Nazioartea > Europa > Espainia > Espainiako armada

Kanal guztiak
  x Itxi
'Berriaren' 15.urteurrena
Aquarius ontzia
Ekonomia
emakume eta gizonen arteko desberdintasunak
emakume eta gizonen desberdintasunak
English
etxeko langileak
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
greba
Historia
Ingurumena
Iritzia
kapitalismoa
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-06-13 | Fan Hemendik

Bideoa sareratu du Oñatiko Fan Hemendik ekimenak, Espainiako eta Frantziako poliziak eta armadak Euskal Herritik joan daitezen lan egiten ari den mugimenduaren ibilbideaz. Ekainaren 30ean 2018ko Fan Hemendik eguna ospatuko dute Oñatin.

Espainiako armada kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Espainiako armada
Sakonean
2018-01-19 | Andoni Mikelarena
63 milioi eurotan erosi du Espainiako Gobernuak Letoniaren isiltasuna Kataluniarekiko

313 militar eta 80 ibilgailu bidali ditu Errusiako mugara Espainiako Defentsa Ministerioak “bere borondatez” eta Espainiako Kongresuaren baimenik gabe. Orain arte Kataluniako independentzia prozesuaren alde agertu den Letoniako Gobernuaren isiltasuna lortu du horrela.


2018-01-17 | Andoni Mikelarena
ETAren azken atentatutik zortzi urte pasata, ezohiko polizia kopurua dauka Espainiak oraindik EAEn

2.369 Guardia Zibil, 1.481 militar eta 1.317 Espainiako Polizia: EAEn Espainiako Estatuak dituen indar armatuen kopurua da. Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Madrilgo diputatuak egindako galdera bati erantzunez eman ditu datu hauek Espainiako Gobernuak.


Bonbak, berriz ere Bardean

Azaroaren 8an, 9an eta 10ean benetako munizioarekin eginen dituzte maniobra militarrak Bardeako Tiro Poligonoan. Tiro Poligonoaren Kontrako taldeak elkarretaratzea eginen du larunbatean Tuteran. 


2017-11-03 | Axier Lopez
Espainiako militarrek 1936ko gerran hildako frankistei omenaldia egin diete Donostian

Azaroaren 2an, Donostiako Polloeko hilerrian Espainiko hainbat militatarrek lore eskaintza egin dute 1936ko gudan hil ziren frankisten omenez. EH Bilduko senatari Jon Iñarrituk eman du ekitaldiaren berri.


2017-10-27 | Miren Osa Galdona
Espainiako armadak elkarte frankista baten gastuak ordaintzen ditu

AME Espainiako Militarren Erakundeak egoitza ofiziala Espainiako armadaren eraikin batean du. Frankismoa defendatzeagatik da ezaguna elkartea eta alokairua nahiz argia dohainik uzten dizkie Defentsa Ministerioak, gainontzeko elkarte militarrei ez bezala.


2017-10-11 | Uriola.eus
Bi mobilizazio deialdi egin dituzte Bilbon urriaren 12a dela-eta

Deialdi biak Plaza Eliptikoan izango dira, eguerdi partean. Lehenengoa Amnistiaren aldeko mugimenduaren Alde Hemendik manifestazioa da, bigarrena, berriz, herri mugimenduak Kataluniaren independentzia prozesuari babesa emateko deialdia.


2017-09-07 | Xalba Ramirez
Saudi Arabiari armak sekretupean saltzeko neurria adostu dute PPk, PSOEk eta Ciudadanosek

Espainiako Estatuko Buletin Ofizialak jasotzen du Espainiako Erreinuak eta Saudi Arabiak egiten dituzten tratu militarrak sekretupean mantendu behar direla. PP, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin onartu zen neurria 2016an eta abuztutik indarrean da.


2017-09-05 | ARGIA
Espainiar armadako jenerala hizlari EHUko Udako Ikastaroetan

Zeresan ugari eragin du EHUko Udako Ikastaroen barruan irailaren 4 eta 5ean egindako Europaren segurtasuna eta defentsa saioak. Gutxienez Espainiako ejertzitoko bost militarrek hartu dute parte horretan. Lehenbiziko hizlaria Juan Antonio Moliner Lurreko Armadako jenerala izan zen, astelehen goizean.


2017-08-30 | Estitxu Eizagirre
Sener euskal enpresa ari da Espainiako armadako helikopteroak berritzen

Uztail amaieran entregatu zion Espainiako armadari Senerrek laugarren Agusta Bell 212 helikoptero berritua, Babcock enpresarekin batera egindako ABEEaren emaitza. Beste bi helikoptero 2017-2018 epean bukatuko ditu eta guztira 21 milioi euro eskuratuko ditu. Helikoptero hauek Libiako fragatetan erabiltzen ari da armada.


2017-06-08 | ARGIA
"Ospa eguna" antolatu dute Donostiako Egia auzoan, poliziari joan dadin eskatzeko

Antolatzaileen esanetan, "azken urteetan normaltasun egoera bat eman da indar armatuei dagokienez", erreferentzia eginez militarren eta Espainiako Poliziaren presentzia geroz eta ohikoagoari. Presentzia horren kontrako eguna antolatu dute ekainaren 17an.