Piztu Ezazu Argia 970x90

‘Euskaldundon Egunkaria’-ren zero zenbakia atera zen duela 25 urte

1990eko uztailaren 15ean Donostiako Belodromoan egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten euskarazko egunkariaren prototipoa.

Jaurlaritzak euskal hedabideen gomendioak aintzat hartu gabe banatu ditu diru laguntzak

Komunikabide euskaldunek egindako gomendioak kontuan hartu gabe ebatzi du Eusko Jaurlaritzak 2015eko diru laguntza deialdia. Iaz baino diru gehiago banatu du, baina hedabideek eskatzen zuten irizpide aldaketa kontuan hartu gabe.

Elizondotik Iruñerrira jauzia

Xaloa Telebistak lehen urratsak 1997an eman zituen Elizondon. Inguruko eskualdeetara iristen da seinalea. Urte erdi da telebistak Iruñerrira jauzi egin duela. Zazpi langile ari dira Iruñerriko lantaldean. 

Pello Sarasola ETBko zuzendari ohia hil da

Ostegunean EITBk jakinarazi duenez, Pello Sarasola hernaniarra hil da. 50 urte zituen eta iazko martxotik euskal telebistako zuzendaritza utzita zegoen, gaixotasun batek eraginda.

Askatasuna, pluraltasuna, garapena

MINA egitera joan ziren eta horrekin euskal hedabideen komunitatea mindu zuten, hor da koska; medio batean edo bestean idatzitakoa balitz, iritzi askatasunaren esparrukoa litzateke eta kito. Kazetari, kultura eta politika munduko jende askoren erreakzioa azkarra izan zen Arrasaten Goienako...

Emile Larre euskal kulturaren sustatzailea hil da

2015eko maiatzaren 30ean hil zen Kanbon 89 urte zituela. Apaiza, kazetaria eta idazlea izan zen. 1969. urtean Herria astekariko zuzendari izendatu zuten eta 33 urtez aritu zen kargu horretan. Astekaria baino lehenagoko garaietan Sokorri goitizenarekin sinatzen zuen Gazte aldizkarian. Euskal...

Zerbait pintatzen dugu herri honetako iritzi publikoan

Gaur goizean ikusi dut Goienaren kontra margoketak egin dituela norbaitek. Eskualde horretan hauteskundeek utzi dituzten emaitzak kontrako eztarritik joan zaizkio antza, eta errudunen bat bilatu behar, non eta euskal prentsan.

Euskal hedabideak, zenbaki bat baino gehiago

Iristea eskatzen zaie euskal hedabideei. Zabaltzen dituzten edukiek izan ditzatela kontsumitzaileak. Normala: hedabideek komunikatu egin behar dute, eta bestaldean hartzailerik ez badago, bozgorailu mutuak dira. Baina iristea ez da norabide bakarreko bidea. Iristea eztabaida eragitea da, mezuei oihartzuna ematea, hiztun komunitatea elikatzea, sareak ehuntzea. Horregatik, bai, zalantzarik gabe: euskal hedabideak iristen dira. Balio soziala hor dute.

CAF-Elhuyar sariek lau zientzia lan goraipatu dituzte

Amaia Portugal, Estitxu Villamor, Ostaizka Aizpurua eta Gorka Azkune izan dira aurten zientzia eta teknologia euskaraz dibulgatzen egindako lanengatik sarituak.

Euskarazko komunikabideak eta Jaurlaritza biltzen ari dira finantzazio eraginkorragoari begira

Bilera erronda hasi dute Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Apirilaren 28an egin zuten lehen bilkura eta sektorearen finantzazio publikoa eraginkorrago bihurtzeko neurriez hitz egin zuten.

'El Diario Vasco', 'El Mundo Deportivo'... eta 'Maxixatzen'

Duela 19 urte argitaratu zuten lehenengo aldiz Maxixatzen aldizkaria, Azkoitian (Gipuzkoa). Azken sei urteetan, publikazioa etenda izan du kudeatzen duen Maxixatzen euskara elkarteak. Geldialdia egin zuten hausnarketarako astia izateko, euskara elkarteak nondik jo pentsatu nahi zuen.   ...

Erran.eus Nafarroako Mendialdeko atari digitala martxan jarri dute

Erran.eus, Nafarroako mendialdeko agerkari digitala aurkeztu dute. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapak bat egin dute proiektuan informazio “osatuagoa” eskaini eta entzule eta irakurleak atari bakarrean biltzeko asmoarekin: “Hango eta hemengo informazioa bilduaz, eskualdearen erakusleihoa izateko jaio da erran.eus”, aipatu dute aurkezpenean.

Tokian tokiko lanak dakar alea

Euskarak har ditzakeen bide anitzak erakusten ditu bi urtetik behin Korrikak. Araban, etxe barrurako bidea hartua du joan den urte amaieraz geroztik, haraino heltzen baita Arabako Alea astekaria. Aberatsago bilakatu dira, beraz, euskara nahiz tokian tokiko informazioa.

Elhuyar aldizkaria hiru hilean behin argitaratuko da aurrerantzean

Egoera ekonomikoak behartuta, Elhuyar aldizkariak maiztasuna murriztuko duela iragarri du. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatuko da.

Euskal hedabideen diru laguntzak publizitate irizpideekin banatu direla diote adituek

Hedabide euskaldunetan egiten den inbertsio publikoa audientzien arabera banatzeak “zalantza metodologiko ugari” sortzen ditu, Euskal Herriko bost unibertsitate irakaslek egindako azterketen arabera.

Iruñerriko Euskaldunen Agerkaria, komunitateari zabalik

Iruñerriko Euskalerria Irratiak eta Tokikomek proiektu berria aurkeztuko dute ostiralean 19:00etan Iruñeko Katakrak gunean. Informazio lokala landuko dute, eta komunitateari tarte zabala eskainiko dio.

Literatura izango du ardatz ‘111’ aldizkari berriak

111 literatura eta kultura aldizkari berriaren 0 zenbakia aurkeztuko dute asteartean Andoaingo Bastero kulturgunean.

Laura Perez: "Nafarroan oso argi dago 'kasta' zer eta nor den"

Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi izendatu ostean, Laura Perezek Euskalerria Irratiari eskaini dio lehen elkarrizketa. Aldaketa politikoaren aldeko mezua berretsi du adierazpenetan.

Xorroxin irratia berriz ere martxan

Nafarroako irrati euskaldun beteranoak uhin bidezko emisioa berreskuratu duela jakinarazi du.

Xorroxin irratiak ezin du emititu, ustez tximista batek errepikagailua erreta

Xorroxin irratiak Legate mendian daukan errepikagailua erre egin da eta uhin bidez emititu ezinda geratu dira.

IDEMtitateak: "Emakumeak denonak diren gaiez hitz egiten jartzen ditugu"

Hamaika Telebistaren IDEMtitateak saioak jaso du 2015. urteko Telebistako Argia Saria.

Estatuaren eta ETAren biktimak batuko ditu Antxeta irratiak bizikidetza sustatzeko

Antxeta irratiak bizikidetza sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Bidasoa bailaran otsailaren 5ean, 12an eta 19an. Lehenengo egunean Guardia Zibilaren, talde paramilitarren eta ETAren biktimak eta haien senideak elkartuko ditu.

'H28' euskarazko aldizkari satirikoa, asteazkenean abian

H28 euskarazko hilabetekari satirikoaren lehen alea plazaratuko dute hainbat marrazkilarik bihar, Issuu plataforman.

Beha.eus agerkaria jaio da: Euskal Herriaren nazio izaera eta kohesioa helburu

“Herria ezagutu, herria izateko” lemapean jaio da Beha agerkaria. Gizarte eta ekonomia gaiak ardatz hartuta Euskal Herriaren nazio izaera eta kohesioa lantzea du helburu.

Inbertsio publikoak euskarazko komunikabideentzat: izoztuta eta gutxitzen

Azken urteotako inbertsio publiko txikiena egingo dute Hego Euskal Herriko administrazioek euskarazko hedabideetan, Hekimen elkarteak jakinarazi duenez.

'Puntua' aldizkaria aurkeztu du Goienak

Puntua aldizkari berria Goiena Klubeko bazkideek jasoko dute ostiraletan, Goiena paperekoarekin batera. 48 orri izango ditu, guztiak koloretan eta askotariko gaiak jasoko ditu.

'Alea' Arabako euskarazko astekari berria kalean da jada

Alea astekariaren proiektua Geu Gasteiz Euskalduna elkarteak, Goienak eta Berriak jarri dute abian, bi helbururekin: euskararen erabilera eta presentzia areagotzea eta euskarazko informazioaren bitartez lurraldea kohesionatzea.

‘UK’ aldizkaria desagertu eta ‘Hiruka’ abiatuko da

Batek ez, bi komunikazio proiektuk itxiko dituzte ateak, baina ordainetan hiru euskarritan arituko den komunikazio egitasmoa jarriko dute abian Bizkaiko Uribe Kosta eskualdean. Hiruka komunikazio taldeak atari digitalari, paperezko astekariari eta irratiari helduko die. Bistan denez, ez dira...

Euskal hedabideen diru-laguntzak: egoera desblokeatzeko proposamena egin die Hekimenek alderdiei

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak proposamen zehatza egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei: datorren urteko aurrekontuetan milioi bat gehiago bideratu dezatela euskarazko hedabideentzat.

Irismena, haiena

Ardanza I aroan audientzia esaten zitzaion. Horretan ez ginen txapeldun euskarazko hedabideok aspaldi urrun hartan eta gaur ere ez.
Multimedia

2015-05-14  |  Euskarazko hedabideak

Hekimen, komunitatean txertatuta dagoen proiektua

Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bilera erronda hasi dute. Horren harira, Iban Arregi eta Alberto Barandiaran Hekimen-eko kideekin izan gara, bilera horiei buruz, eta egun elkarteko hedabideek bizi duten egoeraz, arazoez eta...

2014-11-21  |  Euskarazko hedabideak

Euskal Komunikabideen finantziazioa hizpide

Euskarazko hedabideen finantziazioaren inguruko solasaldia egin dute aste honetan, Ikasbide Kultur Elkartean. Bertan parte hartu dute Gorka Bereziartua Argiako kazetariak eta Mikel Arrieta Berriako Komunikazio arduradunak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei buruz aritu dira hizketan, eta baita...

2014-10-13  |  Euskarazko hedabideak

Literatura eta emakumea

Literaturan emakumeari, bere gorputzari eta sexualitateari eman zaion tokia aztergai IDEMtitateak saioan, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Iratxe Retolaza idazleekin.

2013-11-22  |  Euskarazko hedabideak

Euskarazko hedabideen iragana, oraina eta geroa

Atariako zuzendari Ainhoa Oiartzabalek, Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek, Berriako zuzendari Martxelo Otamendik eta Euskadi Irratiko albiste buru Aritz Agirrek parte hartu zuten Tolosako kultur etxean egindako mahai inguru honetan (2013-11-21) . Iturria: Tolosaldeko Ataria

2013-09-09  |  Euskarazko hedabideak

Aho bizarrik gabe: Martxelo Otamendi

Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, 'Aho bizarrik gabe' ekimenaren baitan, Azpeitiako Sanagustin kulturgunean. Mikel Ayestaran kazetariarekin solasean. Irudiak: Erlo Telebista

2013-06-12  |  Euskarazko hedabideak

Berria opa eta topa

Pixel Ekoiztetxeak BERRIAren 10. urteurrenaren harira eginiko bideoa.

2013-03-14  |  Euskarazko hedabideak

Emakumeak komunikazioan

Mahainguruaren partaideak Maddalen Iriarte (ETBko aurkezlea), June Fernandez (Pikara magazineko kazetaria) eta Maria Gonzalez Gorosarri (kazetaria eta Albistetan blogaren sortzailea) izan ziren. Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Ikasle Abertzaleak-ek antolatu zuen, 2013ko martxoaren 7an.

2013-03-04  |  Euskarazko hedabideak

Bixente Ameztoyren ARGIAko azalak

1978. urtean Bixente Ameztoyk (Donostia 1946 - Villabona 2001) Zeruko Argia aldizkarian egindako 36 azal.

2013-02-25  |  Euskarazko hedabideak

Euskal esparru komunikatiboa

Joxemi Zumalabe hil zela hogei urte bete ziren 2013ko urtarrilaren 12an. Haren omenez hainbat ekitaldi izan ziren aste horretan, tartean mahai-inguru hau. Moderatzailea: Naroa Iturri Hizlariak: Lorea Agirre (MU), Iñaki Soto (Gara), Iban Arregi (Berria) eta Gorka...

2013-01-11  |  Euskarazko hedabideak

Luzien Etxezaharreta

1946ko abenduaren 14an sortu zen Hazparnen. Fisikan lizentziatua Paueko unibertsitatean, Maiatz literatur elkarteko sortzaile eta koordinatzailea da hastapenetik gaur arte. Gure Irratiaren sorreran ere parte hartu zuen, bertako langilea izan da urte luzez, eta egun 2012ko Argia Saria jaso duen...

2012-02-17  |  Euskarazko hedabideak

Euskararen berreskuratzea: Hedabideak

Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburua eta dokumentalaren oinarrian, bi galdera daude: zergatik dira garrantzitsuak hedabideak hizkuntza baten biziraupenerako? Eta, zer du Euskal Herriak emateko arlo honetan? Gaur egun, euskara hutsean argitaratzen diren egunkariak ditugu; euskaraz...

2012-02-03  |  Euskarazko hedabideak

Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria

2011ko irailaz geroztik abendu amaierara bitarte Gaztezulo webguneko eztabaidagunean irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu dira Arnaldo Otegiren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta...

2012-02-02  |  Euskarazko hedabideak

Asisko Urmeneta

Asiskorekin solasean aritzean, irudiak etengabe heltzen zaizkizu burura. Euskararen maitale gartsua, mingaina eskua bezain trebea du, irudimena borborka eta irri karkaila beti aireratzeko prest. Irakurri elkarrizketa osoa aldizkariaren 2306. zenbakian

2012-01-19  |  Euskarazko hedabideak

Nafarroako euskarazko hedabideak larri

Urterik onenean Nafarroako Gobernuak 230.000 euroko diru-laguntza eman die. Aurten zero euro jasoko dute. Kolpea ez da izango neurri berekoa hedabide guztientzat, baina batzuk kinka larrian izango dira

2011-02-16  |  Euskarazko hedabideak

Euskarazko hedabideak elkarrekin, sostengu handiago eske

Agerraldia egin zuten Donostian atzo 80tik gora euskarazko hedabide ez publikok, tartean ARGIAk. Bertan salatu zuten "instituzioek sektorearen estrategikotasuna hitzez onartzen dutela", baina gerora, sostengu ekonomikoa murriztu egin zaiela, medio batzuk desagertzeraino. Sektoreari...

2008-06-22  |  Euskarazko hedabideak

Martxelo Otamendirekin elkarrizketa

Berria egunkariak bost urte bete ditu eta ekainaren 21ean ekitaldia egingo dute hori ospatzeko. Martxelo Otamendi zuzendariarekin izan gara.

2007-12-04  |  Euskarazko hedabideak

Sareko Argiaren 10. urteurrena

Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen joan zen ostiralean Sareko Argiaren 10. urteurren ekitaldia. Esti Parada ARGIAko sustapen arduraduna, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikako sailburuordea, Xabier Letona ARGIAko zuzendaria eta Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendaria...

2007-11-30  |  Euskarazko hedabideak

Sareko Argia 10 urte

Hamar urte pasa dira Argia aldizkariak 1997. urtean internetera saltoa egin zuenetik. Orduz geroztik aldaketak ugari izan dira unibertso digitalean eta hauen eraginaz mintzatzen dira bideo honetan garai hartako eta egungo zenbait protagonista.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys