Nondik jo presoen aldeko lanarekin?

Beste urte batez milaka lagun bildu dira Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Nola askatu korapiloa? Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu gara. Gaia usteltzen ez uzteko gogoa badago. 

"Ustekabea eta haserrea" azaldu dute hainbat europarlamentarik, larri gaixo diren presoen egoera dela-eta

Etxerat elkarteak Bruselara egindako bisitan, GUE/NGL talde parlamentarioko kideekin eta Flandriako Parlamentuko presidentearekin izan da. Suitza eta Alemaniara joango dira datozen asteetan, euskal presoen egoeraren berri emateko.

What is going on in the fight for Basque prisoners's rights?

This year, once more, thousands of people met in Bilbao to demand that Basque prisoners be brought to the Basque Country. At present, five years after ETA ended its armed struggle, there are 349 Basques in Spanish and French prisons. There are also hundreds of refugees and deportees who cannot return home. How can the knot be untied? We spoke with several people with close links to prison. They do not want to see the subject rot on the branch. 

Sara Majarenasen kasuari jarraipen berezia

Urtarrilaren 15ean Sara Majarenas preso politikoaren alaba labankadaz larri zauritu ostean, bere askatasuna eskatzen ari dira eragile ugari. Gaiari jarraipena egingo diogu.

Sara Majarenas presoa Donostiara hurbiltzeko eskatuko du Eneko Goia alkateak

Igandean aitak labankadaz erasotako bi urteko umearen ama, Sara Majarenas preso politikoa, Donostiara hurbiltzeko eskatuko duela jakinarazi du Eneko Goia alkateak, Udalaren gobernu bileraren ostean. Haurra Donostian erroldatuta dagoela gogorarazi du Goiak. Uneon Picassenteko espetxean dago Majarenas, Valentzian.

Euskal preso politiko baten alaba larri dago umearen aitak sastakatu ondoren

Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba bi aldiz sastakatu zuen bizkarrean umearen aitak, preso sozial ohia. Bi urteko umea operatua izan da eta larri dago zainketa intentsiboetako unitatean, Las Provincias egunkariak argitaratu duenez.

Eragileen adierazpenak Bilboko manifestazioaren aurretik

Bilboko mobilizazioan parte hartu duten eragileetako batzuek hedabideentzako adierazpenak eskaini dituzte manifestazioa abiatu aurretik. Hona hemen laburpen bat:

ARGAZKI ERREPORTAJEA | Milaka lagunek salatu dute dispertsioa

Sarek deituta manifestazioa egin dute Bilbon euskal presoen eskubideen alde.

BIDEOAK | Manifestazioko irudi ikusgarrienen hautaketa

Euripean eta aterkiak eskuan, milaka lagun izan dira urtarrilaren 14an Bilbon Sarek deituta, presoen eskubideen aldeko manifestazioan.

"Hau da Paris eta Madrilgo gobernuetako azken bulegora arte iristea nahi dugun irudia"

Dagoeneko ohiko bihurtu da irudia. Casilla ingurutik abiatu da, 17:45ak aldera, presoen eskubideen alde Sarek deitutako manifestazioa. Aurrena, Frantzia eta Espainiako espetxe urrunenetako batzuetarainoko kilometro kopuru eskerga gogorarazten zuten furgonetak. Presoen ehunka senide ostean, ilarak osatuz. Eta antolatzaileen pankarta hirugarrenik, jende askorik gabe atzean. Haien zain, Autonomia eta Hurtado Amezaga kaleetako espaloiak lepo betez, milaka eta milaka herritar, oihu eta txaloz manifestazioa agurtu eta burua igaro ahala harekin bat egiten.

#SalatzenDut | Presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestazioari jarraipena egingo dio ARGIAk

Sarek antolatuta arratsaldeko 17:30etan abiatuko da manifestazioa Bilboko kaleetan barrena. ARGIAk sare sozialen bidez emango du haren berri arratsaldetik aurrera, irudi ikusgarrienak, datuak eta iritziak bilduz.

"Funtzionarioek gozokiak ematea edota katxeatzea bizi izan dugu"

Txikitatik ezagutu dute Uztai Largatxa Ramila eta Ainhoa Ayesta Fernandez (Laudio, 1993) dispertsioa zer den. Ainhoaren osaba kartzelan egon da Ainhoak 20 urte bete arte. Uztai, aldiz, Pili Arzuagaren biloba da (dispertsioak eraildako lehen pertsona, Fontso Isasirekin batera) eta aita kartzelan ezagutu du jaio zenetik sei urte bete arte.

"EAJ da nire alderdia eta presoen manifestaziora joatea gustatuko zitzaidakeen"

El Diario Vasco egunkariari emandako elkarrizketan, Rosa Roderok berretsi du Sarek antolatutako manifestaziora joango dela, eta gustatuko zitzaiokeela EAJ ere joatea.

Larunbateko manifestaziora joateko 250-275 autobus antolatuko direla aurreikusi du Sarek, iaz baino %15 gehiago

Giza eskubideak, konponbidea eta bakearen alde mobilizatu nahi du Sarek euskal jendartea urtarrilaren 14an, “aurtengoa urte bat gehiago baino, urte bat gutxiago izan dadin”.

Presoen sakabanatze politika: lehenengo aldiz Giza Eskubideen Europako Auzitegian

Amaia Izko abokatuaren esanetan, ehunka kasu aurkeztuko dituzte Estrasburgoko epaitegian, sakabanaketak familia-bizitza eskubidea urratzen duela argudiatuz.

"Kalera Kalera etorkizuna da, kartzelak husteko eta bakea eta askatasuna irabazteko erronka"

Hilabete oso baten ondoren, amaiera heldu zaio ‘Kalera Kalera’ ekimenari. Ekitaldi jendetsuarekin itxi dute Usurbilgo Kaleragunea. Preso ohiek adierazi dutenez, bestalde, dinamikak gauzatzen jarraituko dute, “konponbide integral eta justu baten bila”. Horren harira, dei egin diete herritarrei urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko.

100 atxikimendu euskal presoen eskubideen aldeko U14ko manifestaziorako

Sare mugimenduak urtarrilaren 14an Bilbon antolatuko duen manifestazioarekin bat egin duten 100 pertsonako atxikimendu zerrenda publiko egin dute ostegun goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bozeramaile lanetan aritu dira Karmen Galdeano eta Rosa Rodero, GALen eta ETAren biktima hurrenez hurren.

Gose greba abiatu du Jose Mari Erdozain portugaletetarrak presoen egoera salatzeko

Jose Mari Erdozain Portugaleteko zinegotzi ohi eta jubilatuak lau eguneko gose greba abiatu du, urtarrilaren 4tik 8ra bitartean. Kalera Kalera ekimenari “bere ekarpena” egiteko asmoarekin hasi du.

Euskal iheslari eta deportatu politikoak IV. Foro Sozialaren ardatz

IV. Foro Sozialean iheslari eta deportatuen arazoa landuko dute. Martxoaren 10 eta 11n egingo dituzte batzarrak Donostian eta Hendaian. Bake prozesuaren “blokeoaz” kezkatuta daudela azaldu dute, Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera “larriagotu” baten aurrean. Aurtengo Foro Sozialaren aurkezpenean egin dituzte adierazpenak, Bilbon.

Arantza Zuluetak bakartze egoeran jarraitzen duela salatzeko manifestazioa larunbatean Bilbon

Cadizeko Puerto III kartzelako bakartze-moduluan dago Arantza Zulueta, Bilbotik 966 kilometrora. Hiru urte daramatza isolamendu egoeran. Pairatzen dituen baldintzak salatzeko, manifestazioa antolatu du Zuluetaren askatasunaren aldeko plataformak. Urtarrilaren 7an izango da, 18:00etan, Bilboko Areatzatik abiatuta.

5.700 euroko isuna ezarri diete Parisen kateatzeagatik atxilotutako Aitzinako zazpi gazteei

Asteartean atzeman zituzten Parisen, Aitzinak Jusitizia Jauregian presoen alde egindako protestan. Ordutik preso atxiki dituzte polizia etxean.

Espetxetik ateratzerakoan ukatu zitzaien diru-laguntza jasotzen hasi dira hainbat euskal preso ohi

Espainiako Gobernuak espetxetik ateratakoei ematen zaien langabezia laguntza jasotzeko eskubidea ukatu zien euskal presoei 2013an, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak presoen kondenak luzatzea ahalbidetzen zuen Parot Doktrina ezeztatu ostean. Konstituzio Auzitegiaren eta hainbat salaketen ondorioz, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE) sorospen horiek ordaintzen hasi da, Naizek argitaratu duenez.  

Presoen eskubideen alde kateatu dira Ernai eta Aitzinako gazteak Madrilen eta Parisen

Ernai antolakundeko gazteak Madrilgo Espetxe Erakundeen egoitzan kateatu dira, eta Aitzinakoak Parisko Justizia Jauregian. EPPKri babesa emateko ekimena dela azaldu dute. 

EPPK-k legedia garatzeko babesa nahi du, inplikazio soziala eta barne batasuna oinarri

EPPK-ko zuzendaritzak 2013an finkatutako ildoa berritzeko aurrerapausoak ematearen alde egin du. Batasuna, elkartasuna eta herriarenganako lotura izeneko txostenean kolektiboaren batasuna eta gizartearen inplikazioa beharrezkotzat jo dituzte. Kolektiboaren barnean ere aldaketak iragarri ditu.

Emakume preso ohiek ikuspegi feministatik aztertuko dute kartzela

Lehenengo aldiz, ekimenak antolatu dituzte emakume preso ohiek. Usurbilen egingo dituzte, abenduaren 29 eta 30ean. Ikuspegi feministatik aztertuko dituzte espetxea tarteko duten bikote harremanak eta kartzela egitura bera. Horrez gain, erabateko zazpi urteetako isolamenduaren testigantza ere emango dute.

Xabier Balerdi aske geratu da 24 urte preso egin ostean

Donostiako Gros auzoan ongi etorria egin diote Xabier Balerdi preso ohiari, espetxean 24 urte egin ostean.

'Kalera, kalera' dinamikari babesa eskaini diote 'dispertsioaren seme-alabek' Usurbilen

Sakabanaketa pairatu duten hainbat gaztek presoen aldeko ekimenari sostengua erakutsi diote gaur Usurbilen. Bizitako oztopo guztien gainetik dispertsioari "hortzak erakusten" ikasi dutela adierazi dute.

Ez dute onartu Ibon Fernandez Iradi presoaren zigorra eteteko eskaera

Parisko Zigorren Aplikazio Ganberak ez du onartu Ibon Fernandez Iradi presoaren zigorra eteteko eskaera, eta giltzapean jarraitu beharko du. Frantziako Estatuko kartzeletan larriki gaixo dagoen euskal preso bakarra da lasartearra; 2013an esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuari eskatu diote presoen sakabanaketarekin amaitzeko

Espetxe politika aldatzea eskatu dute asteazken goizean Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Alderdi Popularreko ordezkariak ezik, gainontzeko talde politiko guztien babesa jaso du (EAJ, EH  Bildu, Ahal Dugu eta PSE-EE), hain justu, 51 ordezkaritik 50.

"Ez dut arazorik ikusten presoak Euskal Herrira hurbiltzearekin, ez dio inori minik egiten"

Kolonbiako presidente eta 2016ko Bakearen Nobel Saridun Juan Manuel Santosek Espainiako Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean adierazi du euskal presoak Euskal Herriratzearen alde dagoela.
INFORMAZIO OROKORRA

400 lagun baino gehiago daude preso Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuaren ondorioz. Gehienak Espainiako eta Frantziako Estatuetako kartzeletan sakabanatuta daude, euren senideetatik urrun.

Multimedia

2017-01-20  |  Euskal preso politikoak

Zama Doinuz Arindu II. elkartasun jaialdia

Jaialdia 2017ko urtarrilaren 15an ospatu zen Etxarri Aranatzen. Helburua dispertsioak Etxarriko senide eta lagunei eragiten dien zama arintzea da eta bide batez, dispertsioaren eta espetxe politikaren kontrako aldarri egitea. Fermin Valencia, La Chula Potra, Fran-Zuriñe Hesian, Hutsun,...

2017-01-13  |  Euskal preso politikoak

"Posible da epe motz batean preso kopuru handi bat hurbiltzea"

Karlos Trenor eta Oihana Agirre izan ditugu gonbidatu. Bederatzi eta zortzi urte bete dituzte espetxean, hurrenez hurren. Hilabete ere ez da egiatarrek askatasuna berreskuratu dutenetik. Sarek larunbatean Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko deia luzatu diete herritarrei.

2017-01-02  |  Euskal preso politikoak

Itziarren alaben borroka ikustezina

Azken hamarkadetan borrokan murgildu diren emakumeak dira, euren konpromezuagatik atxilotu, torturatu eta espetxeratu dituzten emakumeak. Euren borroka askotan gutxietsi egin dela edo bigarren planoan gelditu dela salatu eta protagonismoa aldarrikatu dute, Usurbilen Kalera Kalera ekimenaren barruan...

2016-12-23  |  Euskal preso politikoak

Dispertsioaren seme-alabak

Sakabanaketa pairatu duten hainbat gaztek beraien bizipenak kontatu dizkigute. Bizitako oztopo guztien gainetik dispertsioari "hortzak erakusten" ikasi dutela adierazi dute.

2016-10-05  |  Euskal preso politikoak

UdazkenFest 2016, Arabako Elkartasun Eguna

2016ko urriaren 1ean ospatu zen UdazkenFest Gasteizen. Hiriburuko tabernetan kontzertuak izan ziren eguerditik gaueko ordu txikiak arte; Matxete plazan txosnagunea eta hainbat ikuskizun, Probintzia plazan olerki eta dantzak; Plaza Berrian umeentzako txokoak... Arratsaldeko 18:00etan Olagibel...

2016-05-10  |  Euskal preso politikoak

"Autokritika ez da damuketa, presoak horretaz biziki urrun dira"

"Lepogorra" izeneko liburua idatzi du Gabi Mouesca euskal preso politiko ohiak espetxeaz, bake prozesuaz, Euskal Herriaren askapen prozesuaz, eta bereziki, etorkizunaz.

2016-05-09  |  Euskal preso politikoak

Furgo Martxa, azken bidaia izan dadin

400 furgonetak baino gehiagok hartu du parte Mirentxin gidarien Furgo Martxan. Larrabetzun eman zaio hasiera egunari, Bilborainoko bidea eginez. Tartean hainbat ekimen egin dira, dispertsioa salatu eta azken bidaia izan dadila eskatzeko.

2016-04-12  |  Euskal preso politikoak

Kulturgileak ere euskal presoen eskubideen alde

“Hartu trena!” dinamikari jarraituz, kultura eremuko norbanako eta eragile anitzek giza eskubideen 'bagoia' sortu dute. 

2016-01-27  |  Euskal preso politikoak

Ekaitz in da house

Ekaitz Samaniego preso gasteiztarraren urtebetetzearen bezperan, eta bere atxiloketaren laugarren urteurrenetik egun batzuetara, askatasuna eskatzeko Freestyle txapelketa antolatu dute Gasteizko Gaztetxean.

2016-01-09  |  Euskal preso politikoak

Milaka lagun Bilbon euskal presoen dispertsioaren aurka

Sarek deituta Bilbon eta Baionan milaka pertsona atera dira kalera euskal presoen giza eskubideen defentsan.

2016-01-05  |  Euskal preso politikoak

Preso bat lagun bat: Bergarako gabon zaharreko mosaikoa

2015eko abenduaren 31n herri ekimen bitartez antolaturiko "Preso 1 lagun 1" mosaikoaren irudiak. Hemen, ekimenaren sustatzaileen oharra, osorik: "415 Euskal Preso Politikoak etxean nahi ditugula aldarrikatzeko 415 bergarar bildu nahi genituen Bergarako Plazan, argazki ikusgarri...

2015-10-27  |  Euskal preso politikoak

Barrura begiratzeko leihoak

Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta dituen egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren ostean Euskal Herrira itzuli den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Ziegako bakardadean...

2015-09-03  |  Euskal preso politikoak

Elkoro: "Hegan egiteko moduan sentitzen naiz, gogotsu eta asmoekin"

Jose Luis Elkoro erabateko askatasunean utzi dute, zortzi urteren ostean. Goienako kazetari Monika Belastegik elkarrizketatu du.

2015-08-07  |  Euskal preso politikoak

486 kilometrok markatzen duten distantzia

Dispertsio politika indarrean mantentzearen ondorioz ehundaka dira Espainiako eta Frantziako estatuen barrena distantzia luzeak egin behar dituzten euskal herritarrak. Hori da bi gazte hauen kasua, Navalcarneroraino 488 kilometro egin behar dituzte lagunarekin 40 minutuz egoteko.

2015-07-01  |  Euskal preso politikoak

Futbol 7, preso eta iheslarien aldeko txapelketa

Maiatzaren 30ean iragan da Hendaiako Futbol 7 txapelketa, preso eta iheslarien alde antolatutako eguna. Ehkz eta Kanaldudeko laguntzaileak harat hurbildu dira Ander Asurmendi antolatzailearekin eta txapelketan parte hartu duten zonbait pertsonekin hitz egitera.

2015-06-08  |  Euskal preso politikoak

Nolakoak dira osaba ikusteko egin beharreko 2.400 km?

Jorge, Ainara, Beñat eta Peruk kilometro guzti horiek egin behar dituzte osabarekin 45 minutuz egon ahal izateko. Beste ehundaka senide, lagun, ama, alaba, anai, lehengusu eta lagunek egiten duten bezala. 20 minutu hauetan barnetik ezagutuko duzu bidaia horietako bat.

2015-05-04  |  Euskal preso politikoak

Etxerat lanean jarraitzeko prest

Euskal presoen senideen elkarteak 14. Batzar Nazionala egin du Iruñean. Etxeratek euskal preso politiko eta iheslarien senideei gizarte-laguntza eta arreta psikosoziala eskaintzen die.

2015-04-07  |  Euskal preso politikoak

Mirentxinek 15 urte

Astebururo euskal presoen senide eta lagunak kartzela urrunetara hurbiltzen dituzte Mirentxin taldeko gidari bolondresek. 15 urte bete ditu Mirentxinek zeregin horretan. Egilea: Begi Bat

2015-03-09  |  Euskal preso politikoak

Dispertsioa eta emakumeak, ezagutzen ez dugun egunerokoa

Teresa Toda, Oihana Etxebarrieta eta Kattalin Miner hausnartzen jarri zituen Eider Olazarrek gaiari buruz , Donostiako Garoa liburudendan antolatutako mahainguruan.

2015-01-30  |  Euskal preso politikoak

Urruti vs gertu

Datuak, pasarteak, sentimenduak, bizipenak, baina, batez ere, esperantzaz beteriko lana izan nahi du "Urruti vs gertu" dokumentalak: senideen testigantza, sakabanaketa politikaren salaketa eta, azken batean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena.

2015-01-21  |  Euskal preso politikoak

Amaia Izko: "Ez gaude presoak etxeratu arte gelditzeko prest"

Amaia Izko euskal preso politiko eta errepresaliatuen abokatua elkarrizketatu du Ahotsa.info-k, Mate operazioaren haritik. Operazio horren helburu politikoak salatzeaz gain, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri dizkien debekuak gaitzetsi ditu, euren jarduera profesionala guztiz baldintzatzen...

2015-01-13  |  Euskal preso politikoak

Presoen giza eskubideen errespetua

Brian Currin, Iñaki Lasagabaster eta Jose Antonio Martin Pallinen hitzaldia Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialean. Brian Currin Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen eraketan parte hartu zuen legegizona. 1977tik 1987ra abokatu bezala aritu zen...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys