Ziburuko auzapeza: "Manifestaziora Espainiatik etorriko dira autobusak, ez dira ziburutarrak"

Berriak argitaratutako elkarrizketan hitz adierazgarriak atera dizkio Guy Poulou Ziburuko auzapezari Nora Arbelbidek. Euskararen eta ikastolen aldekoa dela dioen arren, ez du “betebehar moralik sentitzen” Kaskaroteneari herri barruan leku bat uzteko.

Bideoa: Leku hau proposatu dio auzapezak Ziburuko ikastolari

Ziburuko auzapezak Zaldi Xurito auzoko eraikina proposatu dio Kaskarotenea ikastolari. Jon Bergarak bertako irudiak bildu ditu bideo honetan. Inguru heze eta aldenduan kokatzen da, eta autoen zarata etengabekoa da, autobidetik hurbil baitago.

Seaskako ikastolek argia itzaliko dute ordubetez, Kaskarotenearekin elkartasunean

Seaskako 31 ikastolek ostiralean argirik gabe emango dituzte klaseak 11:00etatik 12:00etara. Ziburuko ikastolari elkartasuna adierazi nahi diote horrela, bertako haurren egoera irudikatzeko eta, bide batez, argindarraren ekarpenaz jabetzeko.

"Ziburun ez gara hamar familia bakarrik, gure gibelean da Euskal Herri guztia"

Laida Mujika Ziburuko Kaskarotenea ikastolako zuzendaria da. Haurrak Marinela gunetik kanporatu nahi ditu Ziburuko auzapezak. Egunero 100 euroko isuna ordaintzeaz gain, argindarrik gabe daude orain. Denbora gutxian zenbat gertakari jazotzen diren ikusita, “astez aste irautea” da Laida Mujikaren asmoa.

10.000 euro emango dizkio Udalbiltzak Ziburuko ikastolari

Zorrak eta isuna ordaintzen laguntzeko, 10.000 euro bideratuko ditu Udalbiltzak Kaskarotenea ikastolarentzat Euskal Garapen eta Kohesio Funtsetik.

Ziburuko ikastolak elektrizitate sorgailuarekin erantzun dio argindar mozketari

Esku-argi edo linternekin eta kandelekin argitu dituzte Ziburuko ikastolako gelak, Guy Poulou auzapezak argindarra moztu ostean. Leku egoki bat aurkitu arte ez direla bertatik mugituko esan du Laida Mujika zuzendariak. Larunbateko manifestazioari garrantzia eman diote Seaskatik.

Munduko argiak berpizteko

Datorren azaroaren 8an Ziburuko ikastolaren alde eginen den manifara joanen naiz. Eskatzen badidazue arrazoi sinple eta bakar bat ematea arrapostuko nizueke iruditzen zaidala euskara gehi bat dela. Sinpleki. Diskurtso luze-luzerik egin gabe. Gaur egun bizi garen garaikidetasunean, globalizazioaz...

Argindarra kendu diote Ziburuko ikastolari

Guy Poulou Ziburuko auzapezak bere hitza bete eta argindarra moztu dio Kaskarotenea ikastolari.

Polizia bidaltzeko prest agertu da Ziburuko auzapeza, Kaskarotenea ikastola husteko

Ziburuko ikastolako kideei ohar bat igorri die Guy Poulou auzapezak, Marinela gunean jarraitzen badute, “indar publikoen laguntzarekin” kanporatzeko prest dagoela adieraziz.

Ziburuko Ikastolaren kontrako mehatxu eta erasoak salatzeko manifestazioarekin bat egin du Ikastolen Elkarteak

Euskal Herriko Ikastolen babesa jaso du Ziburuko Kaskarotenea ikastolak. Dozenaka zuzendari, irakasle, guraso eta ikasle bildu zituen agerraldian, Ziburuko ikastola jasaten ari den erasoa gaitzetsi eta azaroaren 8ko manifestaziora deitu dute, Ikastolak ez hunki lelopean.

4.300 euroko isuna ezarri diote Ziburuko ikastolari

Irailaren 9tik, Marinela gunean jarraitzen duen egun bakoitzeko 100 euro ordaintzera kondenatuta dago Ziburuko ikastola. Uxerrak oraindik haurrek han jarraitzen dutela ziurtatu du, eta 4.300 euro eskatu dizkio ikastolari.

Aitzina! mugimenduko kidea aske geratu da

Ostegun goizean, gendarmeek Alex Feldman Aitzina!-ko kidea atxilotu zuten. Baionako fiskaltzak adierazi du lapurretagatik atxilotu zutela. Taldearen ustez, frantsesezko errepide seinaleak hartu eta Parisa bidaltzeagatik atxilotu dute Feldman. Arratsaldean libre geratu zen.

Biarrizko kaleetan euskaraz astebetez

Eskoletatik kanpo ere, nahi dute euskara biarriztarrek. Hala, ondoko leloa aukeratu dute aurtengorako: Bihar’hitz egin euskaraz. Euskara ikasia eta erabilia izan dadin astebeteko egitarau mardula antolatu dute. Irailaren 22an hasi ziren eta 28an bukatuko dute Mintza lasai astea. Hirugarren...

"Eman egun bateko bizia Ziburuko Ikastolari" kanpaina abiatu dute Euskal Herriko ikastolek

Kaskarotenea ikastolan izan dira asteazkenean Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ordezkariak. Koldo Tellitu presidenteak eta Imanol Igeregi zuzendariak ikastola bakoitzari 100 euroko laguntza eskatu diote “Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari” kanpainarekin; honela, Kaskaroteneak egunean ordaindu beharreko 100 euroko isunari aurre egiten lagundu dezaten.

Ziburuko ikastolak orain arteko lekuan segituko du zazpi eguneko epea bukatuta

Asteartean amaitu da iragan astean Paueko Auzitegiak Ziburuko Kaskarotenea ikastolari okupatzen duen tokia uzteko jarritako zazpi eguneko epea. Egunak igarota, Marinela gunean jarraitzen duten egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu beharko du ikastolak. Halaber, argindarra, ura eta hesiak kenduko dizkiela egin die mehatxu Ziburuko auzapez Guy Poulouk.

Ziburuko piratak

Hasteko, Sortzen Elkartetik gure besarkada beroena bidali nahi diegu Ziburuko hamabi piratei zein beraien familiei, eta une zail hauetan bakarrik ez daudela gogorarazi nahi dizuegu ere. Zuekin gaude. Gurekin zaudete.

Zazpi eguneko epean Ziburuko ikastola uzteko agindu du Paueko epaitegiak

Zazpi eguneko epean Ziburuko ikastola uzteko agindu du Paueko administrazio epaitegiak. Egun horretatik aurrera, lekua hustu gabe pasatako egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaintzeko agindua ere eman du.

Ostiralean izango da Ziburuko ikastolaren aurkako auzia

Herriko auzapezak, Guy Poulouk, Paueko auzitegira eraman du ikastolaren gaia eta ostiralean jakingo da Lapurdiko kostaldean ama ikastolarik ez duen herri bakarrak ikastolaren ateak zabaltzeko aukera izango duen ala ez.

Ziburuko Udalak ikastola auzitara eraman du bigarrenez

Guy Poulou Ziburuko auzapezak auzitara jo du berriz Kaskarotenia ikastolaren kontra. Bigarren helegite bat aurkeztu du, oraingo honetan Paueko auzitegi administratiboan. Ikastolak eta Seaskak esan dute ez dutela jakinarazpenik jaso eta ikasturtea Ziburun hasiko dutela.

Seaskak irabazi egin du Ziburuko ikastolaren auzia

Seaskak irabazi egin du Ziburuko ikastolaren auzia. Hortaz, orain arteko eraikin publikoan segitzen ahalko du ikastetxeak. Euskal Irratiek eman dute albistearen berri.

Ziburuko Kaxkarotenia ikastola gaur epaituko dute

Baionako auzitegiak gaur aztertuko du Guy Poulou auzapezak Ziburuko Kaxkarotenia ikastolari jarritako salaketa. Auzapezak ikastolarekin zuen hitzarmena ez berritzea erabaki ostean, hauek bertan geratzea erabaki eta orain “eremu publikoa legez kanpo okupatzeagatik” epaituko dute. Hori salatzeko, 50 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute astelehenean herriko etxearen parean.

Euskararen aldeko eguna Hazparnen, hilaren 30ean

"Euskararen aldeko egun bat antolatzea oso garrantzitsua da guretzat, alde batetik, euskara segurtatzeko gure herrian, eta bestetik, udan zehar euskaldunak berriz elkartzeko", adierazi dute Hazparneko Hitza hats egunaren antolatzaileek.

Euskara ofiziala Uztaritzen? Epaileek diote momentuz ezetz

Uztaritzeko Herriko Etxeak ekainaren 27an erabaki zuen euskara frantsesarekin batera hizkuntza ofizial izendatzea. Paueko Auzitegi Administratiboak erabakia baliorik gabe utzi du momentuz eta bi hilabete barru emango du behin-betiko erabakia.

Euskara biziberritzeko ahaleginean

Erauntsiak alimaleko desmasiak egin zituen Nafarroa Beherean, uztailaren 4an. Ura goiko eskualdeetan abiatu eta beheko Amikuze eskualderaino iritsi zen. Ura nola “eskuara” hala Amikuzen, zirimolatsu. Euriak euri, Zabalik elkarteko Jean-Mixel Puxulu presidentea eta Mattin Irigoien idazkaria gure zain genituen, Donapaleuko euskara elkartearen aterpean.

Frantsesez soilik idatzitako 100 seinale kendu eta Parisera bidali ditu Aitzinak

Aitzina gazte antolakundeak Ipar Euskal Herriko herri eta hirietatik frantsesezko izena daramaten 100 seinale kendu eta Parisera bidali ditu. Uztailaren 14ko Frantziako Errepublikaren jai nazionalaren harira burutu dute ekintza, “ospatzeko ezer ez” dutela erakusteko.

Uztaritzeko herriko etxea epaitegietarako bidean da euskara ofizial izendatzeagatik

uskara, gure herriko eta lurralde honi (Euskal Herria) izena ematen dion hizkuntza dela, baina euskaldunen hizkuntza eskubideak, gaur arte, ezagupen ofizialik gabe daudela kontuan harturik, Herriko biltzarrak azalpena entzun eta eztabaidatu ondoren, euskara herriko hizkuntza ofiziala izendatzen...

Pintza koloretsuak erabiliz euskara sustatu nahi du Kontseiluak Donibane Lohizuneko jaietan

Kontseiluak jolas bitxia proposatu du uda honetarako, kazeta.info hedabideak jakinarazi duenez. Festazaleek Euskaraz bizi nahi dut pintza jarriko dute arropan eta erabaki bera hartu duten parrandazaleekin euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute.

Ziburuko ama ikastola kale gorrira bidali nahi du auzapezak

Guy Poulou (UMP) jaunak haurrak egoitzarik gabe utzi nahi dituelako eta gertaeren berri emateko, elkarretaratzera deitu zuten astelehenean, ekainak 9, Ziburuko ama ikastolako gurasoek. 200 lagun inguru bildu ziren herriko zentroan, tartean hautetsi sozialistak eta abertzaleak zirela.

Ziburuko ikastola arriskuan auzapezaren "borondate faltagatik"

Bi urteko hitzarmena zuten Ziburuko ikastolak eta Ziburuko Herriko Etxeak. Kazeta.infok emandako albistearen arabera, maiatzaren 30ean, Guy Poulou auzapezak adierazi zien ez duela akordioa berrituko. Horren ondorioa: ikastola lurrik eta eraikinik gabe geratuko da.

Amikuzeko euskararen egoeraz solastatuko dute Donapaleun ostiralean

Gaualdia antolatu du Donapaleun Zabalik elkarteak, maiatzaren 23an 20:30ean. Mattin Baxo euskara teknikaria eta Ione Josie Kontseiluko kidea izango dira hizlari. Euskararen erabilerak kezkatzen duen edonor da gonbidatua. Elkar ezagutzea eta aurrera jarraitzeko kuraia hartzea dira helburuak.
Multimedia

2014-11-19  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Euskararen egoera Baxe Nafarroan: berriz sinesten hasteko arrazoinak

Nafarroa Behereko euskararen urtaroaren harira, solasaldi bat antolatu da euskararen egoera aztertzeko eta herriko etxeek eta herri elkargoek erabilera indartzeko har lezazketeen neurriak aipatzeko. Erramun Baxok hizkuntzalariak berriz sinesten hasteko arrazoinak badirela azaldu ostean, Frantxua...

2014-11-06  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Seaskako ikasleak euskararen bueltan

Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren aferaren harira, Seaskako Bernat Etxepare lizeoko (Baiona) ikasleekin batu gara euskarak beren bizitzan duen paperaz solasteko. Biktimizaziotik harago, eman dituzten eta emateko dauden pausoei buruz hitz egin digute.

2014-05-12  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Ahoan bilorik gabe: Thierry Biscary

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute Thierry Biscary, Kalakan musika taldeko kidea.

2014-02-26  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Amets Arzallus eta Joanito Dorronsoro 'puntuka'

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa. Joanito Dorronsoro eta Amets Arzallusen solasaldia bertsolaritzaz, hizkuntzaz...

2014-02-04  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Ahoan bilorik gabe: Leonie-Aguergaray

"Ahoan bilorik gabe" Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da. Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek galdekatu dute hainbat gairen inguruan Leonie-Aguergaray, erizain eta hautetsia ordu batez.

2014-01-28  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Ahoan bilorik gabe: Anaiz Funosa

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute Anaiz Funosa, Bake Bideko kidea.

2014-01-27  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Benito Lertxundi kantatuz

2013ko apirilaren 26an, Baigorriko Jean Pugeot, Garaziko Zitadela eta Hendaiako Irandatz kolegioetako ikasleak Tolosako Leidor antzokian izan ziren Benito Lertxundiren kantuen abestera. Gazte hauekin batera ari izan ziren Laskuraineko ikastolako gazteak, Zegamako Orkatz Txiki abesbatzako haurrak...

2013-12-16  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Ahoan bilorik gabe: Amets Arzallus

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute Amets Arzallus bertsolaria. Iturria: Kanaldude

2013-10-07  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Mihia Pitz lehiaketa (1. zatia)

Kanaldudek egindako bideo honi buruz zabaldu duen oharra: "Xiberoko Azia elkarteko gazteen elkarteak "Mihia Pitz" telebistako joko bat antolatu du, osoki euskaraz, Kanalduderen partaidetzarekin. Jokoa Urdiñarbeko gelan grabatu da, herriko besten karietara. Jokoaren...

2013-09-03  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Ahoan bilorik gabe: Frantxua Maitia

"Ahoan bilorik gabe" Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da. Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek galdekatu dute hainbat gairen inguruan Frantxua Maitia hautetsi sozialista ordu batez.

2013-07-08  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Okupazioaren bitartez Seaskak Frantziako Gobernua eserarazi du

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak Alderdi Sozialistak Baionan duen egoitza 4 egunez okupatu zuen igaro den astean. Frantziako gobernuarekin hilabete honetan egin beharreko bilera formal bat adostuta, larunbatean okupazioa altxatzea erabaki zuten. ikastolen eta Frantziako gobernuaren...

2013-02-22  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Allande Boutin

1958ko urriaren 29an sortu zen Vernon-en (Frantzia). Parisen hazi eta hezia, Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi zituen Sorbonan, eta Arthur McCaig errealizadorearen eskutik murgildu zen kazetaritzan. Le Point, Le Monde, TVE eta ETBrentzat lan egin ostean, France3-ko kazetari eta Txirrita...

2012-11-16  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Ziztadak dokumentala

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan...

2012-11-14  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herria: zer, nola, noiz

Denok dakigunez, Euskal Herria gaur egun 3 errealitate administratibotan zatitua dago. Bidasoaren bestaldean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa aurkitzen dira, Pirineo Atlantikoen departamentuaren barruan, Akitaniako eskualdean; Ipar Euskal Herria alegia. 300.000 biztanlerekin, eta gune...

2012-11-09  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Xilaba - Odei Barroso eta Maddi Sarasua finalaren atarian

Datorren larunbatean jokatuko da III. Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko (Xilaba) Bertsularien Xapelketako finala. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Odei Barroso eta Maddi Sarasua lehiatuko dira bertan. Finalean lehen aldiz sartu den Sarasuarekin eta aurreko bi...

2012-04-01  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Deiadar - Euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioa

Larunbatean 7.000 pertsona batu ziren Baionan euskararen ofizialtasuna eskatzeko, Deiadar-ek deituta. Kanaldude Telebistako Patxi Etxemendik ekitaldiko irudiei musika jarrita muntaia egin du. Iturria: Kanaldude.

2012-03-30  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Maskaradak, krisiaren atetik sartu dira berrikuntzak

“Maskaradarik ez da izanen datorren urtean Zuberoan”, hala adierazi genuen hainbat hedabidek 2011ren hondarrean, jakin gabe iragarpen hori ustel bilakatzeko lehen urratsak ematen hasiak zirela Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) elkarteko zenbait kide. Emango dira, baiki,...

2012-02-20  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Hondartza garbiketa euskaraz

2011ko abenduan, AEK eta Surfrider Foundation elkarteek eskuz esku itsas ekimen bat antolatu dute. Biarritzeko Reptou eskola elebiduneko haurrak eta herriko etxeetako langile multxo bat elgarretaratu dituzte, hondartza nagusiaren garbiketa egiteko helburu bikoitzarekin : naturaren alde aritzea,...

2012-02-02  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Asisko Urmeneta

Asiskorekin solasean aritzean, irudiak etengabe heltzen zaizkizu burura. Euskararen maitale gartsua, mingaina eskua bezain trebea du, irudimena borborka eta irri karkaila beti aireratzeko prest. Irakurri elkarrizketa osoa aldizkariaren 2306. zenbakian

2011-10-04  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Kanaldude herri telebista

Kanaldude da Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista partehartzailea. Astean zehar erreportaiak, emankizunak, kirol eta kultur gertakarien berri eskeintzen dituzte. Kamarak bere lekuan jartzen harrapatu dugu Ximun Carrere Kanaldudeko arduraduraduna eta berarekin hizketan jardun dugu.

2011-09-13  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Michel Etxebest

Maule, 1961. Gotaineko Berruetan du jatorria. Laborari semea da. Gau-eskolan irakasle eta Seaskan engaiatua iraganean. Artzainak lantegiaren burua eta Mauleko auzapeza da. Ez da ezein alderdi politikori atxikia. Maulez, Zuberoaz, Euskal Herriaz mintzatu gara. Politikaz. Irakurri elkarrizketa...

2011-05-09  |  Euskara Ipar Euskal Herrian

Herri Urrats 2011

Atzo euskararen festa ospatu zuten Senpereko lakuan, Herri Urratsen 28. edizioa izan zen. Azken urteetako jendetsuena izan dela azaldu dute antolatzaileek eta oso gustura azaldu dira bertara gerturatutako jende kopuruagatik. Eguraldi ona lagun, milaka euskaltzale bildu ziren bertan. Bildutako...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys