Bilboko auzo elkarteen federazioak apirilak 28rako manifestazioa deitu du bestelako Bilbo baten alde.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratze eta manifestazioak egingo dira gaur Hego Euskal Herrian, Kataluniari elkartasuna adierazteko. Halaber, gaueko 22:00etan kazeroladak egingo dira.
EHUko irakasle talde bat eta euskal gehiengo sindikala urriaren 1ean Katalunian egitekoa den erreferendumarekiko elkartasun-adierazpena bultzatzen dabiltza.
ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta Etxaide Mugimenduak agerraldi bateratu bat egin dute asteazkenean Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren babesean, Madrilgo Gobernuari espetxe politika alda dezala eskatzeko.
Agur esateko momentua iristen ari zaie EITBn urtetan aritu diren hainbat profesionali. Hedabide publikoak azken hamarkadan izan duen kontratazio politikaren “albo-kalte” bihurtu dira, eta euren protestek markatu dute EAEko komunikazio talde nagusiaren azken urtea. Zerk eragin du tamaina horretako korapiloa? Eta, nola geratuko da EITB?
Candy Hoover Bergarako etxe tresna elektrikoen eta General Cable Gasteizko energia kable hornitzaileen egoitzak itxiko dituzte. Hurrenez hurren 150 eta 143 lanpostu galduko dira.
Ostegunean Osakidetzaren zerbitzuen egoerak "okerrera egin duela" salatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, 18:00etan Bihotz Sakratutik abiatuta. ELA, LAB, Satse, EMS, CCOO, UGE eta ESK sindikatuek adierazi dute datozen hilabeteetan mobilizazio gehiago deituko dituztela.
Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?
Nafarroako Arartekoak lan publikorako oposaketetan ingelesa euskara baino gehiago baloratu ez dezan eskatu dio gobernuari. Bi herritarrek egindako salaketaren ostean dator eskakizuna, Arartekoak arrazoia eman baitie eskaerei.
Hego Euskal Herrian igandean lan hitzarmen kolektibo gabe gera litezke 320.000 langile inguru. Egoera berriak ekar lezake lan hitzarmenak PPk 2012an bultzatutako Lan Erreformaren menpe geratzea.