Euskara > Euskara Nafarroan

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

1986tik indarrean dagoen Euskararen Legea aldatzea aztertuko duen batzordea sortu du Nafarroako Parlamentuak. EH Bilduk proposatu du, eta Geroa Bairen, Ahal Duguren eta Ezkerraren babesa lortu du. Kontra azaldu dira UPN, PSN eta PP.

Euskara Nafarroan kanaleko multimediak
Zerrenda bakarraren kontra segitzen du Ezkerrak, Batzarre alde dagoen arren

Ezker Batuaren eta Batzarren jarrerak "ezberdinak" ez direla esan du Marisa de Simonek, bietako inork ez diolako eman "txeke zuririk" gobernuari. Geroa Baik osoko zuzenketa aurkez diezaioke lege proposamenari.


Separatismorik ez!

Wikipediaren definizioaren arabera gizarte-bazterketa da “pertsonek gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik”. Nafarroan, hainbat dira definizio horren baitan sartzen diren marjinazio-egoerak, baina bada bat legez ezarrita dagoena, 1986tik: euskaldunon hizkuntza eskubideen zonifikazioa. Gizarte esklusioa gaitza bada, are eta okerragoa da diskriminazio hori... [+]


2017-12-16 | Xabier Letona
Milaka euskaltzale atera dira euskararen defentsan Iruņean, hotzari aurre eginez

Hotzari aurre eginez eta Kontseiluaren deiari jarraituz, milaka herritar atera dira kalera larunbat eguerdian Iruñeko kaleetan, Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartutako azken erabakia babestuz.

 


2017-12-15 | Xabier Letona
Larunbat eguerdian euskalzaleek manifestazioa egingo dute Iruņean euskararen defentsan

Bide eman euskarari. Berdintasunaren alde! goiburupean aterako da manifestazioa larunbatean 12:00etan Iruñeko autobus geltoki zaharretik.


Hezkuntzako gehiengo sindikalak bat egin du larunbateko manifestazioarekin

Kontseiluak deitu du protesta larunbatean 12:00etan Bide eman euskarari, berdintasunaren alde! goiburuarekin. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek zerrenda bakarraren aldeko hautua egin dute horrek emanen dielako euskara ere badakiten irakasleei aukera berdintasuna.


Euskarazko haur eskolen aurkako epaia "harrigarri eta kontraesankorra" dela uste du Asironek

Epaiari helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari direla gaineratu du alkateak. Udal Gobernuko lau indarrak bat eginik ageri dira lasaitasun mezua zabaltzeko.


2017-12-12 | ARGIA
Iruņeko bi haur eskolatan euskarazko eskaintza handitzearen aurkako epaia berretsi du Nafarroako Auzitegi Gorenak

Nafarroako Auzitegi Gorenak berretsi egin du joan den otsailean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak emandako epaia, zeinaren arabera baliogabetuta gelditu zen Iruñeko Udalak hiriburuko bi haur eskolatan euskarazko eredua ezartzeko egindako moldaketa. Udalak orduko hartan aurkeztutako helegiteari erantzunez eman du epaia Gorenak.


Zerrenda bakarra ezarri aurretik "iragankortasun epea" nahi du Ahal Duguk, bi zerrendarekin

 PSNk bi azterketa egiteko aurkeztutako lege proposamenaren aurka azaldu da Nafarroako Ahal Dugu; zerrenda bakarra egotea du azken helburutzat, baina "ahalik eta trauma gutxien sortuko duen eran" eta horretarako trantsizio epe bat egotea nahi du.


Zerrenda bakarraren aldeko elkarretaratzea egin du LABek Ezkerraren egoitzaren aurrean

Bi egunean bi azterketa jartzeko PSNk aurkeztutako lege proposamena babestu du lauko gobernuaren parte den Ezkerrak. Bi zerrendek aukera berdintasunak bermatzen ez dutela salatu du LABek.


Zerrenda bakarraren aldeko manifestazioa deitu du Kontseiluak Iruņean abenduaren 16rako

Kontseiluak deitu du manifestazioa kezkatuta dagoelako "hizkuntza-politikari lotutako gertakariekin". Bereziki zerrenda bakarraren aferak sortu du ezinegona. Abenduaren 16an Iruñean eginen da manifestazioa.