Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak, ordea, 7 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egin du gerra armak biltzeagatik.

Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-27 | Gedar
Madrilgo hainbat mugimendutan, beste polizia-infiltrazio kasu baten berri eman dute

Polizia-agente batek hainbat urtez espiatu ditu Madrilgo zenbait mugimendu; besteak beste, Amak Errepresioaren Kontra taldea eta errepresioaren kontrako askotariko mugimenduak.


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


Gironan infiltratutako poliziaren amak ere parte hartu zuen muntaian

Infiltratuarekin harreman sentimentalak eraiki zituen herri mugimenduetako militanteak haren amarekin izandako tratuaren berri eman du. Bera ere emozio eta sentimenduetan oinarritutako antzerkiaren parte izan zela salatu du.


Espainiako Poliziaren laugarren infiltratua argitara atera du La Directak, oraingoan Gironan

Emozio eta sentimenduetan oinarritutako infiltrazio estrategiak baliatu ditu Espainiako Poliziak, Kataluniako ezkerreko hainbat mugimendu eta eragiletan sartzeko. Laugarren kasu honetan, ezkutuko poliziak, etorkin adingabeen aldeko eta etxebizitza sindikatuen mobilizazioetan eta... [+]


Joseba Barandiaran oroitu dute haren senideek Donostian

Poliziak hil zuen Joseba Barandiaran izan dute gogoan haren senideek, gaztea hil zuten tokian bertan, Aldapeta eta San Bartolome kaleen artean. Udaleko EH Bilduko hainbat zinegotzi egon dira baita ere lore eskaintza xumean. Udalak orain bi urte plaka jarri zuen gaztearen... [+]


Karguz igo dute migratzaileak atxilotzeagatik sariak eskaintzen zituen Irungo polizia burua

Irungo Atzerritar Unitateko burua komisario izendatu dutela jakinarazi du Espainiako Estatuko Barne Ministerioak ekainaren 16an.


Migratzaileak atxilotzeagatik sariak eskaintzea ez da berria, aitortu du Jupol sindikatuak

Jupol sindikatuak Irungo Atzerritartasun eta Mugen Brigadaren partetik maiz migratzaileak atxilotzeko presioak jasotzen dituela aitortu du.


2023-06-07 | ARGIA
Migratzaileak atxilotzeagatik jai-egunak, Espainiako Poliziak Irunen martxan jarri nahi izan duen neurria

Migratzaileak atxilotzea saritzen duen neurria onartu zuen atzo Espainiako Poliziaren Irungo taldeak: asteburuan migratzaile bat atxilotzeagatik, hiru jai-egun; bi migratzaile edo gehiago atxilotzeagatik, lau jai-egun; eta hamar atxilotutik gora, bost. Poliziaren sindikatuak... [+]


Astean zazpi lan egun eta 200 euro hilean
Lan esplotazioa egotzita bi enpresari atxilotu dituzte Bilbon

Asteko zazpi egunetan bederatzina orduz lan eginda, hilean 200 euro ordaintzen zizkieten. Langileak egoera irregularrean daudenez, enpresariek baldintza horietan lan egitera behartzen zituzten, bestela Poliziari abisatu eta herrialdetik botako zituztela mehatxu eginda.