Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakari hautatu du Kongresuak

Aurreikusitako moduan, 179 aldeko boto izan ditu eta 171 aurka. Ondoren Espainiako Erregeak formalki izendatuko du Espainiako Gobernuko lehendakari. Horrela, Sánchezek hirugarren agintaldiari ekingo dio, eta PSOEk eta Sumarrek osatuko duten gobernua gidatuko du.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


Golpismo giroan onartu dute inbestidura akordioa PSOEk eta Juntsek

Joan den ostegunean zen aurkeztekoa akordioa, baina Juntsek ez omen zuen ikusten guztiz lotuta amnistiaren inguruko akordioa, eta astebete behar izan dute azken hari horiek ondo jozteko. Hortaz, datorren astean Pedro Sánchezen inbestidura saioa izango da, seguruenik... [+]


Junts eta PSOE oraindik ez dira akordiora iritsi

Ostegunean Juntsek PSOErekiko akordioa onartuko zuela saldu du alderdi sozialistak azken egunotan, baina atzo Bruselan izandako Juntseko zuzendaritza bileran ez zen horrelakorik gertatu.


2023-10-08
Urrezko zilbor-heste itogarria

Nafarroako erdialdera eta hegoaldera ura eramateko eraiki zen Itoizko urtegia: batez ere ureztatzeko ura, baina baita edateko ura eta ur industriala ere. Eta hori Nafarroako Ubidearen bidez egin behar zen, zeinak 198 kilometroko eraikuntza erraldoi batekin, urtegia eta Erribera... [+]


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


2023-09-05 | Leire Artola Arin
Puigdemontek amnistia lege bat eta “independentismoa zilegi” egitea eskatu du, Sánchezekin negoziatzeko baldintza gisa

“Akordio historiko bat” nahiko luke JxC alderdiko buruak PSOErekin, asteartean Bruselako erbestetik jakinarazi duenez. Sánchezen inbestidura negoziatzen hasteko baldintza batzuk ezarri ditu Generalitateko presidente ohiak, eta berriro ere mahai gainean jarri... [+]


Iruñea-"Euskal Y" lotura: Adif-ek Gasteiz lehenesten du Ezkio baztertuta

Espainiako Gobernuak ofizialki 2024an erabakiko du Nafarroako AHT zatia eta Euskal Y-a nondik lotuko dituen, Gasteiztik edo Ezkiotik, baina badirudi, hamaika aldiz adierazi duten bezala, Arabako hiriburua lehenetsiko dela lotune gisa.