Gizartea > Herri mugimenduak > Auzolana > Auzolan esperientziak > Errigora

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Errigora kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Errigora
Errigoraren udaberriko kanpaina martxan da: 'Uztaberria'

Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak Iruñean, Uztaberria izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua? Bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.


Auzolanaren bidez 175.000 euro lortu ditu Errigorak

14.000 saski saltzea lortu dute udazkeneko kanpainan eta hala 175.000 euro bideratuko dute Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Erriberako ekoizleei ere babesa eskainiko zaie.


2016-11-04 | Errigora
Ametsak II (Errigora)
MULTIMEDIA - erreportajea

Errigoraren aurtengo kanpainako bigarren bideoan zerumuga berriak amestu nahi izan dituzte, Nafarroa hegoaldean euskararen bigarren loraldia ekarriko duten protagonisten eskutik.


2016-10-25 | Errigora
Ametsak I (Errigora)
MULTIMEDIA - erreportajea

Zergatik ez ditugu Tuteran gure haurrak euskaldunduko? Eta helduentzako euskarazko ikastaroren bat antolatuko bagenu Tafallan? Ederki legoke Cascanten euskaltzaleok biltzeko txoko bat izatea… Eta euskara eguna ospatuko bagenu Sartagudan? Orain hamarkada batzuk amets huts ziren haiek errealitate dira gaur.


2016-10-12 | Errigora
ERRIGORAgo
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Errigora egitasmoa hiru urtetan nora heldu den azaltzen du bost minutuko bideo honek: "Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago?".


Euskalgintzari eginiko ekarpena milioi bat eurora iristea espero du Errigorak

Hiru urteko bizitzaren ondoren eginikoaren balantzea egin du elkarteak. Etorkizunera begira helburuak ere jarri ditu, “Errigora joateko, Errigora izateko ordua” dela aldarrikatuz.


Errigorak ekoizleak izerditan jarri ditu 160.000 ontzi kontserba lortzeko

Iaz baino %78 eskaera gehiago jaso ditu Errigora ekimenak kontserba loteen kanpainan. Nafarroa hegoaldeko 15 ekoizlek eta 5.000 kontsumitzailek hartu dute parte. Egun hauetan banaketa egiten ari dira. 


Webguneak euskaratuko dituzte Errigorako ekoizleek

Errigoran parte hartzen duten hamabost ekoizleek beren webguneak euskaratzera konprometitu dira Iruñeko Kondestablearen jauregian egindako prentsaurrekoan.


75.000 litro olio banatuko ditu Errigorak 5.000 etxetara, iaz baino %65 gehiago

“Ederra egin dugu”. Hitz horiekin baloratu du Errigora ekimenak oliba olioaren kanpainaren emaitza: 75.000 litro olio banatu dituzte 5.000 etxe baino gehiagotara auzolanean, iaz baino %65 eta 2014an baino %150 gehiago.


Errigoraren oliba olioaren kanpaina abian da

Otsailaren 19tik martxoaren 2ra, Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra eskatzeko aukera izango da, bost litroko bidoietan: bidoi ekologikoa 32 eurotan, eta arrunta, 22,5 eurotan.