Epai euskarafobo berria

Madrilgo epaitegi horrek ebatzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eragile eta ordezkari guztiek euskaraz dakiten udalerrietan, administrazioak euskaraz funtzionatzeak "eskubide linguistikoak urratzen" dituela. Hori dio, nahiz eta EAEko Udalen Legeak jaso norbaitek ez badaki euskaraz, administrazioarekin harremana gaztelaniaz egiteko eskubidea duela. Epai euskarafoboak bi boto partikular izan ditu aurka, eta azken hilabeteetan ebatzitako enegarrena da norabide berean. Batez ere... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Espainiako Konstituzionalaren erabakiak
2021-10-27 | ARGIA
Bigarren alarma egoera ere legez kanpokoa izan zela ebatzi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Vox alderdiak jarritako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, aldeko sei eta kontrako lau bozkarekin.


2021-07-27 | Pako Sudupe
Espainiako 1977ko hauteskundeak Konstituzioaren atariko (2)

Sánchez egungo presidentea eta Zapatero atzokoa, eta Felipe González herenegungoa, eta XIX. mende amaieratik honainoko sozialisten belaunaldi kate luzea inposizio espainol berari lotuak, eta ez gutxiago eskuin espainiarra, noski, bat-bat eginda: autodeterminazio... [+]


Iñaki Lasagabaster, EHUko katedratikoa:
"Erreforma konstituzionala ezinezkoa denean, ondorioa sistema autoritarioa da"

Parlamento, Tribunal Constitucional, separación de poderes (Parlamentua, Auzitegi Konstituzionala, botere banaketa), hori da Iñaki Lasagabaster EHUko administrazio zuzenbideko katedradunaren azken liburua. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratu du. Eta... [+]


2020-12-16 | Jone Markuleta
Espainiako bandera "iraintzea" adierazpen askatasunetik kanpo dagoela dio Konstituzio Epaitegiak

Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.


2019-10-31 | Juan Mari Arregi
Konstituzionalak enpresen "askatasuna" langileen osasunaren gainetik jarri du

Espainiako Konstituzio Auzitegiak baja laboralagatik langileak kaleratzea babestu du, baja hori justifikatuta egonda ere. Kataluniako langile baten salaketari erantzun dio, berrogei egunetik bederatzitan lanera joan ez zela-eta kaleratu zutelako.


2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


Polizien biktimen legea indargabetzea "Nafarroako subiranotasunaren aurkako erasoa" dela salatu dute

Nafarroako indarkeria polizialaren biktimek prentsaurrekoa eman dute asteazkenean Espainiako Konstituzio Auzitegiak Nafarroako polizien biktimen legea indargabetu izana salatu dute.


Nafarroako legeei Auzitegi Konstituzionalak jarri dizkien mugak salatzeko, mobilizazioa

Gizarte eragileek, alderdi politikoek eta sindikatuek egin dute protestan parte hartzeko deia: igandean 13:00etan Sarasate pasealekuan eginen dute "Eskubideak, erabakiak, demokrazia" goiburuarekin.


Doako osasun arreta bermatzen duen Nafarroako legea baliogabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Ebazpenak dio legea ez dela Espainiako Konstituzioarekin bateragarria. Nafarroako Gobernuak adierazi du migratzaileen osasun arreta ziurtatuko duela beste laguntza batzuen bidez.