"Sarrionandiak helduleku asko ematen ditu testuetan agertzen diren elementuak interpretatzeko"

Doktore tesia irakurri zuen iaz Eider Rodriguez idazle eta irakasleak, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberria ardatz. Sabel hartatik dator oraingo lana, Itsasoa da bide bakarra. Sarrionandia irakurriz (Utriusque Vasconiae, 2014), hagitzez modu dibulgatzaileagoan emana. Itsasoa zen orduko lanean, itsasoa da oraingoan ere. Iurretako idazlearen izkirioetako itsas irudien irakurketa proposamena eginez beti Eider Rodriguez, itsasoa bertze biderik ez dela erranez…

"Lanean ari naizenean ez dut disfrutatzen, baina hau idazten gustura sentitu naiz"

Garai bateko kronika egin du Arantxa Urretabizkaiak Zuri-beltzeko argazkiak (Pamiela, 2014) liburuan. Oroitzapen zenbait izan ditu abiapuntu, eta “oroitzapenak gereziak bezala datoz: bat hartu, eta ondoan dituzu beste batzuk segidan”. Ez da, halarik ere, lan erabat zehatza, gauza gehiago konta zezakeen, baina “hauxe da! Nahikoa!”, esan eta puntua jarri zion testuari: kronika egin digu, literaturatik, norberarenetik, barrura begiratuz.

Nik ez dakit deus Baztanen antolatzen ari diren Nobela Beltzaren asteaz

Nik ez dakit kontu honetaz gauza handirik detektibe jauna, han eta hemen entzun dudana bakarrik. Baina esan diezazuket, hau segurua baita, krimenak Baztan hartuko duela 2015eko urtarrilean. Ez eskatu xehetasunik, detektibe jauna, pasaeran entzun nuen zerbait baina ez naiz gaiztaginen aurpegiaz ere...

Pello Salaburu eta Hasier Larretxea idazleek Baztango Iruritan bat egin zuteneko kronika

Urriaren 18an, bi idazle baztandar bildu ziren Iruritako Jauregiarte Taberna kulturalean: Pello Salaburu eta Hasier Larretxea. Bi belaunaldiko idazleak. Errateko nituenak (Cuzcoko kronika) eta Larremotzetik liburuen egileak, hurrenez hurren. Erein argitaletxeko Inazio Mujika Iraolak erran zuenez, “ez dira sobera idazle baztandarrak”. Hartara, pozgarria izan zen euren liburuak elkarrekin aurkezten ikustea lagun andanaren aitzinean.

Barkatu, Amaia

Baldin eta atarikoetan ohikoa bada, edo behintzat itxura onekoa, nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita,  handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere planteamendu estetikoa, literarioa edo dena delako aurkeztea, berdin da oso hastapenetako...

Bidaiatzeko hegalak diren poemak

Zure hatzaren ez galtzeko titulua irakurri, eta hatzaren beharrean hatsa irakurri ote nuen nago. Baionako Santizpiritu zubian imajinatu nuen poeta: goizean goiz lanera doan poeta alaia, gure hatsaren ez galtzeko poemak eskaintzen dizkigun poeta emea.

"Liburu honetako espiritualtasuna ez dut eguneroko bizitza errealetik aparte ikusten"

Urari ostutako poemak (Susa, 2014) liburua argitaratu berri du Pako Aristi idazleak. Urrestillakoak ondutakoen artean, orain artean ez bezalako lana, orain artean bezalakoa: Aristiren “poema guztiak lotzen dituen hari existentzial mehe bat” aipatu zuen Koldo Izagirrek XX. Mendeko Poesia Kaieretan, eta haria ez da eten oraingo lanean. Alderantziz, inoiz baino lodiago ageri da, Ekialdeko egileen irakurketen eraginez.

Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.

Bizenta Mogel, bere garaiari aurre hartu zion idazlea, Yolanda Arrietaren nobela berriko protagonista

Argiaren alaba eleberria kaleratu du Yolanda Arrietak, Bizenta Mogelen Ipuin onac liburuaren egilearen bizitzan oinarrituta. Idazlearen ibilbidea arakatu eta gaurkotasunean kokatu du Arrietak, “historia fikzioaren bidez moldatuz”. Hendaiako Nekatoenea idazle etxean egindako egonaldian idatzi du nobela.

Eskuen metaforak

Atzo Etxarrenera joan ginen, olatuak egin genituen eta Ione Gorostarzu-ren poema honekin akordatu ginen (Desegiten, Elkar, 2012).

"Ipuin bakoitzak hurrengoa irakurtzeko grina piztu behar du, neurri batean"

Ipuin liburua du Iban Zalduak (Donostia, 1966) argitara zaharra ez. Inon ez, inoiz ez dugu, Elkar argitaletxeak publikaturik. Ipuin liburuetan ez ohikoa, kasik berrogei testuren bilduma. Antologia izan gabe ere, era guztietako ipuinak irakurri ditugu, Zalduaren estiloan beti.

Plok-plok-plok

Danele Sarriugarte::Erraiak Elkar:: 2014

Beltzak zuri eta zuriak beltz

Nola belztu behar zuria. Joxan Artzeri omenaldia.

"Egia beti iraultzailea delakoan nago, baina nork behar du iraultza bat bere bizitzan?"

Mikel Antzak Atzerri (Susa, 2012) nobela plazaratu zuenean, haren lagun Xabier Montoiari eskatu genion elkarrizketatzaile lanak har zitzan. Orain, Xabier Montoiak Azken afaria (Susa, 2013) argitaratu duelarik, alderantzira aritzeko eskatu genien biei. Kartzelako bisitaldi baten emaitza duzu ondoren datorrena.

Sara, euskal liburuaren "beste" azoka izan da 31. aldiz

Sarako Idazleen Biltzarraren 31. edizioa egin zuten astelehenean. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal idazleen zita nagusia da Sarakoa eta bertaratutakoei autoreekin aurrez aurre hitz egiteko aukera eskaintzen die.

Koldo Izagirre merkatuan

Europako biztanleen lekua iragarri zuen Nietzschek bere basamortutik. Egun batean Zaratustrak etxe-sail berri bat behatu zuen. Urbanizazio horren ikusmenaren aurrean, harrituta, hitz karminak bota zituen: “Zer esan nahi dute etxe horiek?

Kostalde hauskorrak eta kolorezko hiriak

Paisaian bizi gara, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar eraiki dugun paisaian. Gehienetan baina, arrainari urarekin gerta ohi bezala, ez dugu begiz antzematen; harekin ohitu garelako, paisaia hor egon dagoelako beti eta, aldatzekotan, aldatzen bada ere, astiro aldatzen delako. Baina ez beti.

Hotz egiten du

Ez dakit glaziazio aro baten hotzikara ilunak bizi dituen Euskal Herriak, gehiegitxo esatea izango da beharbada, baina zer den pertzepzioa. Bingen Amadoz Euskadi Irratiko Iruñeko esatariak agur esan dio lanbideari, berrogei urteko ibilbidea Nafarroako aktualitateari jarraitzen, hasi...

Gabriel Arestiren ijitoak

Euskal kulturan literatura kosmopolita eta polita landu behar dugu, itsuskeria handirik gabe, antza, errelato ortodoxo eta kontakizun ortopedikoetan kabitzen dena, turistentzako aurkezpen txartel baten tankeran, gure meilleur souvenir de notre cher pays.

"Nafarroako Erresuma gure nahi eta ezinen metafora da"

(Iruñea, 1960) Erresuma eta fedea trilogiari errematea eman dio Gure Jerusalem galdua nobela amaituta. Ez du lan historiko soila idatzi horregatik. Egile nobela ere bada obra itzel hau: “Nire eredua ez da historia nobela klasikoa idaztea, Marguerite Yourcenar edo Alejo Carpentierren eredua da, baina ni ez naiz bata ez bestea. Noski, gustatuko litzaidake pitin bat haien lanei hurbiltzea”, erran digu apal.

Zein toki du emakumeak euskal literaturan?

27 urte joan dira Jakin aldizkariak Emakumea eta Literatura hitzaldi-sorta antolatu eta monografikoa argitaratu zuenetik. Idazleen eta idazlanen panorama aldatu egin da geroztik, baina ba ote da alderik ordutik hona emakumezkoen presentzia, pisua eta prestigioari dagokionez? Erantzunen bila, hizlari haiek berak bilduko ditu Sareinak taldeak, mahaiaren itzulian. Urtarrilaren 31n, ostirala, Arrasaten.

Gartxot bardoa omenduko dute
asteburuan Itzaltzun

Itzaltzun Gartxot koblakaria omenduko dute asteburuan urteroko legez. Gartxot ekimenak egitarau oparoa antolatu du larunbat eta iganderako. (Argazkia handiago ikusteko klikatu hemen).

Iretargia harrika hausteko poemak

Ibon Sarasolak 1969an argitaratutako Poemagintza liburua osorik sareratu dute Armiarma.com gunean. Ildo berri bat ekarri zuen euskal letretara 23 urte zituela argitaratu zuen obra horrek.

Naturarekin bat

Kristalezko begi bat (Susa, 2013) Miren Agur Meabe   Ikusita Miren Agur Meaberen azken nobelak zer nolako harrera izan duen eta zein kritika desberdinak eragin dituen, ez naiz gauza gehiegi esatera ausartzen. Besterik gabe eta polemiketan sartzeko inolako intentziorik gabe, nire iritzi xumea ematera nator.

48. Durangoko Azokak ateak zabalik

Igandera bitartean Durangon bilduko dira euren lanak euskaraz publikatzen dituzten argitaletxe, diskoetxe eta enpresak, euskarazko kultur produktuen 48. azokan.

Gure izaeraren neurriko

Espainolen tertulien eta frantsesen salonsen ondorengo, irakurle taldeak ez dira gure asmakizuna. Irakurketa bakartia eta harreman sozialak uztartzen dituen sistema hau, alabaina, ederki ezkontzen da gure “saldo” izaerarekin. Taldean gauzatu ohi dira ekintzarik miresgarri eta...

Zazpi arrazoi "Erresuma eta fedea" trilogia irakurtzeko

Aingeru Epaltzak aurkeztu du Erresuma eta fedea trilogiako azken liburua, Gure Jerusalem galdua (Elkar). Hemen zazpi motibo hiru nobela horiek irakurtzeko.

William A. Douglassek jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria

William A. Douglass antropologo estatubatuarrak jasoko du aurtengo Durangoko Azokako Argizaiola saria eta Eskozia izango da herrialde gonbidatua.

Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri', Forum ekimenaren ardatz

Bilbo Zaharra euskaltegiaren ahaleginez antolatzen den Forum ekimenak Gabriel Arestiren Harri eta Herri hartu du gai nagusitzat aurtengoan. Iaz Bernardo Atxagarren Obabakoak obrarekin egin bezala, edizio honetan Arestiren obra enblematikoa irakurriko da, jendaurrean eta etenik gabe, bere estreinako argitalpenaren 50. urteurrena betetzen den honetan.

Garbiñe Ubedak 'Hobe isilik' eleberria aurkeztu du

Garbiñe Ubeda idazle eta ARGIAko kazetariak Hobe isilik eleberria aurkeztu du gaur Donostiako Elkar aretoan. Lehen saialdia du fikzioaren munduan. Augustin Zubikarai beka-saria irabazi zuen iaz nobela-proiektu honek.
Multimedia

2015-01-19  |  Euskal literatura

Itxaro Borda - Ahoan bilorik gabe

"Itxaro Borda naiz, Baionan sortua, Oragarren hazia. Donapaleun, Pauen, Parisen eta Maulen hezia. Azken hamalau urte hauetan berriz bizi naiz Baionan, azkenean, sortu naizen herrian. Ene ofizioa postari da. Ene afizioa, ofizio bilakatzen ari dena emeki emeki, nahiz eta dirurik ez duen...

2014-10-13  |  Euskal literatura

Literatura eta emakumea

Literaturan emakumeari, bere gorputzari eta sexualitateari eman zaion tokia aztergai IDEMtitateak saioan, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Iratxe Retolaza idazleekin.

2014-05-14  |  Euskal literatura

Xabier Amuriza - "Harri eta herri"

“Arestiren koplak ahoan” hitzaldi-errezitaldia. Arestik, zenbaitetan, erabat bertsolarien modura egiten ditu bere poesiak; beste zenbaitetan, berriz, koplarien modura, kopla legedi zaharrean tajutuak. Xabier Amurizak Arestiren kopla eta bertso sorta batzuk kantatu eta haren...

2014-05-14  |  Euskal literatura

Amaia Lasa eta Itziar Laka - "Harri eta herri"

"Gabriel Aresti gogoan" jardunaldien baitan Amaia Lasak eta Itziar Lakak emandako hitzaldia.(2013-11-19)

2014-02-06  |  Euskal literatura

Literatura eta gerra

Julen Gabiriak koordinatu duen solasaldia. Josi Basterretxea EHUko irakaslea eta Gabriel Arestiren XXIX. ipuin lehiaketaren euskarazko sariaren irabazlea; Gotzon Barandiaran komunikatzailea eta Larrabetzu-Galdakaoko idazlea; eta Laura Mintegi euskal idazlea eta irakaslea. Mahai ingurua...

2014-01-22  |  Euskal literatura

Patxi Santamaria eta Napoka Iria

Patxi Santamaria eta Felipe Juaristiren poesia errezitaldia Napoka Iria taldearen musikaz lagunduta

2013-09-04  |  Euskal literatura

Eider Rodríguez Idurre Eskisabelekin solasean

Eider Rodríguez idazlea eta Idurre Eskisabel kazetaria literatura sorkuntzari buruz solasean, Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko VI. Jaialdiaren baitan.

2013-06-24  |  Euskal literatura

Inurrien Hiztegia liburuaren irakurketa musikatua

Partaideak: Mariasun Landa (egilea eta irakurlea) Ramon Agirre (aktorea eta irakurlea) Garikoitz Mendizabal (musikoa) J.A. Irigaray (idazlea). 2013.05.21 Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturunea

2013-06-13  |  Euskal literatura

Ogella Line - Itxaro Borda Quartet

Literaktum 13 jardunaldien barnean Ogela Lina Itxaro Borda Quarteten kontzertua. [2013.05.10] Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturunea

2013-05-27  |  Euskal literatura

Literatura eta Memoria: suntsipenetik eraiki

Euskal literaturaren azken 50 urteetan indarkeriak izan duen isladaz antolatutako hitzaldia. 2013.03.19 Hizlariak: Harkaitz Cano, Mª Jose Olaziregi, Iñigo Astiz Irudiak: Donostiako Koldo Mitxelena

2013-03-22  |  Euskal literatura

Angel Erro

Literatura eta musika klasikoaren zalea izateaz gain, bi poesia libururen egilea da Angel Erro, ezizenez ezagutzen dugun 34 urteko burlatarra. Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2356 zenbakian irakurgai.

2013-03-15  |  Euskal literatura

Iñaki Segurola

Filologoa da. Ez da eroso sentitzen euskararen mundua delakoan. Haatik, “euskalzulo” samarra da. Arrazoirik ez dago edukitzerik (Alberdania, 2012) liburuaren karietara solastatu gara Iñaki Segurolarekin (Azpeitia, 1962). Saio honen aurretik beste bi ditu kaleratuak pentsalari...

2013-03-04  |  Euskal literatura

Urtebetetze festa (olerki musikatuak)

Castillo Suarezek ez ohizko festa batera gonbidatuko gaitu “batzuetan zauriak irekita uztea baita onena, gonbidatuak sar daitezen nahi dutenean”. Borja Estankonarekin musikaren laguntzaz, hitza eta musikaren artean ezkutatzen den mundu iradokitzaile bezain zorrotza agerian utziko...

2013-02-04  |  Euskal literatura

Jon Benitoren Bulkada: nahizenetik naizenera

[2012.10.04] Jon Benitok Bulkada liburuaren irakurtaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Irudiak: Koldo Mitxelena  

2012-12-17  |  Euskal literatura

Nere hitza ematen dizut

Amaia Lasaren olerkiak eta Esther Barandiaran pianoan. 2009ko otsailaren hamarrean Koldo Mitxelena Kulturunean grabatua, Kabigorri Ateneoarekin lankidetzan

2012-12-03  |  Euskal literatura

Zazpi poeta Alén da fronteira

[2012.10.26] Euskal Idazleen Elkarteak, 2012ko Galeuscaren haritik, antolaturiko ekitaldia. Testuak: Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia Irakurleak: Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray, Luis...

2012-11-26  |  Euskal literatura

"Herrira Noa" ekimen kulturala

2013ko urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten azaroaren 17an Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko. Iturria:...

2012-11-23  |  Euskal literatura

Kirmen Uribe

Nobela berria dakar Kirmen Uribek udazken-negu honetan. Mussche du izenburu eta, azalean, Bigarren Mundu Gerran erresistentziarekin bat eginik jardun zuen Robert Musscheren historia da. Alabaina, mamian, bizitzaz, heriotzaz, munduaz eta, oro har –eta, batik bat–, adiskidantzaz ari...

2012-10-22  |  Euskal literatura

Itsasoko izaki

Amaia Lasaren "Itsasoko izaki" liburuaren irakurraldia Donostiako Mitxelena Kulturunean 2012ko urriaren 9an.

2012-10-19  |  Euskal literatura

Itxaro Borda

Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibe lesbiana ezagunaren azken abentura kaleratu berri du, Boga Boga eleberria. Bakean utzi arte, Bizi nizano munduan, Amorezko pena baño eta Jalgi hadi plazara lanen ostean, Baionara eta Lapurdiko kostara garamatza ikertzaileak. Elkarrizketa hau...

2012-10-15  |  Euskal literatura

Japonia: poesiaren sumedi ezkutua

[2012.05.25] Andoni Salameroren Japonia: poesiaren sumendi ezkutua liburuaren aurkezpena Koldo Mitxelena Kulturunean Poesia irakurleak: Txieko, Andoni Salamero Ganbara Txiki Abesbatza, Aitor Biainek zuzenduta.  

2012-05-02  |  Euskal literatura

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria

2012ko martxoaren 30ean egin zen Donostiako Koldo Mitxelena aretoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako sariketa honen lehenengo saria Karlos Linazasoro tolosarrak irabazi zuen, Ezer gehiago behar gabe lanagatik. Epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere Irastorzak, Jose Angel...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys