Zientzia > Espazioa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Cañaveral lurmuturra (AEB), 1962ko otsailaren 20a. Mercury-Atlas-6 suziria jaurti zuten espaziora, John Glenn astronauta Friendship 7 kapsularen barruan zeramana. Lurraren inguruan hiru orbita egin zituen eta, hala, balentria lortzen zuen lehen estatubatuarra izan zen; Yuri Gagarin eta Gherman Titov sobietarrek aurreko urtean lortu zuten.

 

Espazioa kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Espazioa
Sakonean
Emakume bat Ilargian

Ilargia, 1960ko uztailaren 20a. Apollo 11.a Ilargiaren azalera iritsi baino hiru minutu lehenago, ontziko ordenagailuaren alarmak abian jarri ziren. Ordenagailua gainkargatuta zegoen, datuak jaso eta jaso ari zelako. Ilargiratzeko beharrezkoa ez zen radar sistema bat, ezustean, ordenagailuaren kontagailuetako bat eguneratzen hasi zen. Misioa pikutara joateko bidean zen.

Baina Apollo 11.aren hegaldiko softwarea, lehenengoz, exekutatze asinkronoa erabiliz garatuta zegoen. Modu ulergarrian... [+]


2015-08-02
Plutonen ur-izotza dagoela uste dute zientzialariek

Uztailean NASAren New Horizons espazio-zunda Plutonera hurbildu eta hango argazkiak eta datuak bidaltzen hasi zen. Irudietan ikus daitekeenez, izotzezko mendiak daude Plutonen; mendion ezaugarriak kontuan hartuta, zientzialariek uste dute izotz hori urez osatuta dagoela. Oraindik ongi ulertzen ez den jarduera geologiko oso aktiboa dagoela ere behatu da.
ttiki.com/340780 (Euskaraz)


2015-07-26 | Joxerra Aizpurua
Opportunity, hamaika urte Marteko gainazalean

2004ko urtarrilaren 25ean, Opportunity robotak lanari ekin zion Marteren gainazalean. Lehenik Arrano izeneko kraterra aztertu zuen, eta ondoren Victoria kraterreko harkaitzak ikuskatu zituen.

Azkenaldian Endeavour kraterrean kokatu da Opportunity. NASAk jakinarazi duenez, Marten daramatzan hamaika urteetan maratoi baten distantzia (42,195 kilometro) ibili da robota. Lurretik at inoiz robot batek egindako distantziarik luzeena da, eta hori ospatzeko, espazio agentzia estatubatuarrak zortzi... [+]


2015-05-03 | Joxerra Aizpurua
Asteroideen aurkako defentsa prestatzen

NASAko eta Europako Agentzia Espazialeko ingeniariak Italian elkartu ziren apirilean, Lurraren inguruan dauden meteoroideen eta asteroideen portaera aztertu eta arriskua neurtzeko.

Kalkuluen arabera, datozen 100 urteetan Lurraren inguruan dauden milioika gorputzetatik 500 inguru sartu litezke Lurrera. Arriskua txikia da, baina egon badago.

Zer egin, esaterako, 100 metroko diametroa duen asteroide baten aurka? Bi aukera aztertu dituzte ikerlariek: batetik, espazioan oztopoak jartzea,... [+]


2015-04-05 | Joxerra Aizpurua
Ilargia eta energia

Udaberria etortzearekin batera Ilargia protagonista bihurtu zen, egun batzuetan bederen, geure bizitzetan. Eguzki eklipsea ez da egunero gertatzen, eta eklipsearekin batera ilargia Lurretik oso hurbil baldin badago gertaera meteorologiko garrantzitsuak izaten dira. Ordu batzuetako iluntasunari itsas mareen bizitasuna gehitzen zaionez, gertaera horiek geure bizimoduan eragiten dute.

Aurten ikuskizunari kezka bat erantsi zaio, agian Lurraren historian lehen aldiz: eguzki energiaren aldeko... [+]


2015-03-29 | Joxerra Aizpurua
Ganimede sateliteak Lurrak baino ur gehiago eduki dezake

Ganimede, Jupiterren satelitea, eguzki sistemako handiena da. XVII. mendean Galileok aurkituz geroztik, urtez urte gero eta datu gehiago ditugu beraren osaketari buruz. Galileo zundak eta berriki Hubble teleskopioak lortutako datu eta irudietan oinarrituz, ia ziurtzat jotzen da Ganimedek ur gazia duela lur azpian, gainazala baino 150 kilometro beherago.

Zientzialariek uste dute barne-ozeano hori gure planetakoak baino hamar aldiz sakonagoa dela: 100 kilometro ingurukoa, hain zuzen. Bertako... [+]


2014-12-28 | Joxerra Aizpurua
Saturnoko eraztunen jatorriaz beste bi hipotesi

Ikerlariak aspalditik ari dira Saturnoko eraztun ederren jatorria ikertzen. Hipotesi bat baino gehiago eman da, baina ez-ezagutza gailendu da orain arte. Berriki, Nizako behategi bateko ikerlariek bi hipotesi plazaratu dituzte. Baten arabera, Neptunotik haratago zegoen objektu handi batek Saturnoko izotz geruza jo eta milioika puskatan txikitzean sortu ziren eraztunak. Beste hipotesiak dio Saturnotik hurbil samar zegoen izotzezko satelite batek planeta jo ondoren barreiatutako milioika puskez... [+]


2014-11-30 | Joxerra Aizpurua
Philae espazio moduluaren jauziak Tchuri kometan

Azaroaren 12an, Europako Espazio Agentziak (ESA) bidalitako Rosetta zundaren Philae moduluak lur hartu zuen 67P kometan. Kometa horrek Churyumov-Gerasimenko du beste izena, eta Tchuri ere esaten zaio.

Ikustekoak izan ziren ESAko teknikarien algarak eta besarkadak Philae-ren lurrartzea iragartzean, ez baitzen txantxetako lana izan 50 milioi kilometrora dagoen harri puskan zunda kokatzea. Egunak igarota, xehetasun gehiago jaso genuen lurrartzearen uneaz eta bertan gertatutakoaz. Antza,... [+]