Gizartea > Kirola > Errugbia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Errugbia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Errugbia
Sakonean
Errugbiak estereotipoak uxatzeko balio die neskei

Neska nerabeari ez zaizkio bere aldakak gustatzen, ez dira filmetako emakume aktoreenak bezalakoak. Errugbian jokatzen hasi da eta konturatu da, hain zuzen, aldaka zabal horiei esker jokalari bikaina dela.


Gaztedi Errugbi Taldea, elkarbizitzan txapeldun

Gasteizko klubera down sindromedun jokalariak batu ziren duela bi urte. Orain, taldeko kide guztien arteko elkarbizitza eta aniztasunaren trataera saritu ditu Munduko Errugbi Inklusiboaren txapelketak.


2015-06-21 | Itxaro Borda
Aviron

Tenperatura hozka gorenera hupatu zen BAB aldean duela aste pare bat. Alabaina, Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique rugby taldeen ezkontza egiaztatzeko ordua etorri zela erran zuten presidenteek: diru gehiago, indar gehiago, irabazi gehiago. Eta marrubia zut: Baionak zurgatuko zituen Miarritzek, handinahiz, sorturiko zorrak.

Egoera idealari itzal egin zieten ordea partzuer edo socios delakoen aburuek: hiri bietako oinarrizko sostengatzaileek ez zuten horrelako fusiorik begi onez ikusten... [+]


2015-05-03 | Joanes Etxebarria
SAM

Ez da osabaren izena, ez bederen munduan agintzen duen osabarena. SAM Mauleko Kirol Batasunaren izena da (Sport Athlétique Mauléonais, dakidanaz ez diote euskarazko izenik eman) eta batasuneko adar azkarrena, nola ez, errugbia da. Garai batean baskoi (euskaltzale/abertzale), chevreuil (ile luzedun) eta txute (drogatu) ginenentzat SAM bortizkeriaren ikurra zen, hain zuzen, ezaugarri horiengatik jo nahi gintuztelako errugbilari batzuek –eta guk saski berean ezarri genituen... [+]


Mozal legea, disidentzia indargabetzeko tresna

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroak proposatutako Herritarren Segurtasunerako Lege berria erabat antidemokratikoa eta “ad hoc” mugimendu sozialen aurkakoa da. Barne Ministroaren arabera, lege horren bidez herritarren eskubide zibilak eta askatasun publikoak hobeki defendatuko dira eta pertsonen segurtasuna ere modu egokiagoan bete ahalko da. Gainera, legez kanpoko, indarkeriazko zein izaera bandalikoa duten ekintzak galaraziko dira.


2015-03-05 | Jone Etxeberria
Arrazoia izatea ez da nahikoa

Arrazoia izatea, berez, garrantzitsua da, baina ez dakit arrazoia izatea kasu batzuetan beharrezkoa ote den. Batzuetan ez dugu bide bat edo beste arrazoi egokiengatik aukeratzen baina bideak arrakastara eramaten gaitu, lortu nahi genuen helmugara.


Laneko bokataren denbora

Bokata jateko ordu erdia kendu ziguten lantegian, baina inork gutxik ez zuen ja ere esan horri buruz eta mundu guztiari kontrako eztarrira joan zitzaion txorizo-filarmonika hura, 10 minututan irentsi behar izatean. Lehen, jaungoikoaren kriston zalaparta sortuko zen, zartailu eta guzti.


2015-01-30 | Mikel Basabe
Txikia diozu? Bikoitza!

Askori entzun diot Euskararen Legeari Nafarroan egin gura zaion aldaketa “txikia” dela esaten: zenbait alderdi politikori, sindikatu batzuei –nireari, besteak beste–  baita euskalgintzako erakunderen bati ere. Ez nator bat. Uste dut, gainera, balorazio hori egiten dela proposamena Geroa Baik eta Izquierda-Ezkerrak egin dutelako.