Esti Besa, ardogintzaz
2024-04-12 | Estitxu Eizagirre

Ardogintza borborka dago: mundu mailan gaineskaintza dagoela-eta, iaz milaka litro erosi zituen Jaurlaritzak destilatzeko. Espainiako Gobernuak diruz lagundu zuen mahats berdea lurrera botatzea. Aurten ere antzeko neurriak hasi dira agertzen. Baina nola iritsi gara egoera honetara? Galdera hori egin dio Eli Pagolak Egonarria saioan eta Esti Besak erantzun dio horretaz, eta ardogintzak izan duen bilakaeraz, jatorri izendapenaz, mahastigintza ereduez...

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Eskuernaga
2019-07-22 | Topatu.eus
"Arabar Errioxan espazio feminista, antiarrazista, antihomofobo eta antifaxista bat behar genuen"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Gaztetxe berria du Arabar Errioxak. Eskuernaga herrian dago kokatua Subserra gaztetxea. Bertako gazteek duela hiru hilabete okupatu zuten eta hainbat auzolan egun ondoren, eta udalaren oztopoak oztopo, gaztetxearen inaugurazio ospakizuna egin dute.


2019-07-09 | Hala Bedi
Arabar Errioxak Gaztetxe berria dauka: eraikin bat okupatu dute Eskuernagan

La Caixa aurrezki kutxaren jabetza da eraikina. Uztailaren 17 eta 18rako auzolana deitu dute.