Mikel Otazu: "Laboralaren gutuna azken tanta izan zen eta Mirenek ezin izan zion eutsi"

Antsoaingo (Nafarroa) PAHko Mikel Otazurekin hitz egin dugu Miren Peñak etxeko hipotekarekin bizi izan zuen egoeraz.

Peņari irtenbidea eskaini ahal ziola gogorarazi dio Nafarroako PAHk Laboral Kutxari

Miren Peñaren hipotekari buruz Laboral Kutxak emandako azalpenak gezurtatu dituzte Nafarroako Hipotekak Kalte Egindakoen plataformek agiri bidez.

Miren Peņaren kasuan ez zegoela etxegabetze prozesurik martxan dio Laboral Kutxak

Laboral Kutxak komunikatua plazaratu du Miren Peña antsoaindarrak bere buruaz beste egin ondoren finantza erakunde horren kontra hasi diren protesten aurrean. Gezurtatu egin dute Peña etxetik kaleratzeko prozesua martxan zegoenik.

Miren Peņaren heriotzari kalean erantzungo diote aste osoan

Miren Peña 43 urteko antsoaindarrak bere buruaz beste egin du, Laboral Kutxak bere hipoteka birnegoziatzeko aukera ukatu dionean.

Etxe kaleratzeen aurkako protesta batengatik 19 atxilotu Madrilen

Madrilen hemezortzi gazte atxilotu dituzte etxegabetzeen kontrako ekintza bat egiteagatik Moratalaz barrutiko udal biltzarrean. Otsailaren 17an batzarra eten zuten etxe kaleratzeen aurkako oihuekin eta “etxerik gabeko jenderik ez, jenderik gabeko etxerik ez” zioen pankarta zabaldu zuten.

Kaleratzeak Stop: "Etxebizitzaren euskal legea urardotzen ari dira"

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformek Eusko Legebiltzarrean premiazko agerraldia eskatu dute. Beren ustez, etxebizitzaren euskal legea “urardotzen” ari dira eta oinarrizko edukiak eskatzen dizkiote.

"Kutxabankek ahitu egin nahi gaitu"

Jose Maria Erauskin Gipuzkoako Kaleratzeak Stop taldeko abokatua da. Bankuen gehiegizko klausulen kontra hamaika auzi ditu esku artean. Hernanin antolatutako Bankuen maltzurkeria. Kutxabank kasua mahai-inguruan hitz egin zuen, eta erakunde horren jokabidea hitz bakarraz deskribatu zuen: lukurreria.

Kutxabankek adreiluari lotutako negozioaren erdia saldu du

ARGIAk duela gutxi iragarri zuen bezala, Kutxabankek Lone Star inbertsio funtsari saldu dizkio higiezinen operazio arriskutsuetako aktiboak, 930 milioiren truke. Tartean da 1.500 milioi eurotan baloratuta zegoen Neinor Barria agentzia.

Bankuen "maltzurkeriaz" eta Kutxabank kasuaz mahai ingurua gaur

Karelatzeak Stop taldeak antolatuta mahai-ingurua izango da gaur Hernaniko Biteri Kultur Etxean arratsaldeko 19:30etan. Bankuek bezeroekiko erabiltzen dituzten azpi-jokoak eta "maltzurkeria" izango dute hizketagai, zehazki Kutxabank kasua jorratuko dute.

Pobreziari aurre egiteko zortzi neurri: larunbatean manifestazioa Donostian

Manifestazioa deitu dute abenduaren 20an, Donostiako Bulebarrean, 12:00etan. Pobreziaren eta berdintasun ezaren errudunak salatzea eta konponbideak mahai gainean jartzea da asmoa, konponbide horiek aplikatu ditzatela eskatzeko.

"Bankuei etxe hutsak desjabetu ahal izatea atzera bota dute EAJk, PPk eta UPyDk"

Hipoteka ordaintzeko zailtasunengatik bankuek jendea etxetik bota ez dezaten, lau urte borrokan daramatza Kaleratzeak Stop plataformak. Baina kaleratze ugari saihestea lortu duten arren, azken urte eta erdian areagotu egin dira etxegabetzeak Euskal Herrian. Plataformako kide da Rosa Garcia, Gipuzkoan.

#OccupyMoncloa: etxe kaleratze baten aurrean hordagoa Rajoyri

Espainiako presidentearen egoitza den Moncloa eraikina okupatu du etxetik kaleratua izan den bikote batek. 63 eta 64 urte dituzte eta Alacantekoak (Herrialde katalanak) dira.

Kutxabankek 100 milioi euro itzuli beharko dizkie HMEI aplikatutako familiei

Hipoteka maileguen erreferentzia indizea (HMEI) aplikatzeagatik jarri dizkioten salaketek aurrera eginez gero, Kutxabankek 100 milioi euro itzuli behar dizkie kaltetuei, HMEI Stop Gipuzkoa plataformak egindako kalkuluen arabera. Indize hori 2013an desagertu zen, baina entitateak bere mailegatuei aplikatzen die oraindik.

Emakume bat eta haren bi seme-alabak etxetik bota ditzaketela salatu dute Barakaldon

Barakaldon emakume bat eta bere bi seme-alabak etxetik kanporatuak izateko arriskuan daudela salatu dute asteazkenean Lanbideren egoitza aurrean egindako kontzentrazioan.

Etxegabetzeak ez direla eten salatu dute Barakaldon, Amaia Egaņaren heriotzaren bigarren urteurrenean

Bi urte pasa dira Amaia Egaña barakaldarrak bere buruaz beste egin zuenetik, etxetik kaleratua izateko arriskuan zegoenean. Kontzentrazioa egin zuten ostiralean efemeridearekin bat eginez.

"Ez gaitezen engaina, Kutxan alderdiak eta sindikatuak daude, eta berdin segituko du"

Urriaren 24an Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtu ala ez bozkatuko du. Erabaki garrantzitsu horren aurretik bildu gara finantza erakundeko lehendakari Xabier Iturbe Otaegirekin (Pasaia, 1963), Kutxak eta Kutxanbankek hartuko duten norabideaz galdezka.

Protesta artean ekin diote Kutxa banku fundazio bihurtzeko batzarrari

Kutxabank “publiko eta soziala” aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte hainbat eragilek ostiral honetarako.

Kutxabankek maileguak putre funtsei saldu dizkiela salatu du Kaleratzeak Stop-ek

“Bezeroak babesik gabe” utzi dituztela adierazi du Kaleratzeak Stop plataformak, eta hori Kutxabank pribatizatuz gero gerta daitekeenaren lagin txiki bat dela uste dute.

Galtzeko ezer ez zeukanean irabazi du Urko Rodrigok

Urko Rodrigo Atarrabiako Caja Ruralen bulegoan itxi zen urriaren 2ko goizean. Bi kreditu sinatu zituen finantza erakunde horrekin eta ezin zituen ordaindu.

Etxea zor truke ematea lortu du atarrabiar batek, Caja Ruraleko bulegoan itxialdia egin ostean

Urko Rodrigo Atarrabiako Caja Ruralen bulegoan itxi da ostiral goizean. Bi kreditu sinatu zituen finantza erakunde horrekin eta ezin zituen ordaindu. Negoziazioa lortzea izan da mobilizazioaren helburua, etxea galdu eta zorrekin ez geratzeko. Azkenik, etxea zorraren truke ematea adostu du.

Etxegabetzea salatzeko Kutxabanken aurrean kanpatu dute Errenterian

Kutxabanken etxegabetze bat salatzeko, sukurtsal aurrean kanpatu dute hainbat lagunek Errenterian. Emakume bat eta 10 urteko bere alaba datozen asteetan etxetik botatzea saihesteko, hainbat ekintza iragarri ditu Oarsoaldeko Stop Deshaucios plataformak. Errenteriako Udalak etxegabetzearen aurkako mozioa onartuko du hurrengo udalbatzan.

Etxebizitza parke publikoa sortzea proposatu du ELAk eta desobedientziaren premia azpimarratu du

ELAk Hego Euskal Herriko etxebizitza egoerari buruz argitaratu duen txostenean, egoera “kezkagarria” dela salatu du. Alokairu sozialen alde agertu da eta proposamen orokor modura, etxebizitza parke publikoa sortzea bultzatu du.

Oroitza soil bat

Doinua: Esperantzarik gabeko zenbait.       I Pare bat urte pasa ondotik sentipenekin borrokan, berriz burua altxatu eta pasa zaidana gogotan, iraganeko mamuei aurre egin nahi diedan hontan, ispiluari begira jarri eta hasi naiz...

Zehazteko ordua heldu da

Erabakitzeko eskubidea ardatz dugu euskal politikan, nahi ez dutenen artean ere, kanpoko eta barruko ekimenek hor jarrita. Giza kateak asko lagundu du horretan. Argi ari da uzten erabakitzekoa kontzeptu aurre-politikoa dela, eta herritarren esku-hartzea politika-ondokoa. Demokratizazioaz ari...

Kutxabankek hiru haur dituen familia etxerik gabe utzi du Madrilen

Kutxabankek kalean utzi du ostiral goizean hiru haur dituen familia Madrilen, etxea salmentan dagoela argudiatuz. Abuztutik finantza erakundeak hutsik zuen etxe batean bizitzen ari ziren, langabezian geratu ondoren ezin zutelako alokairurik ordaindu. Alokairu soziala ere ukatu egin zien Kutxabankek.

Proklamazioa

Urkullu jauna Euskadiko Autonomia Erkidegoko biztanleen Lehendakaria da eta ni ez naiz fio haren hitzez. Eta, gainera, ez naiz berarengandik ordezkatuta sentitzen. Euskal Herrian bertan eta hemendik kanpo darabilen diskurtso kontenplatiboa ez da bertoko herritarren kopuru handi baten nahia...

Bankuek berenganatutako etxeak berreskuratzeko lehen epaia eman dute Bartzelonan

Bartzelonako epaitegi batek baliogabetu egin du etxegabetze bat; eta hipoteka-exekuzioa gehiegizko klausulen menpe egin zela ere esan du epaian. Horregatik, etxea jabeari itzultzea agindu dio Bankiari.

Hiru familia etxegabetu dituzte Bilbon Banco Popularren aginduz

Hiru familia Bilboko Mena kaleko beren etxeetatik kanporatu ditu Ertzaintzak Banco Popularren aginduz , Twitter bidez egiten ari diren jarraipenaren arabera.

Zorrak ordaindu ezinda Alokabideko 75 familia geratu dira etxerik gabe

Eusko Jaurlaritzaren Alokabidek 11.291 etxebizitza kudeatu ditu 2013an. 75 familia kanporatu ditu, ia denak zorrak ordaindu ez dituztelako. Zorrak zituzten 565 maizterrekin akordiora iritsi da Alokabide.

Denbora-pasako kontra-izanak

Aurrena, objektu bat hautatu, edozein, izan fisikoa (aulkia, elefantea, ortzadarra…) zein moral edo metafisikoa (tristura, justizia, maitemina...). Aurkezpen honetarako, arrazoi metodologiko-didaktikoak tarteko, zirkulua aukeratuko dugu, abiapuntuan behintzat denok gauza bera izan dezagun...
Multimedia

2012-11-02  |  Etxegabetzeak

Baserritik kanporatuak

Hondarribiko Sainzigarrenea baserriak bere jabeen kontra borrokatu beharko du, sasiaren, asunen eta goroldioaren kontrako dema etsian bukatu nahi ez badu. Etxearen jabeek maizterrak bota nahi dituzte, eta hutsik hiltzen utzi. Azken urteetan nagusi berek beraien baserrietan bizi ziren beste...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys