Piztu Ezazu Argia 970x90

Euskaldunei Arabako lanpostuak lapurtzea egotzi die De Andresek

Arabarrei "oztopoak" jartzea leporatu die Javier de Andres ahaldun nagusiak EAJri eta EH Bilduri, lanpostu publikoetan euskara "exijitzeagatik". Bere hitzetan, "jende asko jakitun da euren seme-alabek aukerak galtzen dituztela, abertzaleek euskararen exijentzia handitzeko duten gogo biziagatik; arabarrak baztertzea eta lanpostuak Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritakoek eskuratzea besterik ez dute lortzen".
EHE

EHEren deia Euskaraz Bizi Egunerako: Euskararen alde egotetik euskaraz egitera

Euskal Herrian Euskaraz taldeak Otxandio aukeratu du aurtengo Euskaraz Bizi Egunerako. Apirilaren 18rako egun osoko egitaraua prestatu du. Taldeak euskaldun guztiei dei egin die euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko.

Nafarroa osoan euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute igandean Faltzesen

Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea egi bihurtzeko aldarria lau haizetara zabalduko da Erriberako herri honetan Sortzen-ek antolatutako jaian.
EHE

Jaurlaritza kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak urratzen dituzten enpresa handiak zigortzearen aurka

Eusko Jaurlaritza kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak urratuz euskaraz arreta ematen ez duten enpresak zigortzearen aurka azaldu da. Martxoan jakinarazi zuen EH Bilduk enpresek bezeroei euskarazko zerbitzua bermatzeko lege proposamena aurkeztuko zuela Legebiltzarrean. Proposamenaren helburua EAEko enpresen hizkuntza-betebeharrak zehaztea da.

Franšois Maspero ere hil da

Idazle, itzultzaile eta editore frantziarra ezinbesteko erreferentzia izan zen 1960ko hamarkadako militanteentzat, bere argitaletxean publikatutako liburuengatik.

EITBri euskaldunak gaztelaniaz egitera ez behartzeko eskatu diote

Kirol eta kultur munduko hainbat kidek EITBko zuzendaritzari kazetariei agindua emateko eskatu diote, alegia, euskaldunei, izan ospetsu izan anonimo, ez diezaietela eskatu gaztelaniaz egiteko, eta agindua bete dadin neurriak har ditzatela. Euskal Herri osorako ekimena da.

GŘnter Grass literaturako Nobel sariduna hil da: zer itzuli diogu euskarara?

Idazle alemaniarraren nobela ezagunena, Latorrizko danborra, ez dago euskaraz; bai ordea bere beste zenbait lan.

Gipuzkoan euskara ikastea doan izateko neurriak iragarri ditu EH Bilduk

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduko hautagaiak azaldu du helduen euskalduntzea doakoa izateko urratsak emanen dituztela hurrengo legegintzaldian.

Gora Korrika! Gora euskara! Behera patrimonializazioa!

Bukatu da Korrika. Itzelezko arrakasta izan du. Herriz herriko ibilian giza berotasuna eta txaloak jaso ditu gainezka. Euskaltzale guztiontzat pozgarria izan da hori. Euskararen aldeko aldarri bizia baita, norbanako, talde, elkarte, erakunde, enpresa, alderdi, instituzio… askoren babesa jaso du, merezimendu handiz.

Mediku euskalduna eskatu nahi eta ez dakizu nola? Berdin elkarteak lagunduko dizu

Hainbat osasun langile eta erabiltzaile dira Berdin elkartearen sortzaileak. Osasun arreta euskaraz jasotzeko eskubidea ardatz delarik, herritarrak euskararen erabileran urratsak ematera adoretzeko baliabideak eskura jarriko dituzte elkarteko kideek. Berdin elkartea apirilaren 28an aurkeztuko dute Durangon.

Goierri ingelestua

Zumarragatik zatozela Ormaiztegin sartu, eta hor topatuko duzu: Creatio Irizar Innovation Center. Ordiziatik Zaldibiara bidean: Orkli, you can feel it. Zaldibiako sarreran: Logos Cooking&Living. Eta aurreraxeago: Uap research&development. Grupo Euler water solutions. Pasadizoan...

Itzulerarik ez, itzulpenak nahi adina

Hiru urte izan dira. Gutxi, tarte horretan egin dutenarekin konparatuz: martxan jarri zenetik Elearazi bloga hazten joan da, itzulpengintzatik abiatuta euskal literaturari buruzko erreferentziazko gune bihurtzeraino. Orain, agur esan du Garazi Arrularen (Tafalla, 1987) eta Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) proiektuak. Zergatiez galdezka idatzi diegu.

Jaurlaritzak berriz kritikatu du Donostia 2016ko hizkuntza aniztasunaren goi bilera

2016an Donostian egingo den hizkuntza aniztasunaren goi bileraren kontra agertu da berriro Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea. Antolatu den modua kritikatu du.

Korrika Ternuako Algonkin-euskara pidgin zaharrean: ĹKoporripikapaĺ

Apirilaren 1 honetan, epez kanpo bada ere, ARGIAko erredakziora iritsi da Korrikaren azalpena munduko hizkuntzetan zabaltzeko Lander Arbelaitzek prestatutako testu famatuaren bertsioa Algonkin-euskara pidginean.

Idoia Mendiak euskarari buruz egindako adierazpenek haserrea eragin dute

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazpen polemikoak egin ditu Radio Euskadin euskararen normalizazioaren inguruan. Berehala zabaldu ziren haren zenbait esaldi sare sozialetan eta euskaldun askoren haserrea eragin dute. #EskerrikAskoIdoiaMendia traolarekin erantzun dute zenbaitek.

Paul Bilbao: "Bada garaia gizarteak hizkuntza aniztasunerako neurriak proposatzeko"

Donostia 2016k eta Kontseiluak sustatu duten Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera aurkeztu dute Gipuzkoako hiriburuko Miramar jauregian.

Zein da zein Donostia 2016ko hizkuntza aniztasunaren goi bileran

Donostiako Miramar jauregian aurkeztu dute 2016ko abenduan egitekoa den hizkuntza aniztasunaren goi bilera. Donostia 2016 eta Kontseilua dira sustatzaileak, baina haiekin batera, nazioarteko hainbat erakundek parte hartuko dute talde antolatzailean.

Nojwiynkszo inicjatywa promujonca jynzyk na świecie mo miejsce w Kraju Baskˇw: Korrika

19 marca miyszkańcy Kraju Basków ruszajom z nojwiynkszom inicjatywom promującom ich jynzyk. Bydom w niyj brali udział setki tysiyncy ludzi, ktorzi bez przerwy bydom przekazywać sobie z ronk do ronk symbol jynzyka baskijskiego. W czasie wydarzynia trwajoncego 11 dni, 10 nocy, 210 godzin, wiynkszość miast i wsi w Kraju Basków połonczy się poprzez 2300 km bieg. Kraj Basków leży na południu Francji i Północy Hiszpanii, w Europie.

"Euriak blaitu bagaitu ere,
Korrika uholdea izan da"

Korrikaren antolatzaileek hemeretzigarren edizioaren balorazioa egin eta euskahaldun guztiei eskerrak eman dizkiete. AEKren familia osatzen dutenak hunkiturik daudela adierazi ostean, “euriak blaitu bagaitu ere, Korrika uholdea izan da, jende uholde beroa euskararen garra hamaika egunez pizturik izan duena”, adierazi du Asier Amondo arduradunak.

Hizkuntza aniztasuna bermatzeko protokoloa landuko du Kontseiluak Donostia 2016n

Hizkuntzen arteko berdintasuna nazioartean bermatzeko protokolo bat ezarri nahi du Kontseiluak eta Donostia 2016k sustatuko duten Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilerak.

Gabriel Arestiren kontzentrazio-kanpoetan

Arrazoia dute: porlanaren abiadura handiko hedapenak badu zerikusia bizimoduak eta hizkuntzak suntsitzearekin.

Korrikako lekukoan Euskal Herria zeharkatu duen mezua: Bagara nor

Lorea Agirrek idatzi du Korrika 19ko mezua, Urepelen lekuko barnean sartu eta Bilbon atera eta irakurri dutena. Ondoren osorik irakurgai.

Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz

Herritarron eta erakunde guztion ardura da bermatzea herritar bakoitzak euskara hautatzeko duen eskubidea. Korrika bezalaxe, euskararen erronka kolektiboa baita: norbanakoak 10 egun eta 11 gauez 2.300  kilometroko ibilbidea egiteak ez du Korrika egiten; milaka herritarrek elkarlanean ibilbidea osatzeak, horrek egiten du Korrika. Euskararen erronka kolektiboa da, eta Iruñeko Udalak prozesioari bide emanaz Korrika erdigunetik egotzi duenean bezala, euskaldunok posizioak galtzen ari gara. Ardura norbanakoaren gain jartzeari utzi eta kolektiboki hizkuntza inperialismoaren kontra egiteko garaia da.

Hizkuntza politikarekin katramilatu da Kultur Hiriburua

Bizikidetza bezalako printzipioak dira proiektuaren ardatza, baina Donostia 2016ko patronatuan lehiak agintzen du. Espainiako Kultura Ministerioak auzitara eraman du proiektua Kontseiluak antolatuko duen egitasmo batengatik. Zergatik sortu den halako ika-mika? Esplikatzen saiatu gara.

Euskara planen aurka hasi da orain Urquijo

Altzoko Udalaren Euskara Plana salatu du Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok eta ez du onartu udalak plana euskaraz bidaltzea. Lehen aldia da Urquijok salaketa jartzen duena euskara plana euskaraz egiteagatik.

Verdens st°rste sprogst°tteprojekt finder sted i Baskerlandet: Korrika

19. marts lancerer baskerne det største projekt, et land gennemfører til støtte for sit sprog. Flere hundredetusinde baskiske borgere vil deltage i et projekt, der går ud på at give stafetten videre fra hånd til hånd uden afbrydelser – et symbol for selve sproget. I løbet af 11 dage og 10 nætter vil sprogfestivalen bevæge sige gennem baskiske byer og landsbyer og tilbagelægge omkring 2300 kilometer.

Mugaz gaindiko komunikazio tresna

Entzuna dugu euskaldunon gaitzetako bat hizkuntza albora uzteko dugun erraztasuna dela: hiru euskaldun eta erdaldun bateko taldean erdara izango da tresna komunikatibo. Baina, sarri ahazten dugu jendearen arteko hartu-emanek bultza dezaketela edonor hizkuntza bat ikastera.

EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an

Zenbaki horrek esan nahi du % 0,87 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.159 lanpostu biltzen ditu EAEn eta langile-kopurua % 1,26 areagotu da.

Enpresek bezeroei euskarazko zerbitzua bermatzeko lege proposamena aztergai

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko duen lege proposamenak EAEko enpresen hizkuntza-betebeharrak zehaztea du helburu, kontsumitzaileek informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatzeko.
Multimedia

2015-04-08  |  Euskara

Zelan bizi dogu euskeria Elorrixoko gaztiok?

Gazteen arteko euskera erabileraren datu txarrak arduratuta, Elorrioko gazte talde batek, egoerari buelta emateko gogoz, herriko gazteengana jo dute euskera zelan bizi duten jakiteko. Hiru galdera luzatu dizkiete: Zer da zuretzat euskara? Gazteon arteko erabilera zelan ikusten duzu? Zelako egoera...

2015-03-30  |  Euskara

Euskalgintza eta feminismoa

Zarauzko Sare feminista, Presio-eltzea eta Korrika kulturalaren eskutik, Onintza Irureta Azkune Argiako kazetaria, Lorea Agirre Dorronsoro Jakin aldizkariko zuzendaria eta Idurre Eskisabel Larrañaga antropologoa eta irakaslea feminismoaz eta euskalgintzaz solastu ziren Zarauzko Putzuzulo...

2015-03-30  |  Euskara

Arduradun politikoak linguistikoki ahalmentzeko edabe magikoaren bila

Eibarko eta Lasarte-Oriako Udaleko errezeten inguruan aritu ziren Junkal Txurruka eta Iñaki Arruti euskara teknikariak.

2015-03-27  |  Euskara

Ttipi ttapa

Ba ote da herri honetan korrika ezagutzen ez duen euskaldunik? FR3 Aquitaine laguntzarekin Nicole Alix-k zuzenduriko Ttipi-Ttapa filmak, euskara Euskal Herri osoan biziberritzeko zailtasunak eta esperantzak azaltzen ditu 14. Korrikaren harira. Argitalpen-urtea: 2005 Egileak: Nicole Alix ;...

2015-03-26  |  Euskara

19. Korrika Bartzelonan

Bartzelonako Euskal Etxeak 19. Korrikaren harira egindako ekimenen bilduma alaia.

2015-03-26  |  Euskara

Aldaketaren Korrika

Nafarroako AEK-k egindako bideoa: "Euskahalduntzeko garaia dugu Nafarroan, euskaraz bizi nahi dugulako, eta emanen den aldaketak euskaraz izan behar duelako. Apirilaren 25ean elkar ikusiko dugu, Anaitasunan."

2015-03-18  |  Euskara

Korrika 1980 - 2007

Korrikaren sorrera eta 27 urteko historian izan dituen arazoak eta gorabeherak ekarri dituzte gogora. Euskaldun berrien testigantzak jaso dituzte, eta euskararen transmisioan AEK-k izan duen garrantzia aztertu dute. Bestalde, lekukoa eraman dutenek beren sentipenak eta sentimenduak kontatu...

2015-03-16  |  Euskara

Hizkuntza eta kulturaren garraio, bidegorriak

Lorea Agirre kazetari eta antropologoaren hitzaldia, Zumaiako Euskara, bestela ez gara hitzaldi sortaren barruan.

2015-03-12  |  Euskara

Nola bizi dute zumaiarrek euskara?

Hizkuntza ekologiaren printzipioak lantzeko sortu den Ekolingua jolasean hartu dute parte 70 bat zumaiarrek. Saioaren ondoren haietako 16 elkarrizketatu zituzten.

2015-03-11  |  Euskara

Euskaraz bai, baina erdarak lagunduta

 “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara” deiadar egin zioten Carlos Urquijori milaka lagunek, otsailaren 28an Donostian Kontseiluak antolatutako manifestazioan. Espainiako Gobernu ordezkariak 20 bat udal epaitegitara eraman ditu udal aktak euskara hutsean bidaltzeagatik eta...

2015-03-11  |  Euskara

'Zabaldu arnasa korrika' ekimena

Martxoaren 22an Korrika Orioko karrikak zeharkatuko dituen arren, oriotarrek birritan ospatuko dute Korrika. Martxoaren 28an Agurainen izanen dira Arabako Lautadako euskaltzaleei “arnasa” emateko asmoarekin.

2015-03-11  |  Euskara

Azkoitiko Lip dub-a 19. Korrikarekin bat

19. Korrika Azkoitira heldu aurretik herria girotzeko egindako ekimen parte-hartzailea.

2015-03-04  |  Euskara

Euskara bihotzetik ahora

Zumarraga-Urretxuko euskararen egoeraren azterketa. Kike Amonarrizek zuzendu eta Gattiken ekoiztetxeak sortu du lana, Zumarragako eta Urretxuko Euskara zerbitzuek sustatuta.

2015-02-25  |  Euskara

Korrika bakarra, hamaika bizipen Barakaldon

Korrikak Barakaldon izan duen bilakaeraren laburpena. Korrikarekin inplikazio handia izan duten bost protagonisten esperientziak jaso dituzte.

2015-02-20  |  Euskara

Badira bagara

Nafarroako Erriberako familiek euren seme-alabek euskaraz ikas dezaten egin behar duten ahalegina erakusten duen ikus-entzunezkoa da. 28 urtez, inguru erdaldunari, autobus bidaia luzeei, diru-sarrera ezari eta beste hainbat trabari egin behar izan diote aurre guraso eta irakasleek, bertako...

2015-02-19  |  Euskara

Erakundeak jendaurrean euskaraz: erresistentziak gaindituz, erre gabe

Pablo Suberbiolaren (Soziolinguistika Klusterra) eta Joxean Amondarainen (Gipuzkoako Foru Aldundia) hitzaldia.

2015-02-17  |  Euskara

Euskalduntasun urbanoa

Imanol Galfarsoro eta Txerra Rodriguezen hitzaldia, Bilboko EHBilduk antolatuta.

2015-02-17  |  Euskara

Arnasguneak euskararen herrian

Senpere, Busturia, Zubieta eta Zerain herrien adibideak. Moderatzailea: Dabid Anaut, filologoa eta euskara teknikaria.

2015-02-12  |  Euskara

Euskara, Arrasateko gazteen begietatik

Arrasaten, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %88ak daki euskaraz. Erabiltzen dutenen kopurua ordea, ez da %36-ra ailegatzen. Kopuruek eta egoerak eragindako kezkari tiraka, herriko hamabost gazteri iritzia eskatu eta bideo hau ondu du Arrasateko EHE taldeak.

2015-02-09  |  Euskara

Miarritzeko Mintza Lasai

Miarritzen euskaraz bizi ahal izateko bidean egindako ekarpena da Mintza Lasai, urtero antolatzen duten "egitarau berritzaile, parte hartzaile eta aktibatzailea".

2015-01-27  |  Euskara

Eneko Bidegain - Ahoan bilorik gabe

Eneko Bidegain kazetaria, irakaslea, idazlea eta bertso epailea da. Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean egindako hileroko saioa da «Ahoan bilorik gabe».

2015-01-22  |  Euskara

Uruguaiko Aldaxka taldea

Uruguaiko Aldaxka kolektibo euskaltzalearen aurkezpena. Informazio gehiago Asisko Urmenetak taldeko bi kideri egindako elkarrizketan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys