Kultura > Literatura > Euskal literatura > Euskal nobela beltza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Konkordatu kartzela
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
'Telleria eta gero, zer?' liburuari buruzko polemika

Fikziozko liburu bati buruz solasean aritu ziren Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean otsailaren 6an, ordu eta hogei minutuz, tarteka tentsio handiz. Egoera bitxia eragin du UPNk, Lekarozko institutuko DBH4ko ikasleek irakurri duten eleberri bat jo-puntuan jarriz. Ernesto Prat Urzainkiren Telleria eta gero, zer? (Elkar, 2017) da nobela, genero beltzekoa, eta eskuin erregionalistak salatu du zentroko irakasleek “jarrera ideologiko eta politiko batzuk inposatzeko” erabili... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Euskal nobela beltza
Sakonean
Nobela beltza idaztea sustatuko du '(H)Ilbeltza' bekak

(H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak aurkeztu dute deialdia, eta lanak ekainaren 23ra arte bidal daitezke.


2017-01-04 | ARGIA
Baztan, genero beltzeko literaturaren hiriburu urtarrilaren 16tik 22ra

Hiru urtez jarraian egiten den zerbaitek merezia omen du tradizio izena eta beraz, Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea, Ilbeltza, jada ezinbesteko zita bihurtu dela esan liteke: asteartean aurkeztu zuten aurtengo egitaraua eta edukiz beteta dator.


2016-11-20 | Iratxe Retolaza
Gorpuak ur azalera nola

33 ezkil estreinako nobelan, giro gris eta iluna eraiki du Miren Gorrotxategik. Ferminek gizaki-burezur bat topatzen du, baserriko lurretan ur-depositu bat jartzeko lanetan ari dela. Burezurraren auziak aspaldian izozturiko harreman zenbait biziberritzea ekarriko du: Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari hots egingo diote; eta Nestor, bide batez, Berta neska-lagun ohiarekin jarriko da harremanetan, indusketa-lanetan jardun ohi duelako. Garizmendi baserrira garamatza gertaerak, baina,... [+]


2016-06-14 | ARGIA
'Lehertu da festa', Donostia 2016 ardatz duen nobela aurkeztuko dute asteazkenean

Eneko Aizpurua idazleak asteazkenean, ekainak 15, aurkeztuko du bere hirugarren nobela. Bere aurreko lanak bezala, genero beltzean kokatzen da eta seguraski Donostia 2016 literaturarako lehengai bihurtu duen lehenbiziko lana da.


Nobela beltzak zita garrantzitsuak ditu Baztanen igandera bitartean

Euskal Nobela Beltzaren Asteak bigarren edizioari ekingo dio astelehen honetan. Igandera bitartean, konspirazioa, delitua eta letrak ez dira faltako Baztanen.


2012-03-15
I˝aki Irasizabalek 'Orbe auziaren ingurukoak' nobela beltza plazaratu du

Iñaki Irasizabal idazle durangarrak Orbe auziaren ingurukoak eleberri beltza plazaratu du Elkar argitaletxearen eskutik.