Piztu Ezazu Argia 970x90

Euskal errepublikaren aldeko manifestazioan gehiengo sozial independentista aldarri

Independentistak sareak Hispanitatearen egunean Espainiako Estatuaren “ukazioa eta inposizioa” salatzeko manifestazioa egin zuen Bilbon Gora Euskal Errepublika! lemapean.

Yes or no, baina subiranotasuna

Eskozian egin –ospatu– den Erreferendumaren emaitzak ezagutu direnetik ordu gutxira idazten ari naiz. Oso emaitza adierazgarriak izan dira –beti bezala, bestalde–. Alde batetik, partaidetza oso handia izan delako –erroldatutako biztanleriaren %85 inguru–....

Belaunaldiak

Aurpegia pikorrez betetako mutil koxkorra da Elliot. Hamazazpi urte baino ez ditu. Irribarretsu egiten dio keinua kamerari, eta hatz erakuslea darama paparreko YES txapara. Harro dago: pasa den irailaren 18ko Eskoziako erreferendumean bozkatu zuen bere bizitzan lehenbizikoz. Bera, eta bere...

Galesko herritarrak ere astindu ditu Eskoziak

Bihar Eskoziarik gabe Ingalaterraren aldamenean zer egingo duten hasi dira beren buruei galdezka Galeseko jende asko. Eskoziako erreferendumean baiezkoaren aldeko kanpaina egin duten abertzale galestarrek baliatu dute abagunea burujabetza berriro agenda politikoan sartu eta gaiotan beti uzkur agertzen diren herritarrengan eragiteko.

Ametsa ez da hil

Inkestek aurreikusitakoa baino alde nabarmenagoarekin, ezezkoak  garaitu du Eskoziako independentziarako erreferendumean, botoen %55,3 jasota. Orain, ikusteke dago noiz eta nola beteko duen Londresek Eskoziari botere berriak emateko promesa.

Katastrofismo ekonomikoa eta independentzia

Eskoziako herritarrek erabaki ahal izan dute eta Erresuma Batuari lotuta jarraitzea bozkatu dute. Madrilek kontsulta eragozteko mehatxua egin arren, Kataluniaren erabakia ere noizbait iritsiko da, baita Euskal Herriarena ere. Gobernuen, nazioarteko erakundeen, banku eta enpresa handien eta euren...

Alex Salmondek dimititu egin du

Eskoziako lehen ministroak kargua utziko duela adierazi zuen ostiralean, independentziari buruzko erreferendumaren emaitzak ezagutu eta gero. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren buruzagitzari ere uko egingo dio.

Eta Espainian kartzela zigorren oihartzuna

“Elkarrekin hobeto” hasi zen ezetzaren kanpaina Eskozian, mezu erromantiko eta solidarioa kanpainaren erdian jarriz. Kanpainaren amaierarako mozorroa kendu eta argi jo du mehatxu ekonomikora: Ingalaterrako Bankuko Mark Carney agintari nagusiak Eskoziak librarekin jarraitzea ez duela...

Galdeketa airean

Badakizu marka guztiak hautsi dituen jendetza elkartu dela irailaren 11n Bartzelonan, baita zer eskatu duen ere: azaroaren 9an Kataluniaren independentziari baiezkoa ala ezezkoa eman nahi diola erreferendumean. Apika, interesatuko zaizu jakitea zer arnasten den Esteladen herrian gaia hain bero egoteko. Prozesua gertutik jarraitzen dutenen bidez azalduko dizugu.

[Argazki galeria] Erreferenduma kaleetan

Milaka eskoziar joan ziren ostegunean independentziari bai ala ez bozkatzera. Historia liburuetan agertuko diren irudiak utzi ditu galdeketak.  

Eskoziarrek erabaki dute: independentziari ez

Eskoziarrek Erresuma Batuaren parte izaten jarraitzea erabaki dute, azken zenbaketak egiten ari direla. Barruti baten faltan, %45 independentziaren alde eta %55 aurka. Parte hartzea oso altua izan da, %85etik gora. Glasgown independentziaren aukerak irabazi duen arren, barruti gehienetan ezezkoak irabazi du.

Katastrofismo ekonomikoa eta independentzia

Laster jakingo da Eskoziako herritarrek zer erabaki duten euren etorkizunaz: independentzia edo Erresuma Batuari lotuta jarraitzea.

Erabakia eskoziarren esku: manifestazio espontaneo batekin bukatu da baiezkoaren kanpaina

Independentziaren aldeko manifestazio espontaneo batek jarri zion amaiera atzo Eskoziako erreferendumerako kanpainari.

Martin Amis vs. Irvine Welsh: idazleen konbatea Eskoziaren independentzia dela-eta

Martin Amis eta Irvine Welsh idazleak aurrez aurre jarri ditu Channel 4 kateak, ez literaturari buruz hitz egiteko, Eskoziaren independentziaz baizik.

[Bideoa] Gaelikorik ez da entzungo Eskoziako erreferendumean

Ingelesa jaun eta jabe da Eskoziako jendartean. Hala ere, bi hizkuntza propio ditu herrialdeak: Eskoziera, jatorri germanikoa duena, eta gaelikoa, zelta. Azken honetan aditua da Rob Dunbar Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea.

Eskoziaren independentzia onartzeko prest da Espainia, Salmondek dioenez

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak jada adostu du Espainiako Gobernuarekin Eskoziak independentzia lortzen badu, onartu egingo duela.

[Bideoa] Radical Independence Campaign, Eskozia ezkerretik

Radical Independence Campaing independentziaren aldeko kanpaina ofizialaren ezkerrera sortutako mugimendua da. Bere kide Cat Boydekin batu gara Glasgow-en, eta atez ateko inkesta batera ere lagundu ditugu RIC-eko kideak, Edinburgon.

Bederatzi gako Eskozia ulertzeko

Era eta dimentsio honetako gai batek azalpen luzeak behar baditu ere, hona hemen bederatzi gako, Eskoziak bizi duen une historikoa eta hurrengo osteguneko erreferenduma ulertzeko.

"Independentziarekin, etorkizun hobea, justuagoa eta oparoagoa eskuratuko dugu"

Jim Mather (Lochwinnoch, 1947) Eskoziako Gobernuko Enpresa, Energia eta Turismo ministroa izan zen SNPko lehen agintaritzan, 2007tik 2011ra. Independentziarako bidea ireki dezakeen erreferendumaren atarian, ekonomiarenak gai gakoa izaten jarraitzen du. Horixe da, hain zuzen ere, Matherren jakintza arloa. Eta horiei buruzko galderak erantzun dizkio ARGIAri.

Paseo bat Edinburgon barrena

Historia garrasika mintzo zaigu Edinburgon. Ez zaio kasualitatez Iparraldeko Atenas esaten. Bata bestearen atzetik datoz harri ilunezko eraikin eta monumentu ederrak, guregana, hiriak inguratu nahi izango bagintu bezala, eta Erdi Aroko maindirea gainetik bota. Ez ditu urteak alferrik pasatzen utzi. Subirano ezberdinei gorde die leialtasuna. Eskoziarrak lehenik, britainiarrak gero. Eta akaso, hemendik gutxira, eskoziarrei berriro. Eskoziarrei bakarrik.

Erreferendum demokratikoa?

Aspalditik espero zen David Cameronen azken mugimendu bat, baina inongo lotsarik gabe, galtzaile ematen dituen lehen inkestatik ordu gutxitara, bozka eman behar dutenak horrela nahasten saiatzea oso “demokrazia” arraro batena da.

Eskoziari autonomia gehiago aginduz independentzia geldiarazi nahi du Londresek

Erresuma Batuko gobernuak Eskoziari autonomia gehiago emateko neurriak garatuko ditu, betiere hilaren 18an egingo den independentziari buruzko erreferendumaren emaitza ezezkoa bada.

Eskoziako garaipena

Krisi ekonomikoa, burujabetza, bakegintza eta hauteskundeak  izango dira datorren kurtso politiko berriaren zutabe nagusiak. Hazkunde ekonomiko urriaren miraria –2014rako BPGren %1,5eko aurreikuspena – ari dira saltzen Espainiako agintariak, PPren erreforma ekonomikoen ondorio...

200 enpresarik Eskoziako independentzia babestu dute, 130ek kontra sinatu ostean

Eskoziaren independentziaren alde eskutitz irekia argitaratu dute 200 enpresarik. Ostegunean beste 130 enpresaburuk plazaratu zuten independentziaren aurkako manifestuari erantzuna da. Erreferendumetik hiru astera, independentismoa gorantz doala diote azken inkestek. Botoa erabaki gabe dutenak kontuan izan gabe, %47 dira aldekoak, Daily Mail egunkariaren arabera.

Eskoziako 130 enpresarik independentziaren aurkako manifestua sinatu dute

Eskoziako eta herrialde hartan negozioak dituzten 130 enpresarik independentziaren aurkako adierazpena sinatu dute. Haien jarrera nahikoa ezaguna zen jada, baina publiko egin duten gutunak are argiago laga ditu gauzak.

Eskoziako independentziaren aldeko bideoak

Eskoziako independentziaren kanpaina berotzen ari da. Hiru asteren faltan, BBC katean emandako azken eztabaida, inkesta guztien arabera Alex Salmondek irabazi ostean, animoz indartzen ari dira indepentziazaleak. Sarean ere independentziaren aldeko bideoak ez dira falta, eta hemen bilduko ditugu batzuk.

Salmond nagusi independentziaren inguruko azken buruz burukoan

Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela uste dute herritarrek.

Erabakitzen duen herria herriago bihurtzen da

Hilabete, 30 egun besterik ez eta Eskoziak bere biziko erabakia hartzeko eguna izango du. Ez daukat ideiarik egun horretan eman daitekeen emaitzaren inguruan. Eta esango nuke inork ez duela batere argi.

Eskozia eta Kataluniako erreferendumak parekatu al daitezke?

Hilabete falta da Eskoziako erreferenduma. BBC katearen azken inkesten arabera independentziari ezezkoa irabaziko luke botoen %55arekin. Baiezkoaren aldekoak %35 dira momentuz, eta %11 ezbaian daude. Hainbat hedabidek Eskozia eta Kataluniako kasuak aztertu eta alderatu dituzte.  

'Now is the hour', Eskoziaren independentzia aldarri

Edinburgoko Schiehallion taldeak Now is the hour (Hau da momentua) kantaren bidez independentziari buruzko erreferendumean baiezko bozka ematera bultzatu nahi ditu herritarrak.
Multimedia

2014-09-25  |  Eskozia

"Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du Euskal Herriak?"

Argia Eguna berotzeko, Euskal Herriko independentziari buruzko mahai ingurua antolatu dugu Usurbilen. Asier Blas politologoa eta Iñaki Antiguedad hidrogeologoak egoera analizatu dute, Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak gidatutako mahai-inguruan. Lurraldetasuna, EAJ eta EH Bilduren arteko...

2014-09-17  |  Eskozia

Gaelikorik ez da entzungo Eskoziako erreferendumean

Ingelesa jaun eta jabe da Eskoziako jendartean. Hala ere, bi hizkuntza propio ditu herrialdeak: Eskoziera, jatorri germanikoa duena, eta gaelikoa, zelta. Azken honetan aditua da Rob Dunbar Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea. Bere bulegoan jaso gaitu, gaelikoaren egoeraz eta eskoziar...

2014-09-17  |  Eskozia

Eskoziako Radical Independence Campaign

Radical Independence Campaing independentziaren aldeko kanpaina ofizialaren ezkerrera sortutako mugimendua da. Bere kide Cat Boydekin batu gara Glasgow-en, eta atez ateko inkesta batera ere lagundu ditugu RIC-eko kideak, Edinburgon.

2012-02-01  |  Eskozia

Jim Mather Eskoziako ministro ohiaren hitzaldia

Jim Mather Eskoziako Gobernuko Enpresa, Energia eta Turismo ministro ohiak hiltzaldia eman zuen urtarrilaren 26an Donostiako Kursaalean. Independentziaren onurak sozio-ekonomiaren ikuspegitik, Eskoziako kasua izenburupean. Gipuzkoako Aldundiak gonbidatuta etorri zen Mather Euskal Herrira,...

2009-06-22  |  Eskozia

Autodeterminazioaren aldarria Eskozian

Nazioen Mundua izena du Idiazabalgo Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimenak. Iaz bezala, aurten ere Eskoziako Highlands-etan izango dira 100 lagun inguru. Kultur ikuskizunaz gain, eskoziarrekin ideiak konpartitzeko abagunea ere bada. Izan ere, erabakitzeko eskubidea politikarien...

2008-07-07  |  Eskozia

Eskozia: Galdeketa begi bistan

Orain urtebete SNP alderdi abertzaleak Eskoziako hauteskundeak irabazi eta 2010. urterako independentzia erreferenduma antolatuko zuela ziurtatu zuenetik, eztabaida bizia piztu da herrialdean. Bi alderdi nagusienak diren SNP eta laboristen arteko eztabaida berreraiki nahi izan dugu bertako...

2008-06-30  |  Eskozia

Eskoziako gaelera, aro berri baten hasieran

60.000 hiztun ditu Eskozia iparraldean hitz egiten den gaelerak. 300 urtez hiztunak galtzen joan arren, hiztunak ez galtzea lortu dute lehen aldiz aurten.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys