Gizartea > Hezkuntza > Euskal eskola publikoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Euskal eskola publikoa kanaleko multimediak
Besarkadak euskarazko hezkuntzaren alde Erriberrin

Sortzen Elkarteak Besarkatu Ekimena ospatu du igandean Erriberrin, “euskarazko hezkuntzari ate berriak irekitzen ari diren familiak besarkatzeko”.


Herriarekin bat egiten duen eskola aldarri, apirilaren 21ean egingo dute jaia Sakanako ikastetxe publikoek

Hamabost udalerri eta bederatzi eskola publiko ditu Sakanak. Sortzen Elkartearen baitan dauden herri eskolak dira eta eskola eta herria, biak bat eginik, “hori da Sortzen Elkartearentzat nahi eta amesten dugun Hezkuntza Sistemaren oinarria: herriaren beharrei erantzungo dien eskola eta, aldi berean, herria eraldatzen, jendarte justuago bat lortzen, lagunduko duen eskola”. Apirilaren 21ean ospatuko dute Sakana Herri Eskolekin Sortzen Jaia, Etxarrin.


2018-03-27 | ARGIA
Sortzen-eko aurtengo jaiaren abestia egin du Afu taldeak: "EgunOn"

Abesti honekin alaituko du Afu taldeak aurten Maiatzaren 20an Iruñeko Antoniuti parkean egingo den festa. Egun on!, esan nahi du Sortzen elkarteak egunero eta horretarako jarrera hau bultzatuko duen EuskaraKilo pertsonaia sortu dute, iazko IkasKilo barraskiloari segida emanez.


Hezkuntzak grebei berrekingo die, sindikatuak zatituta: zer lortu da eta zer ez?

Lan baldintzak hobetzea aldarri, EAEko eskola publiko ez unibertsitarioko langileak grebara deituta daude asteazken eta ostegun honetan, baina bitxia da panorama: ELA, LAB eta STEILASek irakasleak grebara deitu dituzten bitartean, Haurreskolak Partzuergoko, Heziketa Bereziko eta sukalde eta garbiketako langileak STEILAS eta ELAk deitu dituzte, ez ordea hiru kolektibo horietan gehiengoa duen LAB sindikatuak. Negoziaketetan lortu denaz eta falta denaz iritzi kontrajarriak dituzte.


2018-03-15 | ARGIA
Jarraipen zabala eta mobilizazio jendetsuak hiriburuetan, hezkuntza publikoko bigarren greba egunean

EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan bigarren egunez greba egin dute jarraian eta sindikatuek emandako lehen datuen arabera jarraipena zabala izaten ari da. Hiriburuetan manifestazioak egin dituzte eguerdian.


2018-03-14 | ARGIA
Hezkuntza grebaren lehen eguna, iruditan

Unibertsitatez kanpoko EAEko hezkuntza publikoaren lehen greba egunak jarraipen zabala izan du eta sindikatuen arteko desadostasunak desadostasun, manifestazio bateratua egin dute 12etan ELAk, STEILASek eta LABek Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen. Hona goizeko irudiak (Twitterreko @AdrianEskola @JulenBegi @AniturriBHI @arasanse eta @ELA kontuetatik bildutakoak):


Hezkuntza publikoko grebak %70etik gorako jarraipena izan du asteazkenean, sindikatuen arabera

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko 26.000 langile inguru grebara deituta daude asteazken eta ostegunean. Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki lelopean ekin diote bi eguneko lanuzteari.


Hezkuntzak grebei berrekingo die, sindikatuak zatituta: zer lortu da eta zer ez?

Lan baldintzak hobetzea aldarri, EAEko eskola publiko ez unibertsitarioko langileak grebara deituta daude asteazken eta ostegun honetan, baina bitxia da panorama: ELA, LAB eta STEILASek irakasleak grebara deitu dituzten bitartean, Haurreskolak Partzuergoko, Heziketa Bereziko eta sukalde eta garbiketako langileak STEILAS eta ELAk deitu dituzte, ez ordea hiru kolektibo horietan gehiengoa duen LAB sindikatuak. Negoziaketetan lortu denaz eta falta denaz iritzi kontrajarriak dituzte.


2018-01-31 | ARGIA
Eskola inklusiboa eta pedagogia feminista, STEILASen 40. urtemuga ospatzeko

40 urte bete ditu STEILAS sindikatuak eta ospatzeko lau saio ireki antolatu dituzte, sindikalgintza eta feminismoaz, eskola inklusiboaz, pedagogia feministaz, eta zerbitzu publikoak erasotzen ari den neoliberalismoaz. Dokumentala ere aurkeztuko dute, eta amaitzeko, maiatzean iritsiko da sindikatuaren XI. Kongresua, “40 urte publikoaren alde” lelopean.


2018-01-21 | Estitxu Eizagirre
Zizurkilgo San Millan eta Abaltzisketako Txalburu:
Ikasleak aske sentitzen diren eskola

Badira bi Eskola Txiki eguneroko jarduera osoa tailerretan burutzen dutenak, ohiko arloetan oinarritu gabe. Umeek ez dute eserita egon beharrik, nahi dutenean tailer batetik bestera joan daitezke eta horrela erabakitzen dute zer tailerretan aritu, zer egiten, zenbat denboraz. Ez dago testu-libururik, ez ikasmailarik, ez adin bakoitzean eman beharreko edukirik, ez azterketarik. Eta erabateko adin aniztasuna dute: 2-12 urte arteko ikasle guztiak elkarrekin aritzen dira uneoro. Ezaugarri horiekin... [+]