez aurre

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren bozek aginduko dute datorren igandetik aurrera Eusko Jaurlaritza berriaren osaketa zein izango den. Inkesta guztien arabera EAJ eta EHBilduren hautagaiak dira lehendakaritzara heltzeko aukera duten bakarrak. Kanpaina honetan Laura Mintegi eta Iñigo...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys