Erreferenduma egingo dute 2016an Zeelanda Berrian, euren banderatik Erresuma Batukoa kentzeko

John Key Zeelanda Berriko lehen ministroak bultzatutako ekimena da. Herrialdeko banderak “ikur esanguratsuago bat” behar duela adierazi du, “estatu moderno eta independente” bat delako.

Erresuma Batuak Palestina Estatua dela aitortzea proposatu du

Erresuma Batuko Komunen Ganberak bozketa ez lotesle bidez Palestina Estatua dela aitortu du. Proposamenak aldeko 274 bozka eta aurkako 12 lortu ditu The Independent egunkariak argitaratu duenez.

[Argazki galeria] Erreferenduma kaleetan

Milaka eskoziar joan ziren ostegunean independentziari bai ala ez bozkatzera. Historia liburuetan agertuko diren irudiak utzi ditu galdeketak.  

[Bideoa] Radical Independence Campaign, Eskozia ezkerretik

Radical Independence Campaing independentziaren aldeko kanpaina ofizialaren ezkerrera sortutako mugimendua da. Bere kide Cat Boydekin batu gara Glasgow-en, eta atez ateko inkesta batera ere lagundu ditugu RIC-eko kideak, Edinburgon.

Erreferendum demokratikoa?

Aspalditik espero zen David Cameronen azken mugimendu bat, baina inongo lotsarik gabe, galtzaile ematen dituen lehen inkestatik ordu gutxitara, bozka eman behar dutenak horrela nahasten saiatzea oso “demokrazia” arraro batena da.

Erabakitzen duen herria herriagoa da

Hilabete erdia, 15 egun besterik ez, eta Eskoziak berebiziko erabakia hartzeko eguna izango du. Ez daukat ideiarik egun horretan eman daitekeen emaitzaren inguruan. Eta esango nuke inork ez duela batere argi. Kontrakoa dioenak... Mila aldiz erantzun diot galdera berari: “Zer gertatuko...

200 enpresarik Eskoziako independentzia babestu dute, 130ek kontra sinatu ostean

Eskoziaren independentziaren alde eskutitz irekia argitaratu dute 200 enpresarik. Ostegunean beste 130 enpresaburuk plazaratu zuten independentziaren aurkako manifestuari erantzuna da. Erreferendumetik hiru astera, independentismoa gorantz doala diote azken inkestek. Botoa erabaki gabe dutenak kontuan izan gabe, %47 dira aldekoak, Daily Mail egunkariaren arabera.

Salmond nagusi independentziaren inguruko azken buruz burukoan

Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela uste dute herritarrek.

Bizilagun pobreak atzeko atetik sartzera behartzen dituzten etxeak ugaritzen ari dira Londresen

Londresko urbanizazio aberatsetan diru sarrera baxuagoko bizilagunak erosle dirudunengatik banantzen ari dira, sarrera eta zerbitzu-gune bereiziak erabiltzera behartuz. “Ate txiroak” izenez ezagutzen den fenomenoa hazten ari dela argitaratu du The Guardian egunkariak.

Independentzia bai ala ez? Eskoziaren patua telebistako eztabaida batean

Eskoziako erreferendumean bozkatzeko hilabete eta erdi baino ez da falta eta astearte gauean garrantzia izan dezakeen buruz buruko eztabaida egin zuten telebistan.

Salmond vs. Darling: Eskoziaren independentzia telebistan eztabaidagai

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusia eta Alistair Darling independentziaren aurkako kanpainako burua aurrez aurre ariko dira STV telebista katean astearte gauean, irailaren 18ko erreferenduma ardatz.

Erresuma Batua fracking-a erabiltzen hasiko da, baita parke naturaletan ere

Erresuma Batuko Gobernuak gasa lurpetik erauzteko fracking sistema onartu du, baita parke naturaletan eta babestutako beste zenbait eremutan ere. Talde ekologisten protestak ugari izan dira: landazabal ingelesaren %64 zulatu dezaketela salatu dute.

Liburu faltsu batekin, Amazonen webgunera eraman dute langileen baldintzen salaketa

Amazoneko langileen lan baldintzak salatzeko kanpaina bere webgunera bertara eraman dute. “Amazon Anonymous” izenean multinazionalak langileei ordaintzen dizkien soldata prekarioak salatzeko A Living Wage for All Amazon Workers izeneko liburu faltsua jarri zuten salgai. Webgunearen arduradunek liburua kendu aurretik, bi ordu egin zituen bertan, sarean oihartzun zabala lortuz.

Murrizketen kontra 50.000 manifestari Londresen… ikusi ez ditugunak

Joan den larunbatean, ekainak 21, 50.000 pertsonaz goiti ibili zen Londresko erdiguneko karriketan gobernuak krisiaren aitzakian ezarri dituen murrizketa sozialen kontrako protestan.

Soberania defizita

Iragan astean, Nicola Sturgeon eskoziar lehen ministro ordeak Eskozia independenteko konstituzio zirriborroa aurkeztu zuen. 9. puntura iristean zera aurkitzen dugu: “Elizabeth Erregina izango da Estatu Buru”.

Hasi dira Europako Hauteskundeak Erresuma Batuan eta Herbehereetan

Europar Batasuneko hauteskundeei ostegunean eman zaie hasiera. Erresuma Batuko eta Herbehereetako herritarrak izan dira bozkatzen lehenak.

Tolpuddleko jaialdian sindikatuen indarra eta birtokiratzea

Ingalaterra hegoaldeko Tolpuddle herrian duela 180 urte sindikalgintzan aritzeagatik galeretara bidalitako langileak omenduko dituzte uztailaren 18tik 20ra artean Tolpuddle Martyrs Festival delakoan antzerki, mintzaldi eta kantuz. Britainia Handi osoko sindikalistei aurtengoan Trantsizioa aldarrikatzen duen ibilaldia batuko zaie.

Beldurra unionisten artean

Hautsak harrotuta dabiltza kanpaina unionistaren barnean. Hasiera hasieratik, Eskoziak independentzia bidez lortzerik ez edo galduko lukeena azpimarratzera mugatu dira. Honek eskoziar nazioaren independentziaren kontra bozkatzeko ziren asko nekatu ditu, eta hala islatu da inkestetan ere.

Sexu berekoen arteko ezkontza, Erresuma Batuan ere legezko

Pasa den otsailean Eskoziak onartu moduan, Ingalaterran eta Galesen ere joan den astetik legezkoa da sexu berekoen arteko ezkontza. Alderdi nagusien babesa izan du lege aldaketak eta dagoeneko ospatu dituzte lehenengo eztei homosexualak.

Potentzien presiopean, diplomaziaren emaitzen zain

Hitzak besterik ez dira, baina hagitz ongi erranak dira entzun nahi dituenarentzat, kantak esango lukeenez. Krimeako parlamentuak independentzia aldarrikatu eta Errusiarekin batzeko bidea hartu duenetik, arrakala zabaltzen ari da AEBen eta Ekialdeko potentziaren artean.

Zeelanda Berrian erreferenduma bandera aldatu ala ez erabakitzeko

Zeelanda Berriak erreferenduma egingo du herrialdeko bandera aldatu ala ez erabakitzeko. Lehen Ministro John Keyk iragarri du. Egungo banderak bazter batean Erresuma Batuko ikurra du eta herritar askorentzat konnotazio kolonialista du.

EBn Pioneer-en arto transgenikoa landatzeko bidea zabaldu da

Europako Batzordea prest dago arto transgenikoa Europako lurretan landatzea baimentzeko, hemeretzi estatu kidek erabaki horren aurka bozkatu badute ere.

Stuart Hall hil da, diasporako intelektual ezkertiarra

Stuart Hall kultur teorialari eta soziologo jamaikarra hil zen atzo. 82 urte zituen eta 1997tik zegoen unibertsitate irakaskuntzatik erretiratuta. Haren lanek eragin nabarmena izan dute XX. mendeko ikasketa kulturalen garapenean.

Nolako hirigintza behar dugu herritar osasuntsuak izateko?

Berdeguneek eta eraikin dentsitate baxuak ondorio positiboak dituzte osasunarengan, arkitekto talde baten ikerketaren arabera. 

Munduko estatuen %90ek sufritu du britainiarren erasoren bat inoiz

Gaur eguneko egituraren arabera 200 estatu inguru daude munduan, eta 22 baino ez dira libratu britainiarren atzaparretatik. Stewart Laycockek dioenez, 2012an NBEko kide ziren 193 herrialdeetatik 171k Britainia Handiaren inbasioa edo nolabaiteko kontrola sufritu dute.

Eskoziako erreferendumerako kanpaina abian, Salmond eta Cameronen urte amaierako mezuekin

Martxan da Eskoziako independentzia erreferendumerako kanpaina. Eskoziako eta Britainia Handiko lehen ministroek telebistan emandako urte amaierako mezuetan gaiari heldu zioten, eta biek egin zieten dei herritarrei irailaren 18an bozkatzera joan daitezen. Salmondek baiezko bozka eskatu zien, Cameronek ezezkoa.

Siriako matxinoei laguntza izoztu diete amerikarrek eta ingelesek

Ezusteko albistea sortu du Siriako gerra zibilak: AEBk eta Erresuma Batuak iragarri dute bertan behera uzten dutela matxinoei ematen dien laguntza.

'Pig Idea' Londrestik: txerri-jana zergatik alferrik ez galdu

Azaroaren 21ean txerri-jana izan da Londresko Trafalgar Squaren, Pig Idea egitasmoak deiturik. Herritarren hondakinez hazitako urdeen okela dastatuz aldarrikatu dute jakien soberakinez aziendak bazkatzea, txerriak zehazki baina oiloak ere bai. Ingurumenaren, laborarien eta batik bat munduko gosetien mesederako delakoan.

5+1 taldea ados jarri da Iranekin honen jarduera nuklearrez

Igande goizaldean sinatu dute akordioa Genevan alde batetik AEB, Errusia, Frantzia, Txina, Britainia Handia eta Alemaniak (5+1 taldea) eta bestetik Iranek.

Soldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute

Britainia Handiko armadako kideek Irlanda Iparraldeko zibilak hil zituzten, operazio hauetan ibilitako kide batzuek BBCri aitortu diotenez.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys