Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.

Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.

Urkullu: "EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik"

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.

Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.

Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.

Espainiako hauteskundeak: 100 egun daramatza Espainiako Estatuak gobernurik gabe

100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.

Pedro Sanchezek ez du presidente izateko babesa lortu

Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.

Espainiako hurrengo presidenteak martxoaren 3agatik “barkamena” eska dezan exijitu du Urtaranek

“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.

PSOEn hautsak harrotu ditu Ciudadanosekin sinaturiko akordioak

PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta PPk eta Podemosek baztertua dute Pedro Sanchezen saiakera babesteko aukera.

Espainiako gobernagarritasuna (des)blokeatuta

Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu, abenduaren 20ko...

Karta jokotik herri gogora

Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da hori, fikzioa,...

Erregearen laranjak

Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak bizi duen...

EH Bilduren hauteskunde ajea

Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa izango zatekeen....

Espainia, beldurraren unea

MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta  Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den ekonomia denean”,...

Hauteskunde promesak bete

Hauteskunde gaua igarota, orain eduki sozio-ekonomikoez hain kargatuta egon diren promesak betetzeko ordua da. Eskuinetik ezkerrera, alderdi guztiek agindu dituzte neurriak desoreka sozialaren, pobreziaren, langabeziaren, prekarietatearen eta murrizketa sozialen kontra; eta soldata nahiz pentsio...

Nori egin liezaioke mesede hauteskunde berrietara deitzeak?

PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.

Ate birakarietako giltzak

Duda handiak nireak, beti, ene ikerketetan: handiagoak nahiko nituzke oraingoan, hauteskundeen biharamunean. Izan ere, egoeraren ikerketak baikorrak direnean, hobe deritzot, badaezpada ere, guztiz ez sinesteari haiekin. Baina ezkorrak direnean, nahiago izanen nuke haiekin batere ez sinetsi.

Kolokan geratu da EH Bilduren formula

HBk izan ohi dituen boto kopuru historikoetara hurbiltzen da EH Bildu oraingo emaitzekin. Eta horrek mahai gainean jartzen du galdera? Orduan zertarako behar da egungo koalizioa, gehiago biltzeko gai ez bada?

Estaturik gabeko herriak, Podemosen gorakadaren hauspoa

Podemosek eta bere inguruan sortutako hautagaitza zabalek oso emaitza onak izan dituzte Espainiako Estatu osoan. Oso adierazgarria da Pablo Iglesias buru duen alderdiak lortutako eserlekuen erdia baino gehiago –66tik 36– Herrialde Katalanetan, Hego Euskal Herrian eta Galizian eskuratu izana.

Gertatutakoaz hausnarketa txiki bat Herrialde Katalanetatik

Badakit egun hauetan hamaika hausnarketa zentzudun, luze eta kurratu topatzeko aukera izango ditugula. Nireak ordea ez du hori izan nahi, nirea ehunka kilometrotara bizi den Ezker Abertzaleko militante baten hausnarketa txikia baino ez du izan nahi.

PPk senatuan gehiengo osoa lortu du, eta legeen onarpena atzeratu lezake

Alderdi Popularrak 147 senatari izango ditu senatuan: 123 hauteskundeetan lortutakoak eta 23 aurretik parlamentu autonomikoek aukeratuak. Kongresuan onartutako legeen kontra bozkatu lezakete, hauen onarpena atzeratuz.

Erabakitzeko eskubidea indarturik irten da Katalunian

Ezustekoa eman du Podemosek Katalunian. Irailaren 27ko hauteskundeetan kolpe gogorra jaso ostean, orokorretan lehen indarra bilakatu da, 12 diputatu lortuta.

Hauteskunde promesak bete

Hauteskunde gaua igarota, orain eduki sozio-ekonomikoez hain kargatuta egon diren promesak betetzeko ordua da.

Pablo Iglesias: “Hauteskundeek argi utzi dute Espainia herrialde nazio-aniztuna dela”

Podemos alderdi bozkatuena izan da Hego Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan, eta bigarren indarra Galizian. Ez da kasualitatea beraz, emaitzen berri izan ostean Pablo Iglesiasek lurraldetasunaren gaiari heldu izana.

Hil da Canovas

Bi zeuden lekuan lau sartu dira, eta puzzle berri horretan amaitu da, orain arteko terminoetan behintzat, Espainiako Estatuan Franco hil zenez geroztik indarrean izan den PP-PSOE alderdien gobernu txandakatzea.

Egunkarien azalak hauteskundeen biharamunean

Espainiako hauteskunde orokorrak azaleko albiste nagusi izan dira egunkarietan. Guztiek irakurketa antzekoa egin dute: gobernagarritasun eza eta alderdiek akordioak lortzeko panorama konplexua. Podemosen gorakada ere nabarmendu dute zenbaitek.

Bideoa: Milaka lagun bildu ditu Madrilen Podemosek

Madrilgo Sofia erreginaren plazan milaka lagun bildu dira Podemosen emaitzei jarraipena egiteko. Diagonaleko kazetariek bideoa egin dute.

"EAJ izango da Euskadiren ahotsa Madrilen"

Andoni Ortuzar irribarretsu mintzatu da prentsaurrean. “Zailtasunak gaindituz, eutsi egin diogu". EAJk seina kongresukide sei senatari izango ditu.

Ahal Dugu garaile Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko hautes gaueko daturik esanguratsuenak dira Ahal Duguk lortutako garaipena eta EH Bilduk jasotako porrota. EAJk ere emaitza onak lortu ditu: 23.000 boto galdu badu ere, eserleku bat gehiago eskuratu du eta EAEn nagusi da. PSOEk eta PPk bana galdu dute.

"Gau txarra EH Bildurentzat, erori egin gara"

EH Bilduren izenean, Iruñean egin duen lehen agerraldian Hasier Arraizek aitortu du emaitza txarrak izan direla. "Hauteslegoak klabe estatalean erabaki du bozka eta guk ez dugu jakin hori irakurtzen".
Multimedia

Zer dugu jokoan Espainiako hauteskundeetan?

Galdera orokor batetik abiatu dira Ertzak saioan: zer dago jokoan euskal herritarrentzat Espainiako hauteskunde orokorretan? Azken legegintzaldiko gai nagusiak mahai gainean jarri dituzte Onintza Enbeita (EH Bilduko Bizkaiko hautagaia), Aitor Esteban (EAJko Bizkaiko hautagaia) eta Nagua Alba...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys