Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean egindako agerraldian.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Estatuen biktimakEgiari Zor Fundazioak jakinarazi duenez, Donibaneko oroitzeko gunean pintura hori eta gorria bota dute ezezagun batzuek.
Joan den martxoaren 22an 39 urte bete ziren Pasaiako badiako hilketatik. “Sarraski” hitza ere baliatu izan da 1984ko hartan gertatua adierazteko. Segadan hildako baten anaia elkarrizketatu zuen ARGIAk duela gutxi, Pello Aizpuru Arbelaitz, eta honek hainbat argibide... [+]
Justizia eta aitortza eskatu dituzte Pasaian eraildako senideek Donostiako Auzitegi aurrean, errekonozimendu saioa egiten ari zirenean. Bertara deitutako zazpi polizietatik hiru baino ez dira agertu auzitegira.
Orduko Eusko Jaurlaritzak –Carlos Garaikoetxea lehendakari–, ez zuen bertsio ofizialarekin bat egin. EAJren EBB ere ez zen ados: “Ondo baino hobeto prestatutako tranpa”. Donostiako eta Iruñeko gotzainak ere ez: “Ez dago etsaia akabatzerik,... [+]
1976an bi lagunen autoa tirokatu zuen Guardia Zibilak Zarautzen. Garaian betiko aitzakia eman zuen indar polizialak, autoa ez zela kontrolean gelditu, kontrola saltatu zuela. Handik bi egunera hila zen Felipe Suarez, buruan jasotako balaren eraginez. Artean, zauriturik baina... [+]
Salbuespenezko espetxe politikaren biktimentzako aitortza eta erreparazioa eskatu ditu Gasteizko Legebiltzar aurrean egin duen elkarretaratzean presoen senide eta lagunen elkarteak. Hiru hamarkadetan espetxe politikak 35 preso eta hamasei senide hil dituela salatu du.
Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak atzera bota ditu polizien eta guardia zibilen eskariak. Legearen xedea da “agente publikoek eragindako urraketak” kontuan hartu eta erreparatzea, beraz, poliziek ez dute lortu zirrikiturik haiek ere biktimatzat hartzeko. 1.220... [+]
Datu ofizialen arabera, hildakoei dagokienez, 364 dira Estatuaren biktimak, talde polizial eta parapolizial desberdinek eragindakoak –GAL, BVE, Triple A edo polizia ezberdinak–. Biktima horien artean argitu gabe dauden kasuak "agenda politikoan" sartzea... [+]
Segurtasun indarrek torturatutakoei eta senideei dei egin diete sarearekin bat egitera. Erakundeei eskatu diete biktimei dagokien aitortza eta erreparazioa emateko.
Ostiral honetan bete dira 36 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza torturaz hil zuela. Familiak igandean gogoratuko du eguna Orbaitzetan egingo duen ekitaldiarekin.