“Fardelkada” Iruñean haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduaren alde

Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.


2022-01-28 | Leire Artola Arin
Iruñeko Udalak murgiltze eredua %12ra murriztuko du haur eskoletan

2022-2023 ikasturterako eskaini dituzten 1.069 plazetatik soilik 130 dira murgiltze eredukoak. Beste 129 plazek euskaraz gain ingelesezko jarduerak ere izango dituzte. Haur Eskolak Euskaraz plataformak eta EH Bilduk salatu dute Navarra Sumak euskarari egindako beste eraso bat... [+]


‘Parkean euskaraz’ egitasmoa
Iruñerriko gurasoek haurren eredu izan nahi dute

Iruñerrian 'Parkean euskaraz' egitasmoa abian da. Heldu eta haur euskaldunak astero biltzen dira auzoan edo herrian elkarrekin euskaraz hitz egiteko. Helburua haurrek haien artean euskaraz egitea da eta horretarako guraso, senide edo lagun helduak eredu izatea da... [+]


2021-10-11 | Leire Artola Arin
Laba elkarteak Iruñeko kaleak hartu ditu eta egoitza berria aurkeztu du

Goiz osoko festa izan zuten larunbatean, eta Iruñeko euskaldunen komunitatearentzako elkargunea izango den Gazteluko plazako lokala erakutsi zuten.


'Parkean euskaraz' egitasmoa antolatu dute Iruñerrian, haurren euskara erabilera bultzatzeko

Bi eta sei urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da. Astean behin, zazpi auzotako parkeetan elkartuko dira jolasak eta beste hainbat ekintza egiteko. Izen-ematea zabalik dago irailaren 23ra arte.


Laba, euskaldunon elkargunea sortzera doaz Iruñeko erdigunean

Iruñeko Gaztelu plazan ezarriko da Laba espazioa. Barruan bost gune izango ditu. Proiektua burutzeko, diru bilketa abiatu dute.


2021-06-07 | ARGIA
Euskarazko arreta ziurtatzeko neurriak eskatu dizkio Arartekoak Iruñeko Udalari

Administrazioan Euskaraz taldeak aurkeztutako eskaerari erantzunez eman du ebazpena Nafarroako Arartekoak. Udalak bi hilabete ditu gomendioa onartzen duen edo ez erabakitzeko.


2021-02-10 | ARGIA
Iruñeko haur eskoletan euskarazko plaza gehiago egongo ez dela salatu dute

Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatzen dituen Iruñeko bost haur eskoletan eredu linguistikoari dagokionez aldaketarik egingo ez dela salatu du Haur Eskolak Euskaraz plataformak. Horrek esan nahi du ez dela euskarazko plaza gehiago egongo. Sindikatuek eta Haur... [+]


2021-01-25 | Ahotsa.info
"Haur Eskolak Euskaraz", Iruñeko haurren eskubideen aldeko gurasoen borrokaren lekukotasuna bideoan jasoa

Iruñean, gaur egun dauden 16 haur eskola publikoetatik soilik batek eskainiko du datorren ikasturtean euskarazko murgiltze eredua. Honek uzten du sistema publikotik kanpo euskarazko murgiltze ereduan matrikulatu nahi dituzten haurren familia asko. "Haur Eskolak... [+]