Gizartea > Etxebizitza eskubidea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Etxebizitza eskubidea kanaleko multimediak
2017-11-21 | Andoni Mikelarena
Bigarren etxebizitzak eta etxe hutsak ikusarazteko kanpaina abiatu du Aitzinak

“Etxebizitzaren gaia arazo nabarmena da Ipar Euskal Herrian”, Aitzinaren ustetan. Arazo hori azaleratzeko asmoarekin kanpaina bat abiatu dute gazte erakundeak. Euskal Elkargoak gaia landu dezala eskatzen dute.


2017-11-19 | Axier Lopez
"Masifikazio turistikoak nazioartean anti-eredu bilakatu du Bartzelona"

Andrés Antebi eta Claudio Milano Bartzelonako antropologoak Turismografías proiektuaren sortzaileak dira, Venezia, Lisboa, Costa Brava eta Mallorcako beste lau kiderekin batera. Proiektu horren bitartez, turistifikazioaren inguruan sortutako herri mugimendu eta borrokak datuz eta tresnaz hornitu nahi dituzte, eremu akademikoko mugak gaindituz. Gisa honetako proiektuak giltzarri izan dira Bartzelonan orain dela gutxi arte ukiezina zena ezbaian jartzeko: Denis Itxasoren hitzetan... [+]


2017-11-17 | Miren Osa Galdona
Donostian gazteen babes ofizialeko etxeak hutsik daudela salatu dute sare sozialetan

Gazteei zuzenduta dauden babes ofizialeko hainbat etxe hutsik daudela zabaldu da Facebook bidez azken egunotan. Donostiako Intxaurrondo auzokide batek salatu duenez, bere eraikinean hamasei etxebizitza daude egoera horretan. Ateak ere hesitu dituzte, inor sar ez dadin.


Iruņeko artzapezpikuak etxegabetu nahi izan du 87 urteko emakume bat Lizoainen, baina ez du lortu

 Jende ugari hurbildu da herrira emakumezkoari babes emateko asmoz. Agoiz eta Lizoaingo alkateak ere han dira. "Artzapezpikuak ezin du lasai lo egin, nik ezinen nuke", adierazi du Felicia Itoizek, eta negarrari ezin eutsita, eskerrak eman dizkie han bildutakoei: "88 urte beteko ditut abenduan, eta orain hasi naiz fedea galtzen".


2017-09-20 | Uriola.eus
Bilboko Udalak etxebizitza turistikoak erregulatuko ditu, ohiko ostatuei lehentasuna emanez

Udal Gobernuak Bilboko Udalaren Hiri Antolaketarako Plan Orokorra aldatuko du egunotan erabilera turistikoa duten etxebizitzak kontrolpean jartzeko. Zazpi Kaleetan eta Bilbo Zaharrean goraka doazen logela turistikoen jarduera finkatu nahi dute eta Turismoaren Euskal Legera egokitu.


2017-09-20 | Xalba Ramirez
Donostiako etxebizitzaren prezioa ia %10 igo da iaztik eta Espainiako Estatuko garestiena da

Espainiako Sustapen Ministerioak argitaratutako datuen arabera, Donostiako etxebizitzak dira estatuko garestienak. Aurtengo bigarren hiruhilekoan %9,7 hazi da prezioa iazko sasoi berarekin alderatuz, metro koadroa 3.436,3 euroraino igoz.


2017-09-14 | Anboto
Etxebizitza Kontratu Herritarra bultzatu gura dute Durangoko gazteek

Herritarrei deialdia egingo diete, hutsik dituzten etxebizitzak gazteen esku jartzeko, taldea bera bitartekari bihurtuta.


2017-09-13 | Xalba Ramirez
Errekaleor botatzeko proiektua: 34.370 euro eta hilabeteko epea

Gasteizko Bim Survey enpresari esleituko diote asteazkenean Errekaleor botatzeko proiektua egiteko lana. 34.370 euroko aurrekontua izango du eta hilabete batean egiteko konpromisoa hartuko dute.


Kalean bizi ziren hainbat lagunek etxe hutsa okupatu dute Iruņean

Bizitoki baten beharrak elkartuta, kalean bizi ziren hainbat lagun antolatu eta “toki huts hau okupatzea erabaki dugu, bizia emateko, konpontzeko eta zaintzeko. Elkarbizitza segururako espazioa eraikitzen ari gara, non denek ahotsa dugun, jatorria, itxura, gorputzeko usaina edo klase soziala kontuan hartu gabe”. Etxebizitzaren jabeak salaketa jarri du jada.


Zer egingo dugu baserriarekin?

“Txikitan amamak azken judizioari buruz asko hitz egiten zigun, kaleak dendaz eta errepidez beteko zirela, antikristoa etorri eta mundua bukatuko zela esaten zuen. Baserriaren bukaeraz ari zela uste dut. Baserria arriskuan zegoela esateko bere modua zen”. Asier Altunaren Amama pelikulan kontatzen da: baserriaren transmisioari eutsiko bazaio, hitz egiten hasteko ordua da.