Hik Hasiko ikastaroko 40 behatzaile, Larraulgo herri eskolan:
2022-11-30 | Estitxu Eizagirre

Hik Hasi hezkuntza aldizkariak bi ikasturteko ikastaroa antolatu du, Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta. Saio teorikoez gain, ikastaroan zehar lau ikastetxeren praktika ezagutuko dute, eta lehen bisita azaroaren 26an egin dute, Larraulgo Eskola Txikira. Larunbata izanik ere, bertan zituzten zain Bidean liburuaren egile Koldo Rabadan, Larraulgo Herri Eskolako irakasle talde osoa... eta baita ikasleak ere. "Gehien harritu gaituena izan da umeak euren kasa hasten direla elkarrekin lanean,... [+]

Euskaraz eta landa gunekoa izateak nola salbatu duen Antzingo eskola

Herri txikia da Antzin eta ixtear egon zen bertako eskola publikoa, herriko haurrak hirietako ikastetxeetara joaten zirelako. Ikasleak erakartzeko, euskarazko D eredua ezartzea erabaki zuten, eta horri gehitu behar diogu pandemia garaian landa guneko eskolei balio handiagoa... [+]


Zergatik ez mantendu Gaztelun burbuila?

COVID-19ak eragindako eskolaren etenari alternatiba bilatu diete Gaztelu herri txikiko gurasoek: udalaren lokaletan burbuila taldeka aritzea. Hezkuntza Sailetik ezezkoa jaso dute ordea. Iritzi artikulu honetan azaldu dute guztia.


2019-05-30 | Usurbilgo Noaua
Aginagak "ateak zabalik", ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatzeko

Gipuzkoako eskola txikien arteko hartuemanak sendotu, elkar ezagutza bultzatu eta haien guztien topagunean bilakatuko da Aginaga ekainaren 9an. Aginagako Eskolaren bueltan ospatuko da, Gipuzkoako Eskola Txikien festa. Asteazken eguerdi honetan aurkeztu dute.


Badator eskola txikien egun handia

Herri-bizitzaren motor eta bihotz, haurrak aniztasunean eta herriarekin eta naturarekin harreman estuan hezteko eredu aproposa dira eskola txikiak. Bai pedagogikoki, bai auzo eta herrietako komunitatean duten garrantzia aldarrikatzeko, aurten ere Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia... [+]


2018-01-21 | Estitxu Eizagirre
Zizurkilgo San Millan eta Abaltzisketako Txalburu:
Ikasleak aske sentitzen diren eskola

Badira bi Eskola Txiki eguneroko jarduera osoa tailerretan burutzen dutenak, ohiko arloetan oinarritu gabe. Umeek ez dute eserita egon beharrik, nahi dutenean tailer batetik bestera joan daitezke eta horrela erabakitzen dute zer tailerretan aritu, zer egiten, zenbat denboraz. Ez... [+]


2017-06-13 | Estitxu Eizagirre
Parte-hartzea nagusi Arroan, Eskola Txikien Festan

Sakulupe guraso elkarteko kideek, "emozioz eta nekez" beteta eskerrak eman dizkiete ekainaren 11n Eskola Txikien Festa egiten lagundu zuten guztiei. Eguraldi ederra lagun, festa ederra eta parte-hartzailea antolatu zuten. Hurrengo urtean Oikiaren txanda izango da.


2017-06-08 | Estitxu Eizagirre
Igandean Eskola Txikien Festak zeharkatuko du Arroa

Eskola txikiak herri eta auzoak bizirik izateko funtsezkoak direla adierazten du festak. Aukera polita izango da Arroa auzoko (Zestoa) eskolaren errealitatea ezagutzeko, tartean, gurasoek larritasunez eskatu arren atzerapenez doazen eraikuntza berriaren orubea.


Ikastetxe hauetan etsaminik gabe ebaluatzen dute

Azterketa eta noten eskema tradizionala alboratu eta ikasleen garapen osoa aintzat duen ebaluazio hezigarria lantzen dute gero eta ikastetxe gehiagotan. Euren esperientzia kontatzeko eskatu diegu horietako lauri: Langile ikastetxe publikoa, San Bizente ikastola, Arrankudiagako... [+]


2017-03-06 | Kanaldude
Hezkuntza eta eskola alternatiboa
MULTIMEDIA - solasaldia

Mikel Erramuzpe, Gorka Torre, Ane Ablanedo, Paxkal Indo eta Haritza elkarteko kide bat. Lehen erreportajean Oragarreko "Bihotza" eskola alternatiboa azaldu dute eta bigarrenean haurrak eskolaratzeari buruzko bi gurasoren gogoeta ekarri dute. Irisarri ospitaleko... [+]


2015-06-28 | Estitxu Eizagirre
Eskola txikien festa
Etekin ekonomikoei muga

Festa handiagoa egin, jende gehiago bildu, diru etekin handiagoa atera. “Orain arte gurpilak eraman gaitu” aitortu dute Gipuzkoako Eskola Txikietako Gurasoen Koordinadorako lehendakari Nagore Iñurrategik, eta Eskola Txikietako irakasleen koordinatzailea den... [+]