Jaurlaritzak baimena ukatu dio Gipuzkoan egin beharreko TMB plantari

Gipuzkoako prentsak zabaldu duen albistea jakintzat eman zezakeen gai honetaz interesatuak. Kroniketan, aldiz, irakur daitezke zein argudio dauzkan Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan errauskailurik gabeko TMBari baimenak ukatzeko.

Jaurlaritzaren publizitate instituzionala: ia dena erdal hedabideentzat

Eusko Jaurlaritzak publizitate instituzionalaren zatirik handiena erdaraz argitaratzen diren hedabideei ematen diela jakin da aste honetan eta publizitate gastu hori handiagoa dela euskarazkoek diru-laguntzetan jasotzen duten kopuru osoa baino.

HIESaren kontrako plan estrategikoa jarriko dute abian Jaurlaritzak eta Osakidetzak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak plan estrategiko bat jarriko dute abian, EAEn sexu bidezko gaixotasunen intzidentzia jaisten jarraitzeko helburua duena. Azken urteetan kutsatze kopuruak beherantz egin arren, oraindik beharrezkoak dira mota horretako gaitzen aurkako programa espezifikoak, Jon Darpon Osasun sailburuaren esanetan.

Hekimen: "Hedabideen diru laguntza politika aldatu behar da"

Hekimen Euskal Hedabideen elkarteak ezohiko batzar nagusia egin du ostiralean Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetan bestelako politikak behar direla nabarmendu dute sektoreko kideek.

Osakidetzak immigranteei zerbitzuak “murrizteko” neurriak hartu ditu, ELAren arabera

ELAk salatu du osasun zerbitzu unibertsalak murrizteko neurriak hartu dituela Osakidetzak eta eskatu du erabakia atzera botatzeko.

"Zer nahi dugun bezain garrantzitsua da nola lortu nahi dugun esatea"

Bermeo, 1960. EAJko kidea da. EAEko Herri Administrazio eta Justizia sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Espainiako Justiziaren independentzia zalantzan jartzea arriskutsua  dela esan digu. Bere iritziz, epaileen artean denetarik dago. Esaterako, Pablo Ruz edota Eloy Velasco epaileek hartutako neurriak lekuko, PPren gustuko ez direnak.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak hedabideentzat: albiste eta iritzi bilduma

Argia “‘Berria’-rentzat diru-laguntza %14 murriztu du Jaurlaritzak” (2014-10-21) “ARGIAren Interneteko guneak %20 gutxiago jaso du Jaurlaritzaren diru laguntzetan” (2014-10-22) Berria “Diru laguntzez eginiko banaketa babestu du Jaurlaritzak”...

Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu dituzte euskarazko hedabideentzako diru laguntzak

Eusko Jaurlaritzak irismenean oinarritutako diru laguntza banaketa berria defendatu du, nahiz eta “zer hobetua” dagoela aitortu. Eusko Legebiltzarrean egin dute agerraldia Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Hezkuntza Sailburu Cristina Uriartek. Uriartek adierazi du “pozik eta harro” dagoela hedabideei emandako diru-laguntzekin.

Baztarrikaren elkarrizketa irakurtzen

Berriak aurtengo Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetan jaso duen murrizketa dela eta zalaparta piztu da euskarazko hedabideetan. Nik ere jarraitu dut eztabaida gertutik. Batzuetan gertuegitik, Patxi Baztarrika hizkuntza politikarako sailburuordeari Goienak egindako elkarrizketa bezala; lerro...

Jaurlaritzak 2015eko aurrekontuak aurkeztu ditu, PSErekin adostasun bila

Ekainean zehaztu zituzten proiektuaren ildo ekonomikoak, eta astearte honetan Gobernu Kontseiluan onartu dituzte.

"Ez gaitezen engaina, Kutxan alderdiak eta sindikatuak daude, eta berdin segituko du"

Urriaren 24an Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtu ala ez bozkatuko du. Erabaki garrantzitsu horren aurretik bildu gara finantza erakundeko lehendakari Xabier Iturbe Otaegirekin (Pasaia, 1963), Kutxak eta Kutxanbankek hartuko duten norabideaz galdezka.

Babes Ofizialeko Etxeen jabetza ez da diruz lagundu behar Jaurlaritzaren ustez

Babes Ofizialeko Etxebizitzen jabetza ez litzateke diru publikoarekin lagundu behar, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuaren iritziz. Hutsik dauden etxebizitzak alokatzea izango da etorkizuneko politiken helburua.

Beltran de Herediak ETAri egotzi dio Ertzaintzaren euskalduntze mantsoa

Ertzaintza euskalduntzeko plana aurkeztu du Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak legebiltzarrean. Egitasmoaren helburua polizia “euskaldunagoa” lortzea eta lana bi hizkuntza ofizialetan egiteko gaitasuna edukitzea direla esan du.

Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia martxan da

Euskal Kulturgileen Elkargoa (EKKI) ezaguna egiten ez bazaizu, lasai, hemendik aurrera izango baituzu haren berri. EAEko buletin ofizialean urriaren 21ean argitaratu denez, Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio nagusiki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egile eskubideak kudeatuko dituen erakundea izateko.

ARGIAren Interneteko guneak %20 gutxiago jaso du Jaurlaritzaren diru laguntzetan

ARGIAren sareko edizioak %20ko murrizketa izan du aurtengo Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzetan 2013an jasotako kopuruarekin alderatuta. Paperezko edizioaren laguntzak antzera mantendu dira, jaitsiera txiki bat izan den arren.

'Berria'-rentzat diru-laguntza %14 murriztu du Jaurlaritzak

Berria 210.000 euro gutxiagorekin lagunduko du Eusko Jaurlaritzak. 1,3 milioi euro jasoko ditu egunkariak, hura sortu zenetik laguntzarik txikiena.

Pobrezia “normalizatu” ez dadin mobilizatzera deitu du Gunek

Ostiralean Bilbon eta azaroaren 7an Gasteizen egingo dira elkarretaratzeak, pobreziaren eta prekarietatearen aurka.

Batu, ez eragotzi

HITZEMAN  programa aurkeztu berri du Jonan Fernandez zuzendari duen Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak, presoen bergizarteratzea helburu eta, funtsean, euskal presoen gaian kontsentsuzko irtenbide bat bideratu guran. Sakabanaketarekin amaitzea helburua duen Sare...

Diru-sarrerak bermatzeko errenta herritar gutxiagok jaso dute irailean EAEn

Bigarren hilabetez jarraian, Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jaso duen herritar kopuruak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Lanbidek emandako datuen arabera. Abuztuan 202 lagun gutxiagok jaso zuten, eta irailean beste 29 gutxiagok, 65.337 herritarrek orotara.
EAJ

Juan Maria Aburto proposatu du EAJk Bilboko alkategai izateko

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua aukeratu du Bizkaiko EAJk Bilboko alkatetzarako hautagai izateko.

Kontziliaziorako laguntzak agortu izana salatu du LABek Lakuan

Eusko Jaurlaritzak lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntzak ahitu izana salatu du LAB sindikatuak. Ostiralean 11:15ean Lakuan, Kontziliazio eskubidearen alde, ampliación de presupuestos ya! lelopean elkarretaratzea egin du.

300.000 hiztun irabazi ditu euskarak hiru hamarkadatan, Jaurlaritzaren arabera

Azken 30 urteetan euskarak 300.000 hiztun irabazi ditu, horietatik 100.000 euskaltegietako helduen alfabetatzeari esker. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eman du datuen berri, asteazkenean egindako 'Poziktibity' kanpainako hirugarren bideoaren aurkezpenean, Bilboko Bizkaia Aretoan.

Kontziliaziorako eskariak: otsailera artekoak baino ez ditu ordainduko Jaurlaritzak

Lana eta familia bizitza uztartzeko laguntzak jaso ahalko dituzte otsailaren 28ra arte eskatu dituztenek, Gara egunkariak argitaratu duenez. Gainerakoek itxaron egin beharko dute 2015eko diru-laguntzetaraino. 

Utzi euskara politikakerietatik salbu!

Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Jokin Azkuek Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariari erantzun dio, ARGIAn egindako elkarrizketan esandakoen harira.

Liburutegientzako kanonaren eragina leuntzen saiatuko da Eusko Jaurlaritza

Egile eskubideen inguruko kanon ordainketak erabiltzaile eta egileengan eraginik txikiena izan dezan, liburutegi publikoekin negoziatuko duela esan du Eusko Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuak onartutako lege-dekretuak liburutegiek liburuak erosteko duten diru-kopurua murriztu dezakeela uste du Kultura Sailak, Alberto Moyano kazetariak Diario Vascon jaso duenez.

Alarde parekidearen bandera eramatea eskaini dio Jaizkibel konpainiak Jaurlaritzari

Alarde parekidearen alde lan egiten duen Hondarribiko Jaizkibel konpainiak bere bandera eramatea proposatu dio Jaurlaritzari, irailaren 8ko alardearen desfilean.

Bake prozesua "geldo" doa baina "atzeraezina" da, Jaurlaritzaren hitzetan

Bake prozesua haiek nahi baino geldoago doala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari Jonan Fernendezek. Dena den, gehitu du prozesua "atzeraezina" dela eta duela sei hilabete onartutako Planaren 18 ekimenetatik 17 abian daudela jada.

Donostiako Piratek lortu dute jai gunea muntatzeko baimena

Donostiako Piratek La Flamenka gunearen muntaiari ekin diote ostegun goizean Jaurlaritzaren baimenari itxaron gabe. Eguerdirako iritsi da EAEko gobernuaren agiria azkenik, jai gunea muntatzeko baimena emanez.

Guardia Zibilaren errepide kontrolek justifikaziorik ez dutela dio Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak “terrorismoaren” aitzakian egiten diren errepide kontrolak bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Barne Ministerioari. Operazio horiek ez dutela “justifikazio polizialik” eta “herritarren ondoez-iturri” bihurtu direla adierazi du Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordetzak.
Multimedia

2014-11-21  |  Eusko Jaurlaritza

Euskal Komunikabideen finantziazioa hizpide

Euskarazko hedabideen finantziazioaren inguruko solasaldia egin dute aste honetan, Ikasbide Kultur Elkartean. Bertan parte hartu dute Gorka Bereziartua Argiako kazetariak eta Mikel Arrieta Berriako Komunikazio arduradunak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei buruz aritu dira hizketan, eta baita...

2014-11-19  |  Eusko Jaurlaritza

Patxi Baztarrika Ahoan Bilorik Gabe

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika.

2013-06-14  |  Eusko Jaurlaritza

Ertzaintzak Donostiako AskeGunean izandako jarreraren salaketa Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean izan zen Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria Ertzaintzak Donostiako AskeGunean erabilitako bortizkeria salatzen. "Ertzaintzak ez du ez kazetari, ez inongo herritarrik horrela tratatzeko eskubiderik". EAJko Iñigo Iturratek ertzaintzaren jarrera...

2012-10-19  |  Eusko Jaurlaritza

Urkullu eta Mintegi aurrez aurre

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren bozek aginduko dute datorren igandetik aurrera Eusko Jaurlaritza berriaren osaketa zein izango den. Inkesta guztien arabera EAJ eta EHBilduren hautagaiak dira lehendakaritzara heltzeko aukera duten bakarrak. Kanpaina honetan Laura Mintegi eta Iñigo...

2008-04-20  |  Eusko Jaurlaritza

Miren Azkaraterekin elkarrizketa

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultur sailburu Miren Azkaratek akordiorako duen irrika ekintzetan ager dezan gonbidatu du Espainiako presidente Zapatero. Kultur eremuan berriz, Egunkaria eta Praileaitz aferez nahiz Balenciaga museoaz mintzatu da.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys