Gizartea > Etxebizitza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Azkenaldian modan jarri den kontzeptu bat da “Gentrifikazioa”. Horrek ez du esan nahi ordea, Gentrifikazioaz izendatzen den prozesu eraldatzaile hori, orain bizitzen hasi garenik. Prozesu hori, oso ondo ikusi dezakegu Egian. Urte gutxitan, Tabakalera birmoldatu egin dute, auzoko sarreraren birmoldaketa eraginez eta zentro-periferia lerroa hautsiz.

Etxebizitza kanaleko multimediak
Zor hotza

Errautsak azaleratu du minbizia, modu gordinenean. Ez genuen uste... baina, suak erakutsi digu ustel zirela usteak: miseria gorria dago Bilbo handi eta distiratsuaren baitan. Eta lur-gainera agertzen da hura noizean behin, gizarte-zorren zizare akusatzaile.

Askoren gustukoa ez litzatekeen eraikin degradatu batean hil dira etxe bereko bost kide, sugarretan erreta eta ke beltzetan itota... Non? Bada, Zorrotzako Landan: Athletic futbol-taldeak partidak jokatzen dituen katedraletik ordu... [+]


2017-06-30 | Axier Lopez
Mozolomendi: Lekeitioko etxebizitza okupatu eta autogestionatuak

Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan, Lekeition beharra zutenentzat bizitoki bilakatzeko, “Maisu-Maistren etxeak” deritzen eraikineko hainbat etxe okupatu zuten 2013n. Gaur egun, guztira, bost etxebizitza daude okupatuta. Neguan egindako lana ospatu eta aurrera begirakoaz hausnartzeko aldarrikapen, jai eta hausnarketa egun bat antolatu dute ekainaren 30erako.


2017-06-26 | Xalba Ramirez
Bere etxea "okupatu" du bartzelonar batek, maizterrak harekin negozioa egiten zuelako Airbnb-n

Bartzelonako emakume batek bere etxea Airbnb-n alokatuta zegoela ikusi eta okupatu egin behar izan du berreskuratzeko, La Vanguardiak argitaratu duenez. Berak jarritako salaketaren ondorioz errentari ugarik salaketak jarri dituzte, euren etxeak bigarren batzuek turistei alokatzen ari direla ikustean.


Etxegabetze bat geldiarazi dute Arrotxapean

Bankiarena den Iruñeko Arrotxapea auzoko etxea husteko agindua emanda zegoen ostiral goizerako, baina geldiaraztea lortu dute. Mounira eta bere sei eta hamar urteko bi alabak kalean geratzeko arriskuaren aurrean protesta eta babesa emateko deialdiak egin dituzte Hipotekak Eragindako Plataformako kideek. Bi hilabeteko luzapena eman diote.


Bankiak agindutako etxe kaleratzea eten nahi du ostiralean PAHk Errotxapean

Emakume bat hiru adin txikiko alabekin bizi den etxebizitzatik bota nahi ditu Bankia banketxeak. Ostiralerako deia egin du Hipotekek Kalteturikoen Plataformak elkarretaratzea egiteko.


2017-06-15 | ARGIA
Abeltegiako gazteek espazio "ko-gestionatua" proposatu diote Aspace eta Nafarroako Gobernuari

Ekainaren hasieran okupatu zuten hamabost gaztek Baztango “hizkuntza murgiltze zentroa”. Zazpi urtez hutsik egon eta gero Aspaceri utzi nahi dio orain eraikina Nafarroako Gobernuak.


2017-06-14 | Xalba Ramirez
Pisu turistikoen negozioa hiri osora zabaldu nahi du Donostiako Udalak

Donostiako Udalak pisu turistikoak erregulatzeko ordenantza berria uztailean onartu nahi du, eta 2018ko udarako martxan egotea proposatzen da. Alde Zaharrean, Zentroan eta Grosen 2018tik aurrera ezingo da pisu turistiko berririk ireki, baina gainontzeko auzoetan ez dira egun dauden mugak ere ezarriko.


2017-06-09 | Xalba Ramirez
Adeu BCN: turismo masiboaren eta alokairuen igoeraren kontra Bartzelonan

Bizilagun kolektibo ugarik manifestazioa deitu dute larunbaterako. Bizilagunen kanporatzeari aurre egiteko eta etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak eskatuz, gero eta talde gehiago antolatzen ari dira.


Heletako etxeari egindako erasoa beren gain hartu dute 'EH ez da salgai' izenpean

'EH ez da salgai' izenpean Berria egunkarira bidalitako ohar baten bitartez, talde batek bere gain hartu du maiatzaren 30ean Heletan erre zen etxeari egindako erasoa. Bigarren etxebizitza zela salatu dute.


Gazte Emantzipaziorako Sarea sortu dute Gasteizen, etxebizitza eskubidea defendatzeko

“Etxebizitza eskubidea ukatzen dieten pertsonei” zuzendutako taldea sortu dute Gasteizen. Etxebizitza eskubidea dela eta gazteei ukatzen zaiela salatu eta “okupazio bolada berri baterako” deia egin dute.